Esperientziak: Chibirita Chic

Chibirita Chic

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Hasiera batean, lan-egoera zailak, adin zailean. Ekiteko ametsa ez zen nire planetako bat, beharbada ekintzaile izatearen ametsa gazteekin lotzen nuelako. Hala ere, mundu hau ezagutzeko zortea eta aukera izan nuen, eta nire bizitza erabat aldatu da. Ez dago ekiteko adinik.

Indizera joan

2. Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?

Alderdi guzti-guztietan, baina batez ere alderdi emozionalean, ingurukoen konfiantza sentituz. Gogo bizia erantsi egiten da eta jarrera hori hainbeste sartu da nire inguruan, ezen modu batera edo bestera denok tartean sartuta gaudela. Eskerrak emateko zerrenda bat egin beharko nuke, batez ere DEMAren laguntza handia izan dut, eta bereziki IDOIA SAGASTIZABAL, nire aholkulari eta motibazio-eragile etengabearena, nire proiektuan eta nigan jarritako konfiantzagatik.

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?

Ekiteak ziurgabetasun asko dakar berekin, eta horrek aurrera ateratzeko zure gaitasunaz eta produktuak berak duen irteeraz zalantza egitera behartzen zaitu. Zalantzekin bizitzen ikasten ari naiz. Batzuk positiboak dira, gauza berriez jabetzera bultzatu naute, batzuk desagertu egiten dira, beste batzuk agertu,... baina batez ere, ez utzi geldiaraz zaitzaten.

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?

Oparia batzuetan, beharrezkoa da, eta sarritan ez da jakiten zer oparitu. Sortu dugun online enpresak lore artifizialez osatutako zentroak diseinatzen ditu, ahalik eta naturaltasun gehien emanez. Chiribita unibertsoa sortzen saiatzen gara, apaindu edo oparitzeko, web-orrialde erakargarriarekin, kutsu oso pertsonalarekin burututako lana ezaugarritzat duen etxeko markarekin. Gainera, gure eguneroko bizitzan beti agertzen dira opariak egin behar diren egoerak, zerbait ospatu edo eskertu behar denean, eta batzuetan ez dugu jakiten zer oparitu. Balio erantsidun zerbait oparitu nahi al duzu? Eskuz margotutako zentroa esaldi edo izen batekin, edo eskaintzarekin, diseinu pertsonalizatua zeuretzako bakarrik, ezberdina eta orijinala, patrika guztientzako prezio eskuragarrietan.

Indizera joan

5. Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?

Esperientzia eta prestakuntza daukazun negozioren batean hasten bazara, dena errazagoa izango da, noski, mugitzen zaren arloa dagoeneko ezagutzen duzulako. Beharbada, zure lana dela-eta, denbora gehiago eman ezin izan diozun zaletasun batekin ere ekin daiteke. Arrazoi ezberdinengatik beren bizitzak aldatu eta hobbya lanbide bihurtu duten ekintzaile asko daude... nola edo hala, enpresa bat sortzeko arazo askori aurre egin behar diezu (legalak, finantzarioak, fiskalak...) eta denetik ezin da jakin, baina beti izango duzu esperientzia gairen batean, ziur. Ekintzailetzak arlo ezberdinetan etengabe ikastea eskatzen du, hasieran batez ere.

Indizera joan

6. Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?

Bai noski. Zure negozioan egunean egotea, zure enpresaren tresnak eta beharrak ezagutzea eta merkatuak eramaten zaituen lekura jiratzen jakitea. Behar-beharrezkoa. Ezer ez da betiko eta hori zailagoa da, aro digitalaren garai honetan.

Indizera joan

7. Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?

Bai, batez ere sormena, besteengandik bereiziko gaituen alderdia izan dadin saiatzen baikara. Berrikuntza, noski, batez ere online egindako negozioan, bere marketineko tresna eta hizkuntza digitalarekin. Hala ere, enpresaren artisau-alderdiari esker, saltoki tradizionaletan ere saldu dezakegu.

Indizera joan

Abantailak eta desabantailak

8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Izan dudan abantailarik nagusiena askatasuna da, gainera denok daramagu nagusi bat barnean eta bitxia izaten ari da nagusi hori ezagutzea.

Indizera joan

9. Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?

Lehenengo hornitzaile egokiak aurkitzea, prezio lehiakordunak, azkeneko produktua garestitzen ez dutenak. Bestalde, enpresaren alde digitala, pentsatu eta jarduteko modu ezberdina eskatzen baitu. Online ekintzailetzak zailtasun-plusa du. Baina egunero gero eta gehiago ikasi eta ezagutzen dugu, atzera eta aurrera eginez.

Indizera joan

Ondorioak

10. Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?

Bizitzeko tokatu zaigun unea alde batera utzita, beharbada bizitzan behin ekitearen esperientzia ezagutu beharko litzatekeela uste dut. Krisialdian ere badaude abantailak. Jendea ulerkorragoa da ekintzailearekin. Sentsibilitate berezia dago, enpatia eta elkartasun gehiago, eta hori oso garrantzitsua da. Gainontzean, krisialdiak salmentak zaildu ditzake, ezinbestekoak ez diren produktuen salmenta batez ere, beraz buru-argitasuna zorroztu behar da... eta zer esanik ez dauden finantzatzeko zailtasunak, une honetan zailagoa baita eta zure proiektua hondatu baitezakete. Baina ekintzailetzaren hazkundearen aurrean beste finantza-eredu batzuk ere badaude, inbertitzaile pribatuen bidez, eta kontuan hartu beharreko aukera izan daiteke.

Indizera joan

11. Zer da arrakasta zuretzat?

Nire arrakasta dagoeneko online enpresa bat merkaturatzea izan da, eta horrek ematen didan poza. Enpresak bere ibilbidea hasi du, CHIRIBITA marka lortzea?, asko saltzea?, beste negozio-ildo batzuk irekitzea?... Orain lanean jarraitu eta denborak esango du...

Indizera joan

12. Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Oraindik, ekintzaile berria zarenean esaten den bezala, beta fasean nago, baina beharbada zentzua eta ekiteko ametsaren arteko oreka bilatzea gomendatuko nieke, biak beharrezkoak baitira, talde ona izatea inguruan, baina batez ere, norbaitek behin esan zidan bezala, ekiten duzun negozioak zoriontsu egin zaitzala, bestela ez du merezi.

Indizera joan

13. Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?

Ekintzailetza eta ekiteak ematen duen esperientzia beti positiboa izango da, bai berriz ekiteko, bai esperientzia ez duzula errepikatuko erabakitzeko. Zentzuzko denbora bat igaro ondoren ez badira nahi ziren helburuak lortzen, norabidea aldatu beharko da, baina antzeko zereginetan jarduten saiatuko naiz.

Indizera joan