Artzain Eguna, Ordizian
Ordizia
Ordiziako Artzain Egunean artzainak eta gaztak izaten dira protagonista nagusi. Jarduera egitarauak aharien lehiaketa-erakusketa eta salmenta eta Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala ditu nabarmentzekoen artean.
Goizean 2000 ardi baino gehiagok Ordiziako Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ohi dituzte, antzina artaldeek herrietatik egiten zuten ibilbidea gogora ekarriz. Halaber, Latxa arrazako aharien lehiaketa-erakusketa ere antolatzen dute Artzain Egunean; Euskadiko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat dugu hori, animalien kantitatea zein kalitatea kontuan hartuta. Ardiei ilea mozteko prozedura (eskuz eta mekanikoki) ezagutu ahalko dute bisitariek, eta gazta egiteko prozesua ere izango da ikusgai. Urtero legez, gazta eta Goierri nahiz Gipuzkoa osoko produktu tipikoak bilduko dituen azoka egongo da.
Trikitilari eta dultzaineroek girotuko dute jaia. Egun osoan zehar baserri-mundura hurbilduko gaituzten hainbat ekitaldi egingo dira. Horien artean, baina, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofizialak merezi du aparteko aipamena.