Etxebizitzari buruz maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

Badira alokairuko kontratu estandarrak, Eusko Jaurlaritzaren Bizilagun zerbitzu publikoak esaterako, bere webgunean, eskuragarri du eredu bat.

Aurretiko zita eskatzea komeni da,kasua aztertzeko, 012 telefonora (Zuzenean) deitu behar da horretarako.

EMANTZIPA (leiho berri batean irekitzen da)eta GAZTELAGUN etxebizitzaren alokairu-gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoaren bidez gazteen emantzipazioa errazteko laguntzak dira. Laguntza hauen  onuradunak dira bakarrik bizi diren gazteak, etxebizitza partekatzen dutenak edo beren ardurapean pertsonak dituzten gazteak; betiere dirulaguntza bakoitzaren deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Informa zaitez laguntza hauek zure egoerarekin bat etor daitezkeen jakiteko.

Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (leiho berri batean irekitzen da) deritzon laguntza eskaintzen du ere Etxebidek. Alokairua ordaintzeko laguntza behar duten eta  Etxebizitza bat eskuratzeko baliabide nahikorik ez duten pertsonei zuzendutako laguntza ekonomikoa da.

Bestalde, udal batzuek alokairurako laguntzak kudeatzen dituzte, eta horietako batzuk berariaz gazteei zuzenduta daude. Zure herriko edo hiriko udaletxean informa zaitezke. Gainera, GAZ atarian deialdi horiekin lotutako alertak (leiho berri batean irekitzen da)aurkituko dituzu, egunean egoteko modu praktiko bat.

Etxebizitza errentan ematea eraikuntza-enpresa baten bidez egiten bada, bitartekaritza gastuak, hilabeteko fidantza eta lehenengo errenta ordaindu beharko dira. Bestelako bermeak ere eska daitezke, esaterako bankuko bermea.

Etxebizitzaren alokairua elkartasunezkoa bada, errenta, etxebizitzan gelditzen diren kideek ordaindu beharko dute. Aldiz, errenta mankomunatua bada maizter bakoitzak bere partea baino ez du ordainduko.

Idatziz egitea gomendatzen da kontratua, Hiri Arrendamendu Legeak baimentzen dituen klausulak adostuz. Hitzezko kontratuetan Hiri Arrendamendu Legea aplikatuko da zehatz-mehatz.

Bi era daude Etxebiden izena emateko: telematikoki edo paperean. Tramitazio elektronikoa egiteko Etxebideko webgunera jo behar duzu. Oso erraza da tramitazio elektronikoa egitea. Behin jarraibideak amaituta dituzula, ziurtagiri bat inprimatu dezakezu, agiri horrek erregistro ofizialean sarrera egin izana bermatzen dizu.

Tramitazioa paperean egiteko telematikoki egindako eskaeraren ziurtagiria PDF formatuan inprimatu eta eskabideak jasotzeko gunera eraman behar duzu dokumentua.

Etxebizitza eskatzaile gisa Etxebiden izena emateak Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen etxebizitza promozioetan parte hartzeko aukera ematen dizu, baita honako programetan ere: promozio pribatuen erosketetan, Alokabidek kudeaturiko babes ofizialeko alokairu promozioetan, Bizigune eta ASAPen programetan, eta Zuzkidurako bizitokien sustapenean.

Bai, Alokabide edo Bizilagun eta ASAP programek kudeaturiko alokairuko etxe bat eskatu nahi baduzu.

Etxebideren orri honetan, momentu honetan indarrean dauden Babestutako etxebizitzen sustapenak ikus ditzakezu

Alokabide da etxebizitzen alokairuaz arduratzen den zerbitzua eta jarraibideak bere webgunean aurki ditzakezu.

Bai, Etxebideko webgunean zure eskabideari behar beste agiri eransteko aukera duzu.

Etxebizitzako sustapenean izena-eman zenuen unean lana bazenuen baina esleipena egiterako garaian lanik ez bazenuen, zure espedientea ez da zigortua izango uko egitearengatik.

Notario aurreko gastuak, erregistroko gastuak eta bankuko gastuak.

36 urtetik beherako zergaduna: % 35eraino - 2.800 €urteko gehieneko kopuru kengarria.

Adibidea:

Bai, betiere zure ohiko etxebizitza bada (hau da, aldi baterako kontratuak ez dira sartzen). Gainera, 36 urtetik beherakoa bazara edo familia ugariko titularra bazara, % 35eko kenkaria izateko eskubidea izango duzu, 2.800 euroko mugarekin. Hala ere, dagokion lurralde historikoko Ogasunari kontsulta egitea komeni da, araua indarrean dagoela berresteko.

36 urte baino gutxiago badituzu, etxebizitzaren aurrezki-kontu batek zure ohiko etxebizitza erosteko aurrezten duzun diruagatik zerga-kenkariak baliatzeko aukera ematen dizu.

Kenkariaren urteko gehieneko oinarria 8.500 €-koa da, eta horrek urtean 1.955 €-ra arteko gehieneko kenkaria ekar dezake zure errenta-aitorpenean. Garrantzitsua da kontuan izatea aurreztutako dirua ohiko etxebizitza erosteko erabili behar dela, gehienez ere 10 urteko epean.

Lehenik, itzuli baino lehen, tramite batzuk egin behar dituzu atzerriko herrialdean (baja eman Kontsulatuko Matrikula Erregistroan, bizileku-ziurtagiria eskatu, lan-jarduera ziurtatzen duen dokumentazioa lortu...).

Gero, Euskadira iristean, komeni da itzultzen den emigratzailearen izaera berria kautotzea. Kontuan izan behar da bi ziurtagiri daudela itzultzen diren pertsonentzat: Estatukoa eta Euskadikoa.

  • Itzultzen den emigratzaileari Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiriak bermatu egiten du ez dela galtzen erroldatzea, hori ezinbesteko betekizuna izaten baita tramite batzuk egiteko eta prestazio batzuk eskatzeko, hala nola langabezia-subsidioa eskatzeko, etxebizitza publiko bat lortzeko edo osasun-arreta izateko.

    Ziurtagiri hori lortzeko, eskabide bat bidali behar da, dokumentazioa erantsita, helbide honetara: Eusko Jaurlaritza-Lehendakaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza, Nafarroa kalea, 2 zk., 01007 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945018127.

    Aurrez aurre ere aurkez daiteke, Zuzenean bulegoren batean:

    • Bilbao: Kale Nagusia, 85.
    • Donostia-San Sebastián: Andia, 13.
    • Vitoria-Gasteiz: Ramiro de Maeztu, 10, etxabea.
  • Itzultzen den emigratzailearen estatuko ziurtagiria ez da beharrezkoa Europar Batasuneko herrialdeetara, Europako Esparru Ekonomikora (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), Suitzara edo Australiara emigratu dutenen langileentzat; izan ere, beste metodo batzuk daude atzerrian lan egindako denbora egiaztatzeko. Ziurtagiri horrek bi urterako balio du, eta aukera ematen du etengabe bizitzeko itzultzen den espainiar batek langabeziagatiko laguntzak eta prestazioak eska ditzan, nahiz eta ziurtagiriak ez duen bermatzen horiek lortuko direnik.

    Egoitza finkatu den probintziako Gobernuaren Ordezkariordetzan eska daiteke (Lan eta Immigrazioko Arlo Funtzionalaren Arloa):

    • Araba: Olagibel kalea, 1. 01001-Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945759414.
    • Gipuzkoa: Pio XII. Plaza, 6. Donostia. Telefonoa: 943989000.
    • Bizkaia: Gran Vía Diego López de Haro, 50. 48011-Bilbao. Telefonoa: 944509448.

Itzulerako Espainiako Bulegoaren telefonoa: 913631654.