Ongietorria
Alaitz Yoldi Mitxelena, Eskolako Zuzendaria
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako talde osoaren izenean, ongi etorri web orrira.
Gure helburua da prestakuntza integrala eta kalitatezkoa eskaintzea, erizaintzako etorkizuneko profesionalak gaitzeko, zaintzaren erronkei aurre egin diezaieten etikarekin, erantzukizunarekin eta lidergoarekin, gizartearen aldaketa berrietara egokituz.
Esperientzia handiko irakasle- eta ikertzaile-taldea, lankidetza-ingurunea eta irakaskuntza-eredu pertsonalizatua ditugu. Praktika klinikoak ere, gure prestakuntzaren funtsezko zati gisa, asistentzia-maila desberdinetako osasun-zentroekin lankidetzan egiten dira, osasunaren hainbat eremutan.
Gainera, ikerketa sustatzen dugu, ezagutzan aurrera egiteko eta zaintza etengabe hobetzeko. Horrekin batera, nazioartekotzearen eta mugikortasunaren alde egiten dugu, gure ikasleen esperientzia akademikoa eta profesionala aberasten duten programak eskainiz.
Laburbilduz, Eskola publikoa gara, gizarteari balioa emateko lan egiten duena, eta pertsonen ongizatean eta osasunean zuzenean laguntzen dugu.
Ezagut dezagun elkar, eta anima zaitezte gure hezkuntza-komunitateko kide izatera. Atsegin handiz hartuko zaituztegu.
Ondo izan.
Zuzendaria
Alaitz Yoldi Mitxelena

Azken aldaketako data: