Ehuneko banaketa emakumeen eta gizonen eguneroko jardueren arabera. EAE. 2003

Estatistika ikusi

Izenburua:

Ehuneko banaketa emakumeen eta gizonen eguneroko jardueren arabera. EAE. 2003.

Iturria:

Egileak egina, EUSTAT, Denbora Aurrekontuen Inkesta oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Denbora ordutan eta minututan adierazita dago.

"Aisia eta gizarte-bizitza" atalak gizarte-bizitzari, aisialdi aktiboari, kirolari eta aisialdi pasiboari dedikatutako denbora barne hartzen du.

Iruzkina:

Premia fisiologikoei dedikatutako denbora ia berdina da bi sexuetan.

Gizonek denbora gehixeago dedikatzen diete joan-etorriei (% 5,1), emakumeekin alderatuz gero (% 4,4).

Gizonek aisiari eta gizarte-bizitzari denbora gehiago dedikatzen diote (% 22) emakumeek baino (% 19).

Gizonek beren denboraren % 4,9 dedikatzen diete etxeko zereginei eta % 0,8 etxeko beste pertsonak zaintzeari, eta ehuneko horiek emakumeen kasuan % 14,7raino eta % 2,0raino iristen dira, hurrenez hurren.

Emakumeek beren denboraren % 10,8 ordaindutako lanari eta prestakuntzari dedikatzen diote, eta gizonek, ordea, jarduera horri ehuneko handiagoa dedikatzen diote, % 17,7 hain zuzen ere.

Adierazlea:

Ehuneko banaketa emakumeen eta gizonen eguneroko jardueren arabera. EAE. 2003.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/29
  • Eguneratze-data
    2009/05/29
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Ehuneko banaketa emakumeen eta gizonen eguneroko jardueren arabera. EAE. 2003

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.