Ekitaldiak

Ekitaldiak

Donostia, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bidean

Donostia, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bidean

Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko lehian ari diren 24 hirietako bat da. Hala, Espainiako Estatuko hamalau hiri (tartean, Oviedo, Burgos, Caceres, Kordoba eta Santander) eta Poloniako bederatzi garaitu beharko ditu aitorpen hori lortzeko.




http://www.sansebastian2016.eu/

Honakoak dira Europar Batasunak 80ko hamarkadaren erdialdean sustatuko ekimen horren helburu nagusiak: Europako kulturen aberastasuna, aniztasuna eta ezaugarri komunak nabarmentzea, europarrek elkar hobeto ezagutzea eta europarra izatearen sentimendua bultzatzea. 2010eko bukaeran lau hiri finalistak ezagutaraziko dituzte, eta urte bat beranduago 2016an Europako Kultur Hiriburu izango den hiria aukeratuko dute.

Ezin dugu ahaztu Donostiak bizitza kultural handia duela. Kursaal Biltzar Jauregiaz (egun zaharberritzen ari dira) gainera, San Telmo Museo berria, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Aquariuma ditu nabarmentzekoen artean. Halaber, ospe handiko jaialdiak eta ekitaldiak hartzen ditu urtero, hala nola, Jazzaldia, Zinemaldia, Musika Hamabostaldia eta Giza Eskubideen Zinemaldia.
Data: 2010/04/23 - 2010/04/25
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non