Erakunde terroristen 1960tik 2014ra bitarteko hilketen egoera prozesalari buruzko txostena

Proiektua

Helburuak

Bake eta Bizikidetza Planaren barruko hemezortzi ekimenetan lehenengoa da “Giza eskubideen urraketei buruzko txostenak egitea eta eratortzen diren ekintzak”. Haren ondorioz, 1960 eta 2013 artean gertatutako Giza Eskubideen Urraketen Egiaztapen Txostena aurkeztu zuten 2013ko ekainean, eta, ondorioen artean, zera gomendatzen zuen txostenak: argitu gabeko atentatu terroristen egoera argitzen laguntzea.

Ildo horretan, 2014. urtearen hasiera aldean, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak txosten bat eskatu zion aditu talde bati, erakunde terroristen 1960tik 2014ra bitarteko hilketen egoera prozesalari (PDF, 499 KB) (argipenari eta Justizia Administrazioaren tratamenduari) buruzkoa.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16