Emakumeek eta gizonek ordaindu gabeko etxeko lanari dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003
Estatistika ikusi
Izenburua:
Emakumeek eta gizonek ordaindu gabeko etxeko lanari dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003
Iturria:
Egileak egina EUSTAT, Denbora Aurrekontuen Inkesta, 2003 EAErako eta ALIAGA, Christel; “How is the time of women and men distributed in Europe”, Eurostat, 2006 Europako herrialdeetarako oinarritzat hartuz.
Oharra/Definizioa:
Denbora ordutan eta minututan adierazita dago.
Europako herrialdeetako datuak 20 eta 74 urte bitarteko biztanleriari dagozkio, urte desberdinetako inkestetan oinarrituz: Belgika (1998-2000), Alemania (2001-2002), Estonia (1999-2000), Espainia (2002-2003), Frantzia (1998-1999), Italia (2002-2003), Letonia (2003), Lituania (2003), Hungaria (1999-2000), Polonia (2003-2004), Eslovenia (2000-2001), Finlandia (1999-2000), Suedia (2000-2001), Erresuma Batua (2000-2001), Norvegia (2000-2001), Danimarka (2001), Herbehereak (2003).
EAEko datuek, biztanleria osoarenak direnez, beheranzko joera dute Europakoekin alderatuta.
Iruzkina:
Herrialde guztietan emakumeek denbora gehiago dedikatzen diete etxeko lanei gizonek baino.
Emakumeek etxeko lanei denbora gehien dedikatzen dieten herrialdeak Italia, Estonia, Eslovakia, Hungaria eta Espainia dira, gutxi gorabehera bost ordu egunero.
Etxeko lanari denbora gutxien dedikatzen diotenak emakume suediarrak eta norvegiarrak dira, egunean lau ordu baino gutxiago.
Gizonen kasuan, estoniarrek, hungariarrek, eslovakiarrek eta belgikarrek bakarrik dedikatzen diete bi ordu eta erdi baino gehiago etxeko lanei, eta italiarrek, espainiarrek eta letoniarrek dituzte erregistrorik baxuenak.
Gizonen eta emakumeen arteko diferentziarik handienak Italian gertatzen dira, non emakumeek gizonek baino ia lau ordu gehiago dedikatzen dieten etxeko lanei, baita Espainian ere, non emakumeek ia 5 ordu eta gizonek ordu 1 eta 47 minutu dedikatzen dituzten.
Europako eta EAEko datuen diferentzia metodologikoek bien arteko konparazioa egitea eragozten dute, izan ere, EAEko denborek, 20 urtetik beherako biztanleria barne hartzerakoan, emaitzak beherantz eraldatzen dituzte, eta horrek ondorio okerrak ekar ditzake: adibidez esan dezakegulako EAEko emakumeak eta gizonak direla Europan etxeko lanari denbora gutxien dedikatzen diotenak, eta hori ez da zuzena.
Adierazlea:
Emakumeek eta gizonek ordaindu gabeko etxeko lanari dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003.
- Pdf taula (pdf - 17 kb)
- Excel taula (excel - 171 kb)
- Pdf grafikoa (pdf - 21 kb)
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
MotaEstatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
- Gaia
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Lizentzia
-
Sortze-data2009/09/16
-
Eguneratze-data2009/09/16
-
Eguneratze-maiztasunaAldizkotasun gabe
Deskribapena
Emakumeek eta gizonek ordaindu gabeko etxeko lanari dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003.
Emaiguzu zure iritzia
Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.
