Albert Plak Matacerdos aurkeztuko du
Albert Plak Matacerdos aurkeztuko du
Albert Plaren Matacerdos lana ibilbide bat da, musikari katalanak egindako bidearen hainbat mugarritan barrena. Oraingo honetan, bi artista ikaragarri izango ditu ondoan: Judit Farrés (pianoa, sampleak, kutxa, klarinetea, koroak) eta Diego Cortés (gitarra).
Hala, Gasteizko Jimmy Jazz aretoaren agertokian, abestiak antzezteko eskuak libre dituela, Albert Plak historia tragikoak eta eroak, egunerokoak eta harrigarriak, delikatuak eta bortitzak, gordinak eta surrealak aletuko ditu, non borreroa biktima ere baden, barealdia ekaitz bihurtzen den, komedia eta tragedia elkarrekin bizi diren, eta lasaitasuna eroaldian amaitzen den.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Datu interesgarriak
Lekua:
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4 / Vitoria-Gasteiz
Data:
2020/11/20
Salneurria:
18 € + gastuak
Informazio gehiago
