Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, hezkuntza-mailaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006

Estatistika ikusi

Izenburua:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, hezkuntza-mailaren arabera. EAE. 2006

Iturria:

Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren ehunekotan ematen da.

Azpimarratu behar da emakumeen “ikasketarik gabe” laginaren behaketen kopurua oso txikia dela (100 eta 500 bitartean), eta horregatik zifra hori ez da fidagarria eta kontu handiz interpretatu behar da.

Iruzkina:

Gizonen eta emakumeen arteko urteko soldata-aldea EAEn positiboa da aztertu diren hezkuntza-maila guztietan. Hau da, emakumeek gaur egun batez beste urtero gutxiago irabazten dute gizonek baino, ikasketa-maila edozein izanik ere.

Azpimarratu behar da soldata-aldea bereziki handia dela hezkuntza-mailarik baxuenetan: “ikasketarik gabe” (% 47,5) eta “lehen hezkuntza” (% 47,5), batez besteko aldearen oso gainetik (% 28,4). Hala eta guztiz ere, badirudi soldata-aldea ez dela gutxitzen batez bestekoaren azpitik hezkuntza-mailarik altuenetan, non % 28aren inguruan dagoen. izan ere, Espainian aldea handitu ere egiten da lizentziaturaren, goi-mailako ingeniaritzaren eta doktoregoaren kasuan, % 34,1 arte.

Soldata-aldeak 2002 eta 2006 artean izan duen bilakaerari dagokionez, hura pixka bat murriztu zen hezkuntza-mailaren bi muturretan (altua eta baxua) eta zabaldu egin zen hezkuntza-maila ertainetan (bigarren hezkuntza eta lanbide-heziketa).

Adierazlea:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, hezkuntza-mailaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/25
  • Eguneratze-data
    2009/09/17
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, hezkuntza-mailaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.