Etiketak edo Tag-ak nola jarri gure edukietan
Zer dira etiketak edo Tag delakoak?
Etiketak edo Tag-ak edukia, argazkia, bideoa etabar deskribatzen dituzten hitzak dira eta informazioaren egitura eta kategorizazioa errazten dute. Beste aldetik ere, Interneteko bilatzaileen bitartez gure edukia aurkitzeko gako-hitzak dira.
Zertarako erabili?
Informazioa sailkatzeko balio dute eta ondorioz, informazio hau edo honekin erlazionaturikoa erraz bilatzeko balioko digu.
Jantzi baten etiketa batek ematen digun informazioa bezala (jatorria, zertaz osatua dagoen, etabar), eduki baten Tag-ak (etiketak) ere zer eta zeini buruz hitzegiten den adierazten digu.
Bilatzailetan edukiak indexatzeko edo barneratzeko balio dute eta horren bitartez gure edukiak errazago aurkituko dira. Bilatzailetan sarritan jartzen diren gako-hitzak dira.
Beraz, ez dira izen berezi edo ofizialak bakarrik jarri behar, ezagunenak eta bilatuenak ere jartzea gomendagarria da.
Arau orokorrak
Izen arruntak
Pluralean etiketatuko dira (ez dira singularrean bikoiztuko).
Adibidez, testua laguntzetaz eta proposamenetaz ari bada,
- "Dirulaguntzak ikasleentzat" bi hitzekin etiketatuko da: dirulaguntzak eta ikasleak
- "Krisiaren aurkako proposamenak" bi hitzekin etiketatuko da: proposamenak eta krisia
Izen bereziak
Orokorrean honela jarriko ditugu:
- osoak,
- izen-abizenaren erabilera arrunta,
- hasierako hizkiak letra-larriz,
- behar izanez gero, azentuekin.
Adibidez: Maria López, Andoni Kortabarria, Uxue Fernández , etc.
Toponimia edo tokien izenak
Hizkuntza guztietan izen berbera bada, tag bakarra jarriko da (bi hizkuntzetan berbera). Itzulpena badu, hizkuntza bakoitzeko izena tag bezela jarriko da.
Adibidez: Amorebieta, Amorebieta tag bakarra jarriko da edukiaren hizkuntza-bertsio bakoitzeko. Navarra - Nafarroa izenaren kasuan, gaztelaniaz Navarra tag-a jarriko genuke eta euskaraz, aldiz, Nafarroa tag-a.
Erakunde, entitate, sailak, etabarren izenak
Beti osoak idatziko dira.
Adibidez: Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua, Gobernu Kontseilua.
Aditz generikoak
Ez da erabiliko aditz generikorik.
Adibidez: ikasleen dirulantzetaz hitzegiten bada, laguntzak + ikasleak tag-ak jarriko dira eta ez "laguntzea" aditz generikoa.
Lokuzio osoak
Lokuzio osoak erabiliko dira eta hitzen artean marrarik gabe eta behar izanez gero, letra-larriaz.
Adibidez: Done Jakue bidea, Eusko Jaurlaritza