Informazio gehiago
- GIPUZKOA(a)ri buruz
- Bilbon, non jan?
- Donostian, non jan?
- Vitoria-Gasteizen, non jan?
- Bilbon, non lo egin?
- Donostian, non lo egin?
- Vitoria-Gasteizen, non lo egin?
- Planak Bilbon
- Planak Donostian
- Planak Vitoria-Gasteizen
Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Donostia / San Sebastián
Euskadiko hiri zein herrietako kaleetan jartzen diren Gabonetako artisautza azoketan herritarrek hainbat produktu eros diezaiekete zuzenean ekoiztu dituzten artisauei.
Aurten, Bilboko Gabonetako Merkatua Doña Casilda parkean egingo da, argiztapen-arkuaren ondoan, abenduaren 5etik urtarrilaren 5era.Kalitate handiko postuak egongo dira, zeramika, bitxiak, jostailuak, larrua, zur landua, ehungintza- lanak eta abar, den denak artisauak egindakoak. Erakustokiez aparte, lan erakusketak, tailerrak eta sorpresa gehiago egongo dira.
Gasteizko Gabonetako Merkatua abenduaren 18an ospatzen da Plaza Berrian. Bertako zein kanpoko zenbait artisauen saltoki biltzen ditu eta artisau-produktuen eskaintza Ezabalak opari bereziak erosteko bide ematen du: zurezko gauzak, zeramika, zilarrezko bitxiak, zeta, beira, larrua, kosmetika naturala, etab.
Erdialdeko Europako Gabonetako azoketan oinarrituta, azaroaren 28tik urtarrilaren 6a arte izango da Donostiako Gabonetako Azoka, bai donostiarrentzat, bai atzerritarrentzat. Urumea pasealekua eta Ramón Labayen plazan, Donostiako kultura izango da nagusi: tradizioa, historia, artisautza, gastronomia… Gabonetako Azokak karpa bat ere izango du, eta, bertan, era guztietako jarduerak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira.