MDV Danza
MDV danza Mikel del Valle euskal dantzari eta koreografoak zuzendutako konpainia da. Mikel del Valle Espainiako dantza-gune guztietan izan da, lehen dantzari, eta ondoren koreografo.
Hasieran, dantza klasikoa hasi zen ikasten, baina, gero, dantza garaikidera jo zuen; horri esker, dantzari moldakorra da gaur egun.
Koreografo handiekin egin du lan, hala nola, Ruben Olmo, Ramon Oller, Lucia Lacarra, Blanca Li eta Johan Inguer-ekin.
Koreografo gisa, pieza hauek dira nabarmentzekoak: Tute contra Verdi, Edinburgheko Fringe jaialdirako, eta Quédate mis tetas y devuélveme mi dignidad. Lehen ballet garaikide gisa, honako hauek aipatu behar dira: Un vasco en Sevilla, Arriaga Antzokiak ekoiztuta eta Fundiendo el Hierro, kaleko ikuskizuna.
Sariak:
- Koreografiarik onenaren saria, Sevillako koreografia-lehiaketan
- Gizonezko dantzaririk onenaren saria, Alcobendasko ADAE koreografia-lehiaketan (Madril)
- Finalista, Madrilgo Espainiar Dantza eta Flamenkoko Koreografia Lehiaketan
- LekuaZazpi Landa 16 - Bilbao 48013
- Telefonoa633678221
- Emailamdvdanza@gmail.com


