Helduen euskalduntzearen azterketa. 2007-2008 / 2012-2013

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

2007-2008tik 2012-2013ra bitarteko ikastaroen analisia taxutzeko, lan honen helburua da, batetik, aztertzea Euskal Autonomia Erkidegoan HABEren babesean euskara irakasten eta ikasten aritu diren helduen profila eta horiek egindako urratsen nolakoa, eta, bestetik, helburu ere bada atzematen diren joerak azaleratzea.
Helburuak ezartzean, ezinbestekoa izan ohi da funtsezko galderak egiten asmatzea eta, ondorioz, azterketaren helburu zehatzak mugatzea. Horregatik, guk jakin nahi izan dugu zer gertatu den epealdian, zer-nolako joerak atzematen diren eta, azkenik, etorkizunari begira ere jarri gara ondorioen atalean.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.