Esperientziak: Ápice

Ápice
- Helbidea: Larrakotorre 2
- Herria: 48015 Bilbo (Bizkaia)
- Telefonoa: 617882699
- Posta elektronikoa: apice@apiceestudio.com
- Webgunea: www.apiceestudio.com
Galderen indizea:
- Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
- Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?
- Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?
- Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?
- Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?
- Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?
- Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?
- Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
- Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?
- Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?
- Zer da arrakasta zuretzat?
- Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
- Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?
Hasiera
1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
Gehien gustatzen zaigun lanean aritu ahal izateko gogoa.
2. Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?
Bai, jakina. Izan ere, familiaren laguntzarik gabe, proiektu hau ezinezkoa zen.
3. Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?
Gure lehenengo zalantzak hasieran sortu ziren. Izan ere, oraindik ez genekien zuzen jokatzen ari ginen, egungo lan-egoera ez baita oso ona. Gainera, inbertsio ekonomiko oso handia dakar, eta, egungo egoera kontuan hartuta, arrisku handia da. Bestalde, oso gazteak ginenean erabaki genuen abentura honi ekitea, eta esperientziarik ezaren segurtasunik ezak ere bere eragina izan du. Hala ere, egunero gure prestakuntza osatzen eta erronka berriak gainditzen jarraitzen dugu.
Enpresa
4. Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?
Irtenbide grafikoak edo argazkien bidezkoak bilatzen ditugu, bezeroak adierazten ez dakien zerbaiterako, adibidez, produktuen argazkiak, web diseinua, ezkontzako erreportajeak... Beti estilo oso landua dago, eta bezeroaren beharrizanetara egokitzen dugu lana, proiektu bakoitza zehatz-mehatz aztertuta.
5. Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?
Aurreko esperientzia izatea beti da ona, nahiz eta zure negozioari lotuta ez dauden sektoreetako esperientziak izan.
6. Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?
Bai, etengabe berritu eta prestatu behar dugu, aurrera egiten jarraitzeko eta sortzen doazen aldaketa berrietara egokitzeko jakintza berriak eskuratuta.
7. Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?
Bai, jakina. Gure negozioan berrikuntza eta sormena ezinbestekoak dira. Alde horiek funtsezkoak dira.
Abantailak eta desabantailak
8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
Etengabe erronkak gainditzeak ematen duen gogobetetasun pertsonala.
9. Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?
Administrazio eta ekonomia zailtasunak.
Ondorioak
10. Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?
Ez, proiektu berrietan inbertitu beharreko aurrekontua txikiagoa delako, oinarrizkoagoak diren beharrizanetarako erabiltzen dela.
11. Zer da arrakasta zuretzat?
Urte askotan gehien gustatzen zaigunari esker bizi izatea.
12. Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
Oso indartsua eta setatsua izan behar da, eta pixkanaka-pixkanaka joan behar da.
13. Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?
Seguru asko bai, inguruabarren arabera.