Pasaiako Herri Musika Eskola
Pasaia Musikal, Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoa,1990ean sortu zen, Pasai Donibaneko Itsasmendi, Pasai Antxoko Coral Pasaitarra eta Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak bat egin zutenean; elkarte horiek urte askotan izan dute beren gain musika-kulturaren pisua euren barrutietan.
1992az geroztik, LOGSEren etorrerarekin, kontserbatorio izatetik musika-eskola izatera pasa ginen; eta geure buruari helburu hau jarri genion: edozein adinetako zaletuei musikan eta dantzan prestakuntza praktikoa eskaintzea; musikaren praktika kulturaren osagarri moduan zabalduz; alde batera utzi gabe musikarekiko bokazio eta gaitasun berezia dutenen prestakuntza profesionala.
- LekuaDonostia kalea z/g (Trintxerpe) (Apartado 244) - Pasaia 20110
- MotaMusika, Dantza
- KategoriaMusika Eskolak eta Kontserbatorioak, Dantza Eskolak
- Telefonoa943396055
- Emailamusikal@pasaia.eus
- Webhttp://www.pasaia.eus/eu/pasaia-musikal
- ProgramazioaIkusi agenda


