Erretzeari utzi nahi diozu? Laguntza behar duzu?
Osakidetzak frogatutako eraginkortasuna duten metodoak ditu erretzeari utzi nahi diotenei erantzuna eta aholkua emateko. Metodo horiek, gainera, COVID-19ak ekarritako egoera berrira egokitu ditugu.
Pandemiaren une honetan, jakinik tabakoa COVID-19a larriagotzen duen faktorea dela, beharrezkotzat jotzen dugu erretzen duten pazienteei informazioa ematea eta jakinaraztea zer eskaintzen diegun, bereziki aurrez-aurrekoak ez diren jarduerak azpimarratuz..
Horregatik, datorren 2022an, Osakidetzak zenbait taldeko online tailer jarriko ditu martxan doan erretzeari utzi nahi dioten pertsonentzat.
Taldeko online tratamendu-tailer doakoen bidez, osasun-zentroetan egiten dugun esku-hartzea plataforma digital batera eramaten dugu, eta, horri esker, terapeutek eta pazienteek harreman birtuala izan dezakete denbora errealean.
Eskaintzen ditugun tailerretako batean interesa baduzu, anima zaitez eta bete prestakuntza-eskaintzaren beheko izena emateko inprimakia.
Bestalde, Osakidetzaren webguneko Tabakismoa prebenitzeari buruzko atalean, tabakorik gabeko etorkizuna lortzeko iradokizunak eta teknikak eskaintzen dizkizugu.
Une ona da hori egiteko, eta erabaki oso egokia da!
Zaindu zure eta besteen osasuna!

Azken aldaketako data: