PI@ - Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Berrikuntza Gunea
Enpresen multzo abangoardista eta berritzailea da, Zuatzuko Enpresen Poligonoan dago eta erreferentzia den Donostiako enpresa-parkeetako bat da. Guneak errentan hartzen dira, modulu modukoak eta 50 eta 300 m2 arteko azalera dute (handitu ere egin daitezke). Plug&Play lokalak dira (inbertsiorik egin gabe azkar instalatzekoak), moketa dute eta erabat hutsik ematen dira.
AUDIENCE LAB (AUDITORIOA)
Bereizmen handiko 3 D-ko zinema-areto digitala. Aurrestreinaldiak, ikus-entzunezko proiektuen probak, ekitaldiak (eta denbora errealeko konexioak), prestakuntza-jarduerak, prentsaurrekoak edo produktu-aurkezpenak egiteko erabil daiteke, besteak beste.
- Areto mailakatua: 80 butaka (oso erosoak).
- Soinu girotua eta Dolby Surround sonorizazioa.Acondicionamiento acústico y sonorización Dolby Surround.
- Proiekzioak 2K bereizmen estereoskopikoan.
- Zinema digitaleko filmetarako biltegiratze- eta erreprodukzio-zerbitzaria.
- DCI homologazioa.
- Gune girotua, ponentzietarako.
- Kontrol independentea eta gune intsonorizatua bastidoreak ezartzeko.
PITCHING DIGITAL - SCREENING ROOM
PRESTAKUNTZA ARETOAK ETA POSTPRODUKZIOKOAK
- LekuaJuan Fermín Gilisagasti, 2 - Donostia / San Sebastián 28018
- MotaKultur zentroak
- KategoriaErabilera Anitzeko Aretoak
- Telefonoa943482800
- Emailafomentoss@donostia.org
- Webhttp://www.fomentosansebastian.eus/eu/merkataritza/149-centros/centros-de-empresas/148-pi-polo-de-inovacion-audiovisual
- ProgramazioaIkusi agenda



