Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak, 65 urteko eta gehiagoko biztanleriaren arabera. EAE eta Espainia. 2007

Estatistika ikusi

Izenburua:

Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak, 65 urteko eta gehiagoko biztanleriarekin alderatuta. EAE eta Espainia. 2007

Iturria:

Egileak egina, Lan eta Immigrazio Ministerioa, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritza oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Adierazle honek, kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzen duten 65 urtetik gorakoei dagokienez sexuen artean dauden diferentziak erakusten ditu. Emakumeen eta gizonen artean egon daitezkeen diferentziek islatuko dute batzuen eta besteen partaidetza desberdina dela lan-merkatuan, batetik, eta zaintza-lana ez dela baloratzen, bestetik.

Adierazle hau garrantzitsua da, emakumeen eta gizonen arteko beste desberdintasun mota bat adierazten duelako pentsio bat lortzeko arrazoiei dagokienez. Gizarteak kotizaziopeko pentsio bati eta kotizaziorik gabeko bati buruz egiten duen balorazioa erabat desberdina da. Kotizaziopeko pentsioek –izenak berak dio “kotizatu egin dela”– adierazten dute gizarteari lanaren bidez benetako ekarpen bat egin zaiola. Kotizaziorik gabeko pentsioek, ordea, izenak berak “kotizatu ez izana” aipatzen duen arren, sinbolikoki aditzera ematen dute ez zaiola gizarteari ekarpenik egin esfortzuarekin eta lanarekin. Azpimarratzekoa da pentsio mota hori jasotzen duten gehienak –gabezia edo urritasunen bat duten pertsonak salbu– ordaindu gabeko lanaren bidez gizarteari ekarpen handia egin dioten emakumeak direla; baina lan horrek ez du eskubiderik ematen; izan ere, kotizaziorik gabeko pentsio bat ez da eskubide bat, beharrizanaren arabera ematen da.

Iruzkina:

2007an EAEn emakumeek kotizaziorik gabeko pentsioen % 64,3 jaso zuten, 65 urteko eta gehiagoko biztanleriaren % 58,4 ordezkatzen zuten arren. Gizonek, 65 urteko eta gehiagoko biztanleriaren % 41,6 ordezkatzen bazuten ere, kotizaziorik gabeko pentsioen % 35,7 jaso zuten.

65 urteko eta gehiagoko emakumeen % 2,7k kotizaziorik gabeko pentsio bat jaso zuten, eta kolektibo horretako gizonen % 2,1ek bakarrik jaso zuten horrelako pentsio bat.

Adierazle nagusia:

Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak, 65 urteko eta gehiagoko biztanleriaren arabera. EAE eta Espainia. 2007.

Beste adierazle batzuk:

2.4.a. Kotizazio gabeko pentsioen balio erlatiboa erretiroko kotizaziopeko pentsioekin alderatuta. EAE eta Espainia. 2003 eta 2007

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/18
  • Eguneratze-data
    2009/05/18
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak, 65 urteko eta gehiagoko biztanleriaren arabera. EAE eta Espainia. 2007.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.