Esperientziak: Arquinea

Arquinea
- Helbidea: María Díaz de Haro 68, 2. solairua, 11. bulegoa (Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa)
- Herria: 48920 Portugalete (Bizkaia)
- Telefonoa: 656329671
- Posta elektronikoa: info@arquinea.es
- Webgunea: www.arquinea.es
Galderen indizea:
- Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
- Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?
- Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?
- Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?
- Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?
- Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?
- Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?
- Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
- Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?
- Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?
- Zer da arrakasta zuretzat?
- Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
- Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?
Hasiera
1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
Arkitekturako unibertsitatean elkarrekin ikasten genuenetik, argi genuen gure arkitektura-estudioa sortuko genuela, taldean lan egiten jarraitzeko eta gure jakin-nahiak garatzeko.
2. Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?
Gure ingurukoak asko lagundu gaituzte, baina egia da pertsona batzuk harri eta zur geratzen zirela krisi-garaian eraikuntzaren esparruan enpresa bat sortzeko asmoa genuela kontatzen genienean.
3. Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?
Maila pertsonalean, zalantzak enpresa batek sortzeak dakarren ziurgabetasunarekin lotuta zeuden batez ere, sakrifizioari, ezegonkortasun ekonomikoari, ordutegi amaiezinei eta abarri dagokionez. Profesionalki, berriz, zenbait zalantza genituen, arkitekto baten unibertsitateko prestakuntza ez baitago bideratuta enpresa bat sortu eta zuzentzera: kudeaketak, kontularitza, merkataritza-lana...
Enpresa
4. Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?
Arquineak behar espazialak, ekonomikoak, teknikoak, legezkoak, sormenezkoak... asetzen ditu, arkitektura eta diseinua uztartuz eskaintzen dugun zerbitzu sorta oso zabala baita. Gure zerbitzuek barne hartzen dute, bai esparru teknikoa, eraikuntzako, eraberritzeko eta dekorazioko txostenak eta proiektuak idatziz, bai alderdi sortzaileagoa ere, arkitektura tenporaleko, diseinu grafikoko, web-orrietako eta publizitateko lanak eginez.
5. Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?
Lan-esperientzia faktore garrantzitsua da, baina ez da ezinbestekoa. Izan ere, esperientzia-eza sektoreko adiskideei kontsultatuz konpentsa daiteke eta ikastaroen eta hitzaldien bidez etengabe prestatuz.
6. Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?
Gure ustez, edozein enpresarentzat beharrezkoa da berariazko prestakuntza, merkatua aldakorra da eta. Gure sektorearen berezitasuna da eraikuntza-irtenbideak, materialak eta araudi-betekizunak etengabe aldatzen ari direla.
7. Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?
Berrikuntza edozein negoziotan funtsezkoa dela iruditzen zaigu, bezeroak planteatzen dizkigun beharren aurretik egon ahal izateko. Gure enpresan, zehazki, sormena gure oinarri nagusietako bat da.
Abantailak eta desabantailak
8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
Abantaila nagusia da gure negozioaren ibilbidea zuzen dezakegula eta gauzatzen ditugun proiektuen fase bakoitzean parte har dezakegula.
9. Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?
Oztopo nagusiak, oro har, bezeroak bilatzea eta gure enpresa ezagutaraztea izan dira, pazientzia asko eskatzen duten lanak baitira.
Ondorioak
10. Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?
Gure ustez, edozein une ona da ekiteko ilusioz eta lana eginez egiten bada. Enpresok tartea bilatu behar dugu merkatuan eta desberdinak izaten saiatu, lehiari gailentzeko, krisia egon nahiz ez.
11. Zer da arrakasta zuretzat?
Arrakasta izango litzateke beti ilusioari eustea, gogoko duguna egiten jarraitu ahal izatea eta horrekin bizitza aurrera ateratzea.
12. Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
Egiaz gogoa duen eta negozio bat sortzeko ideia duen orori abian jartzera animatzen dugu, orain baita unea eta besteren kontura lana bilatzea beti izango baita aukera bat. Horrez gainera, gaur egun, erakunde eta organismo batzuek ekintzaileei lagundu egiten diete eta haien lana errazten dute, hala nola UPV/EHUko ZITEK programa eta Beaz (gure bulegoa bertan dago).
13. Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?
Ez dugu gogoko porrotari buruz hitz egitea, eta gaizki ateratzen bada ere, bertan eman dugun denbora ez da alferrik galdutakoa izango, asko ikasiko baitugu, eta bai, gure ustez, berriz saiatuko ginateke.