Erronka globalen aurrean, gazteak martxan: Sariak

Abian da “Erronka globalen aurrean, gazteak martxan” sarien deialdia. 

"Erronka globalen aurrean, gazteak martxan" sariak elkartasuna, garapenerako lankidetza eta Euskadiko eta beste lurralde batzuetako gazteen artean elkartrukea sustatzeko ekimen berri bat da. Deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei zuzenduak, gazteak kontzientziatzeko ideia berriak bilatzen ditu.

Horretarako, aurkezten diren gazteek proiektu bat aurkeztu beharko dute, helburu hori duten jarduerak eta ekintzak jasoko dituena. Deialdiak gazteek pentsatutako eta diseinatutako eta gazteei zuzenduta dauden proiektu hoberenak sarituko ditu.

Aurkezten diren proiektuen helburua izan beharko da gazteen artean elkartasuna, garapenerako lankidetza eta Euskadiko eta beste lurralde batzuetako pertsonen arteko elkartrukea sustatzea. Deialdiak gaia ezartzen du eta ez du helburua lortzeko modua mugatzen. Horri esker disziplina desberdinetan oinarrituta dauden proiektuak espero dira: musika, dantza, bideoak, egonaldiak, hitzaldiak, mahainguruak…

Sari deialdia Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren eta eLankidetzaren arteko elkarlanaren emaitza da. 

PROIEKTUA AURKEZTU (azaroaren 10etik aurrera)

Garrantzitsua:

Proiektua  bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar da, eta identifikazio bitarteko elektroniko bat beharko duzu eskaera egiteko (BakQ edo NAN elektronikoa, besteak beste).

Laburbilduta:

-          Zer eskatzen da:

o   Gazteek proiektu bat aurkeztu beharko dute. Proiektua elkartasuna, garapenerako lankidetza eta beste lurralde batzuetako euskal gazteen eta gazteen arteko trukea sustatzeko ekintza bat edo ekintza multzo bat izango du.

o   Proposatzen den proiektua ez da exekutatu behar, baina proiektua garatzeko baliabideak, proiektuaren helburuak, nori zuzenduta dagoen, kronograma, aurrekontu orientagarria… azaldu beharko dira.

o   Proiektua ondoren azaltzen den estekan aurkituko duzun inprimakian aurkeztu behar da.

o   Proiektuak “Irudi eta mezuen kodea Hegoaldeari dagokionez” bete beharko du.

-          Sari kopurua eta zenbatekoa: 33 sari - 3.000 euroko 3, 1.000 euroko 10 eta 500 euroko 20.

-          Nor aurkeztu daiteke: taldeka edo banaka, 18 eta 30 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden gazteak. Partaide bakoitzak proiektu batean soilik hartu dezake parte.

-          Aurkezteko epea: azaroaren 10etik abenduaren 9ra arte

-          Sariaren zenbatekoa proportzionalki banatuko da taldekideen artean, kontrakorik adierazi ezean. 

Sariak

1.   3.000 euroko saria emango zaie 75 puntutik gorako puntuazio handiena lortu duten hiru proiektuei.

2.   100 puntutik 60 baino gehiago jaso dituzten baina puntuazio handiena duten hiruren artean ez dauden hautagaiek 1.000 euroko saria jasoko dute. 1.000 euroko 10 sari emango dira gehienez, puntuazio handienetik txikienera.

3.   60 puntu gaindituta, oinarri honetako 1. eta 2. puntuetan saririk jaso ez duten hautagaiek 500 euro jasoko dituzte sari gisa. Sari hau puntuazio handienetik txikienera emango da. Gehienez ere 20 sari emango dira, 500 eurokoak. 

Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Proiektuek jarduera edo ekintza bat edo batzuk jaso beharko dituzte, elkartasuna, garapenerako lankidetza eta beste lurralde batzuetako euskal gazteen eta gazteen arteko trukea sustatzeko.

1.   Jarduera edo ekintza:

Aurkeztutako ideiek hainbat motatako eta ingurunetarako ekintzak proposa ditzakete (ikus-entzunezko lanak, kartelak, kontzertuak, artelanak, argitalpenak, topaketak eta abar formatu digitalean, aurrez aurre, paperean, eta abar, eta hainbat diziplinatakoak).

Proiektu edo jarduera nagusiak azpiekintzak edo azpijarduerak izan ditzake proiektuaren barruan.

Proiektuan zehaztu beharko da zer helburu zehatz lortu nahi den, nola eta non egingo den eta zer metodo erabiliko den (beharrezko bitartekoak, materialak, baliabideak, espazioak, eta abar). Inplikatutako pertsonak eta kolektiboak ere zehaztu beharko dira.

Jarduera nagusiak eta erator daitezkeen azpijarduerek III. eranskinean jasotako irudien eta mezuen dekalogoa bete beharko dute.

2.   Aurrekontua:

Jarduera edo ekintza aurrera eramateko beharrezkotzat jotzen den aurrekontu banakatua aurkeztu beharko du proiektuak.

Aurrekontuan, gutxi gorabehera, ekintza gauzatzeko behar diren gastu guztiak jaso beharko dira (pertsonala, materiala, baimenak, espazioen alokairua, etab.).

3.   Kronograma:

Proiektuak gauzatze-denboraren gutxi gorabeherako kronograma bat izan beharko du.

4.   Leloa eta irudia (aukerakoa):

Hautagaitzak lelo bat eta irudi bat izan beharko ditu (diseinu grafikoa, argazkia, etab.). Hori sare sozialetan eta tartean diren erakundeen webgunean argitaratuko da.

Balorazio-irizpideak.

a) Balio publiko eta soziala: gazteen parte-hartzea, deialdiaren helburuarekin bat etortzea, beste lurralde edo errealitate batzuekiko lotura eta gazteak eta beste kolektibo batzuk sentsibilizatzea baloratuko dira. 35 puntu, gehienez.

b) Bideragarritasuna: proiektua gauzatzeko erraztasuna, baliabideei dagokienez (teknikoak, aurrekontukoak, denborazkoak). 30 puntura arte

c) 3 pertsona edo gehiagoko taldeetan aurkezten diren hautagaitzek 5 puntu lortuko dituzte.

d) Elkartasunari edo lankidetzari lotutako GGKE baten, gutxienez, laguntzarekin parte hartzen duten hautagaitzek: 5 puntu (GGKEaren edo elkartearen konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da).

e) Kalitatea eta argitasuna: koherentzia- eta argitasun-maila ideia aurkeztean eta azaltzean. Gehienez 15 puntu.

f) Jendea bozkatzea: 0,01 puntu emango dira jasotako boto bakoitzeko, eta, gehienez ere, 1.000 boto emango dira (gehienez, 10 puntu).

Edozein sari lortzeko gutxienez 60 puntu lortu beharko dira.

 Parte hartzeko baldintzak:

a.- Oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea edo, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, politikoki euskalduna izatea.

b. – 1991 eta 2003 bitartean jaioa izatea, biak barne.

c.- Ezingo dute deialdi honetako saririk jaso laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsonek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten pertsonek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

d.- Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituta egotea.

e. – Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Onuradunen betebeharrak:

Oinarri hauetan araututako sarien onuradunek nahitaez bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan jasotako betebehar orokorrak, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazitakoak ere. Horrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Sari-banaketara joatea.

b) Onuradunei konferentzia edo webinar batean parte hartzeko eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hautaketa-, prestakuntza- edo ebaluazio-prozesuaren bileretako batera joateko gonbita egingo zaie, aurkeztutako proiektua azaltzeko. 

 Deialdiaren informazio guztia HEMEN duzu ikusgai.