Ermuko Andre Mariaren inguruko karobiaren, hozailuaren eta bidezidorren igurumena berreskuratzea
| Lekua: | Laudio (Araba) |
|---|---|
| Modalitatea: | Ondare historikoa berreskuratzea eta ingurumena |
| Helburua: | Ermuko Andre Mariaren Satutegiaren inguruko elementu arkeologiko txikiak berreskuratzea |
| Egunak: | Uztailaren 19tik abuztuaren 2ra |
| Adina: | 18-26 urte |
| Plaza-Kopurua: | 20 |
| Mota: | Estatukoa |
| Hizkuntza: | Gaztelania – euskara |
Laudio Arabako iparraldean dagoen udalerria da, Bizkaiko mugan. Aiarako haranean kokatua, 18.000 biztanle baino gehiago ditu; hori dela eta, Arabako bigarren herri garrantzitsua da biztanle kopuruari dagokionez, Gasteiz hiriburuaren atzetik. Eskualdeko herririk garrantzitsuena da, bai biztanle kopuruari zein industria eta merkataritza jarduerei dagokienez.
Laudiok 37,7 kilometro koadroko azalera du, eta zazpi auzotan banatuta dago. Nerbioi ibaia, herritik pasatzen den handiena da eta herriko jardueren funtsezko ardatza da. Nerbioi ibaiak zazpi kilometroko ibilbidea egiten du udalerria zeharkatzeko, eta Laudioko erreka ugarien ur-ekarpena jasotzen du: San Juan, Aldaikorreka, Oleta, Larra, Zabale eta Olarte, besteak beste.

Informazio gehiago: Laudioko Udala: http://www.laudio.eus/eu
AUZOLANDEGIAREN DESKRIBAPENA
Auzolandegiak Ermuko Andra Marirenmonumentu-multzoa eta Santa Luzia ermita inguruan dauden ondare arkitektonikoko zenbait elementu txikiago berreskuratu eta balioa ematea du helburu: Mintegieta karobia, aire zabaleko beste karobi batzuk, Bilboko burdinazko gerrikoaren hozkailua eta egitura, eta seinaleztatutako bidezidorrak.

Elementu horiek guztiek balioa emateko eta ondoren mantentzeko jarduketak eskatzen dituzte.
- Mintegieta karobia eta ingurua: beharrezkoa da ingurua sasiz garbitzea, zuhaitzen adarrak kentzea eta karobiaren ahora sartzeko eskailera erromatarrak egokitzea.
- Burdin hesiaren hozkailua eta egiturak: elementuaren garrantzia azpimarratu aurretik, ingurua garbitu eta sastrakak kendu behar dira, baita dibulgazio kartela konpondu ere.
- Errekabieta Bidearen berreskuratzea eta konponketa: Ermuko Andre Mariaren Santutegia dagoen Iñarrondo mendian dagoen bide egokitu bat da. Gaur egun mantentze lanak behar dituen bide honek, duela 10 bat urte egokitu zen.

ANIMAZIO JARDUERAK
Animazio taldeak hainbat ekintza proposatuko ditu, auzolandegiko partaideen eta auzolandegia egingo den komunitatearen arteko harremanak sendotzeko. Horrela, lanak garatuko diren ingurunea hobeto ezagutzeko aukera izango du ere. Bestalde, Euskadiko kultura eta ohiturak ezagutzeko lagungarriak izango dira.
Txangoak, Euskadiko hiri nagusietara zein kostaldera bisita kulturalak antolatuko dira, baita kirol-ekintzak, jolasak… ere. Ekintzak arratsaldero eta asteburuetan zehar egingo dira, auzolandegiko kide guztiek parte hartuko dutelarik.
Ekintza egitaraua aurrerago zehaztuko da. Animazio taldeak kontuan hartuko ditu boluntarioen proposamenak.
ERAMAN BEHARREKO GAUZAK
- Lo-zakua (ez dago izararik)
- Burkoa (behar baduzu)
- Garbitasun pertsonaleko artikuluak
- Dutxarako eta igerilekurako toallak
- Berokiak eta euritako arropak
- Mendiko oinetakoak eta kirola egitekoak
- Kapela eguzkitarako
- Eguzkitako krema
- Eguzkitako betaurrekoak
- Bainujantzia eta bainu-txano
- Txankletak
- Motxila txikia txangoetarako
ERAMAN BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- NAN edo atzerritzar-txartela edo pasaportea.
- Osasun-txartel indibiduala
KOKAPENA ETA OSTATUA
- Kokapena: Ermuko Andra Mariren santutegia. 01400 Laudio (Araba).
- Ostatua:La Milagrosa ikastetxean, Letziaga bidea, 2 01004 Laudio (Araba).
AUZOLANDEGIAN HASTEA
Auzolandegia hasten den egunean izango da topaketa, 18:00etan, Laudioko Udaletxean, Herriko plaza, z/g 01400 Laudio (Araba)
Ordu horretarako iritsi ezin denak (betiere, justifikatutako arrazoi bat dela medio), aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, eta hurrengo 24 orduetan, bederen, ailegatu beharko du auzolandegira.
NOLA HELDU
Bilbotik:
- https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/aireporturako-autobusa
- http://www.renfe.com/viajeros/cercanias/bilbao/
Vitoria-Gasteiztik:
Donostiatik:
- https://www.pesa.net/pesa/es/inicio
- http://www.lurraldebus.eus/
- http://www.renfe.com/viajeros/cercanias/bilbao/
- https://www.autobuseslaunion.com/
Informazio gehiago:
AUZOLANDEGIAREN AMAIERA
Auzolandegia azken egunean amaituko da, gosaria hartu eta gero, goizeko 09:00ak eta 10:00ak bitartean.
ASEGURUA
Eusko Jaurlaritzak partaide bakoitzari istripurako eta erantzukizun zibilerako asegurua egingo dio.
Hala ere, gazte bakoitzak bere osasun-txartel indibiduala ekarri beharko du auzolandegira.
HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA E-POSTA
Eusko Jaurlaritza. Gazteria Zuzendaritza:
- Tel.: 945 01 95 01 – 945 01 95 36
- E-posta: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
KUOTA
110 €
ARAUAK
Auzolandegian izena eman baino lehen, auzolandegietako arauak ezagutzea komeni da.
PLAZARI UKO EGITEA ETA KUOTA ITZULTZEKO ESKATZEA
Informazio guztia Uko egitea eta itzulketak orrian dago.