Gabonak Donostian

Gabonak Donostian

Kokapena Donostia / San Sebastián

28 azaroaren
6 urtarrilaren

Urtero, Gabonetako magiak Donostiako kale eta plaza guztiak hartzen ditu. Familia osoaren gozamenerako, asko eta asko dira egun berezi horietan antolatzen dituzten ekitaldiak. 

San Tomas 

Baserri giroa izaten da jaun eta jabe urtero milaka lagun erakartzen dituen Donostiako San Tomas azokan. Animalia erakusketa eta hainbat lehiaketa egiteaz gainera, kalitate handiko nekazal produktuak saltzen dituzte.

Gabonetako Argiak

Donostian, azaroaren 28an piztuko dituzte argiak, 19:30ean, teknologia, musika eta piroteknia uztartuko dituen ikuskizun artistiko eta ikus-entzunezko batekin.

Gabonetako noria

Donostiako gabonetako noria urtero udaletxe aurreko Alderdi Eder parkean (kasino zaharra) jartzen da, eta dagoeneko gabonetako jaietako erakargarri handienetako bat bihurtu da. 50 metrotik gorako altuera ikaragarriarekin, Kontxako badia ikusteko modurik onenetakoa da. Urte osoan eskuragarri ez dagoen ikuspegi pribilegiatua lortzeko aukera da.

Haurren Gabonetako Parkea

Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak, puzgarriak eta pailazoen emanaldiak. 

Eskulangintza-azoka

Umeek Haurren Gabonetako Parkeaz gozatzen duten bitartean, gurasoak Urumea pasealekua eta Santa Katalina Plazan kokatutako Donostiako Gabonetako Azokara hurbiltzeko aukera izango dute. Gabonetako Azokaren berritasunen artean honako hauek azpimarra daitezke: Alderdi Ederen kokatuko den Planetarioa, Nestor Basterretxea eta Eduardo Chillidaren diseinuekin sortutako arkupea, Maria Cristina Hotelaren fatxadaren argiztapena eta aurten jarriko diren noria biak, bata Alderdi Ederrren kokatutako da eta 36 metroko altuera izango du, bestea Cervantez plazan egongo da eta piskat txikiagoa izango da. 

Halaber, Errege Katolikoen eta Urdaneta kaleetan Lur taldeak jarriko duen eskulangintza-azokara joan ahalko dira, Gabonetako erosketak egiteko. Larruarekin, paperarekin, beirarekin eta egurrarekin lan egiten duten Gipuzkoako hainbat artisauk osatzen dute Lur taldea. Zeramika-lanak, bitxiak, jostailuak, xaboia, zapatilak eta arropa erosteko abagunea izango dute bisitariek. 

San Silvestre, herri-lasterketa jendetsua

Kirolzaleak San Silvestre lasterketaren zain egoten dira. Urteko azken egunean Donostiako erdigunetik 7.800 metro egiten dituen proba horrek lehia eta giro ona uztartzen ditu.

Ezinbestekoak hurbil