San Antonioko Erromeria, Urkiolan
Santuario de Urkiola , Abadiño
Urtero, ekainaren 13an, San Antonio Paduakoaren egunean, milaka lagunek hartzen dute parte Urkiolako Santutegian (Abadiño) egiten den erromeria ospetsuan.
Tradizioari jarriki, Urkiolara bertaratzen direnek zazpi bira eman behar dizkiote San Antonio Paduakoari eskainitako santutegiaren aurrean dagoen harri handiari ("tximistarri" izenaz ere ezaguna da). Horren truke, santuak bikotekidea aurkitzen edo bikotekidearekin jarraitzen lagunduko die.
Jai-giroa izaten da nagusi egun osoan zehar, eta bertsolari zein trikitilariek euren musikarekin jaia girotzen dute. Gainera, horrelako ekitaldietan ohikoa den bezala, nekazariek, artisauek eta abeltzainek euskal produkturik onenak jartzen dituzte salgai.
Egun osoan zehar meza ugari ematen dituzte santutegian.