Gabonak, Gasteizen
Vitoria-Gasteiz
Gabonetan hainbat jarduera prestatzen dituzte urtero Euskadin eta Gasteizen, bertakoen eta bisitarien gozamenerako. Egunotako giroa berezia da oso, argi ikusgarriek eta erosketak egiten ari diren lagunek magiaz betetzen baitute hiria.
Izotz-pista Floridan
Izotz pista handi bilakatuko da Florida parkea. Patinatzea gustuko dutenek galdu ezineko hitzordua izango dute bertan. Gabon egunean eta urte berri egunean gauerdian itxiko dute.
Jaiotza
1962. urtean jarri zuten estreinakoz jaiotza erraldoia Florida parkean. Giza neurriko 200 figura baino gehiagok osatzen dute, hainbat eraikin eta ehunka animaliarekin batera. Oraingo honetan, abenduaren hasieratik Errege egunera bitartean izango da ikusgai.
Umeen Gabonetako Parkea Hegoalde Gizarte Etxean
Haurrentzako tailer, barraka eta ekitaldi entretenigarriz betetako parkea.
Eguberrietako azokak
Gasteizko Gabonetako Merkatua abenduaren 18an ospatzen da Plaza Berrian. Bertako zein kanpoko zenbait artisauen saltoki biltzen ditu eta artisau-produktuen eskaintza Ezabalak opari bereziak erosteko bide ematen du: zurezko gauzak, zeramika, zilarrezko bitxiak, zeta, beira, larrua, kosmetika naturala, etab.
Gabonetako argiak
Gasteizen, azaroaren 28an piztuko dira ere; aurtengo berrikuntza Los Arquilloseko argiztapena eta Plaza Berrien arkupena izango da.
Kirolak
Kirolzaleek bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte Gasteizen Gabonetan: Maratoi Erdia abenduaren 14an eta urteko azken egunean hiriko erdigunea zeharkatuko duen San Silvestre lasterketa.