Okupatutako biztanleria, jarduera-adarraren arabera. EAE eta Espainia. 2008

Estatistika ikusi

Izenburua:

Okupatutako emakumeen ehunekoa jarduera-adar bakoitzean. EAE. 2008

Iturria:

Egileak egina, INE Biztanleria Aktiboaren Inkesta oinarritzat hartuz. 2008ko hirugarren hiruhilekoko datuak.

Oharra/Definizioa:

Jarduera-arlo bakoitzean diharduten emakumeen ehunekoa horrela kalkulatzen da: arlo jakin batean diharduten emakumeen zenbatekoa zati arlo horretan diharduen biztanleria osoa.

Emakumeek jarduera-adar batean presentzia handiagoa dutela zehazteko, emakumeek biztanleria okupatuaren guztizkoan duten proportzioa hartu ohi da erreferentzia gisa, eta kasu honetan % 43,9 da. Horrela, ulertuko da jarduera-adar batean emakumeen gaindimentsioa dagoela adar horretan emakumeen proportzioak jarduera-adar horretan okupatutako guztizko biztanleriaren % 44 gainditzen duenean.

Iruzkina:

Okupatutako emakumeen portzentajea okupatutako emakumeen guztizkoan % 43,9 da.

Emakumeen proportzio handiena duten jarduera-adarrak zerbitzuen sektorekoak dira. Enplegatutako emakumeen proportziorik handiena duten jarduera-adarren artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • “Arte-, jolas- eta entretenimendu-jarduerak, etxeak enplegu-emaile gisa eta norberaren erabilerarako ondasun eta zerbitzuen produktore gisa; lurralde-erakunde eta -organismoen jarduerak; beste zerbitzu batzuk”, non emakumeen proportzioak % 83 gainditzen duen;
  • “Administrazio publikoa eta defentsa, nahitaezko gizarte-segurantza, hezkuntza, jarduera sanitarioak eta gizarte-zerbitzuenak”, non emakumeak okupatutako pertsonen % 70 diren.

Adierazlea:

Okupatutako biztanleria, jarduera-adarraren arabera. EAE eta Espainia. 2008.

Xehetasunak

Datuak deskargatu RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
  • Sortze-data
    2009/05/20
  • Eguneratze-data
    2009/05/20
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Okupatutako biztanleria, jarduera-adarraren arabera. EAE eta Espainia. 2008.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.