Etxebizitzaren aldeko itun soziala

Euskadiko 2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana egiteko ezarritako lan-prozesuak aukera eman du Etxebizitzaren aldeko 2036 Itun Sozialaren oinarriak ezartzeko. .

Helburua da etxebizitzaren arloan inplikatuta dauden eragile publiko, sozial eta pribatu guztien arteko adostasuna lortzea, datozen hamabost urteetan Euskadin garatu beharreko politika aktiboen ildo estrategikoak eta jarduera-eremuak orientatzeko.

Euskadin etxebizitzaren arloan eta EAEko eraikuntzaren sektorean bertan lan egiten duten 70 eragiletik gora dituzten lantaldeekaukera eman dute diagnostiko partekatu bat baliozkotzeko eta adosteko , baita Gida Planan 2024ra arte txertatu beharreko zenbait estrategia eta ekintza baliozkotzeko eta adosteko ere, baina 2036ra arte epe luzean irauteko asmoa dute.

 

Horrela, agenteekin batera lan egin da hurrengo 15 urteetan etxebizitza-politika egituratu nahi den hiru eremu handitan:

  1. Alokairu eskuragarria sustatzeko politikak eta programak. Eremu horretan, Itun Sozialak alokairuko etxebizitza babestuaren parkea bikoiztu nahi du datozen 15 urteetan.

     

  2. Birgaitze eta berroneratze energetikorako programak eta laguntzak bultzatzea eta sustatzea, Planaren barruan epe labur eta ertainerako asmo handiko erronka eta helburu batzuez gain, epe luzerako jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat barne hartzen duena 2036rako.

     

  3. Sektoreko eragileekin partekatutako lanaren garapena, eragile horiek inplikazio-maila handiarekin jaso dutena, Planean berrikuntza gisa gauzatu dena sektoreari laguntzeko estrategia espezifiko batean, 2036ra arte irauteko bokazioarekin, birgaitzea sustatzeko esparru-akordio gisa, Itunaren nortasun-ezaugarrietako bat gisa.

Modu koherentean, parte hartu duten eragileek Ardatz espezifiko bat (3. ardatza) sartzeko beharra baliozkotu dute, horretarako estrategia sorta baten bidez, erakundeak indartzeko eta etxebizitza-politikaren kudeaketa publiko-pribatuaren koordinazioa hobetzeko.

LAN-IKUSPEGIA

Parte hartzeko eta entzute aktiboko lan-metodologia bat. Bertan, tailerrak egingo dira, gaika eta helburuka multzokatuta, 15 urterako ekintzak eta konpromisoak partekatzeko eta sustatzeko.

Azken aldaketako data: