Begoņako basilika

Begoņako Andra Mariaren eguna

Kokapena Bilbao

11 urriaren

Urtero, urriaren 11n Begoñako Andra Maria ("Amatxu") Bizkaiko zaindaria omentzeko erromeria ospetsua egiten dute, eta askotariko ekintzak prestatzen dituzte egun osoan zehar.

Txikienentzako jarduerekin ematen zaio hasiera jaiari: antzerki emanaldiak, gargantua, puzgarriak... Kalejira batek Gurutze auzoaren eta Begoña arteko ibilbidea egingo du, trikitixen eta trikitilarien soinua lagun duela.

Arratsaldean Arriaga Plazatik abiatuko da erromeria eta Bidebarrieta, Dorre eta Gerrikogin kaleak, Miguel Unamuno plaza eta Mallonako galtzadeta zeharkatuko ditu. Begoñako basilikara iritsitakoan, Begoñako Andra Mariari ongietorria egingo diote. 

Kanpoaldean jaia izango da nagusi, trikitilari, erraldoi eta dantzariekin. Erroskillak eta euskal produktuak erosteko aukera ere izango dute Begoñara bertaratzen direnek. 

Ezinbestekoak hurbil