Gradu Amaierako Lana
Gradu Amaierako Lana (GRAL) proiektu, memoria edo azterlan bat da. Haren bidez, graduan zehar eskuratutako eduki, gaitasun eta trebetasunetan bakarka sakondu eta horiek garatuko dituzu.
Lan originala izan beharko du; bertan, titulazioan zehar bereganatutako gaitasunak praktikan jarriko dituzu eta horiek ebaluatuko dira.
GRALaren funtsezko datuak:
- Ikasketa-karga:6 ECTS kreditu.
- Noiz:Ikasketen azken fasean egiten da.
- Matrikulatzeko baldintza:matrikula egin ahal izateko, Ikasketen Plana amaitzeko beharrezkoak diren irakasgai guztiak gaindituta edo horietan matrikulatuta eduki beharko dituzu.
- ADDIko argitalpena:Bikain kalifikazioa lortzen duten Gradu Amaierako Lanak ADDI erakunde-biltegian argitaratuko dira, betiere egilearen idatzizko baimena eta Defentsa Epaimahaiaren onespena badute.
Nola egiten da?
Ez zara bakarrik egongo prozesu honetan. Tutore baten (zuzendari akademiko baten) laguntza izango duzu; hark zure ikerketa-helburua aukeratzen lagunduko dizu, zure aurrerapausoak gainbegiratuko ditu eta proiektuaren defentsara arte gidatuko zaitu.
Horretarako, aprobetxa itzazu ikasturte hasierako informazio-saioak! Funtsezkoak dira oinarri on batekin hasteko eta zure Gradu Amaierako Lana (GrAL) denboraz planifikatzeko. Gogoratu, antolaketa argi batekin, prozesu hau oso esperientzia aberasgarria bihurtu daitekeela.
Hurrengo saioak (4. mailako ikasleak · 2026-2027 ikasturtea)
- Nazioarteko truke-ikasleentzako aurretiko saioa (2026-2027 ikasturtea):
- Data: 2026ko maiatzaren 29a
- Ordutegia: 09:30etik 11:30era
- Ikasturte hasierako saioak (besteontzat):
- Datak: 2026ko irailaren 7a eta 8a | Ordutegia: 09:30etik 13:30era
- Data: 2026ko irailaren 9a | Ordutegia: 08:00etatik 11:00etara
Azken aldaketako data: