Donostia Klasikoa
Avenida de la Zurriola, Donostia / San Sebastián
Donostiako Klasikoaren edizio berri batek Gipuzkoako lurralde historikoa zeharkatuko du. UCI ProTour proben barnean dago lasterketa eta 225 kilometroko ibilbidea izan ohi du.
Gaur egungo txirrindularirik onenak elkartuko dira berriro Donostiako Klasikoan. Izan ere, Frantziako Tourreko protagonistetako batzuek UCI Pro Tourreko proba horretan hartuko dute parte. Donostia Klasikoak ospe handia du nazioarte mailan eta milaka zaletu biltzen ditu errepide bazterrean.
Eguerdi aldera hasiko da proba eta mundu mailako txirrindulari onenek parte hartuko dute bertan. Gipuzkoako hiriburuan hasita, txirrindulariak ia probintzia osoa zeharkatzen dute eta hainbat portu igotzen dituzte: Andazarate, Azkarate, Urraki, Alkiza, Jaizkibel, Erlaitz eta Pilotegi esaterako.
Aurtengo edizioak tarteko bi esprint izango ditu, lehenengo helmuga lerroan eta bigarrena 219,5 kilometroan, kontrametatik igarota.
Irteera eta helmuga Zurriola etorbidean izango dira, Kursaal Kongresu Jauregiaren aurrean.