Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren Zuzendaritzari dagokio organismo autonomoak zerrenda honetako gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak kudeatu, planifikatu, dinamizatu, euskarria eman, prozesuak diseinatu, eta ebaztea, barnean hartuta dirulaguntzetarako deialdiak ere ebaztea, zuzendari nagusiaren eskumenekoak izan ezik:
- Langile langabeei eta landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintza.
- Enpresek programatutako prestakuntza.
- Prestakuntzarako laguntza, akonpainamendua eta ekintza osagarriak.
- Enplegu- eta prestakuntza-jarduketa mistoak.
Halaber, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:
- Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurako lanbide-heziketako entitateen erregistroa kudeatzea.
- Profesionaltasun-ziurtagiriak emateko eta erregistratzeko behar diren jarduerak egitea; eta, horretarako, hezkuntza-administrazioaren ekimenak koordinatuta daudela bermatzea, bai errekerimendu profesionalen gaian, bai konpetentzia profesionalak ziurtatzeko orduan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan, lanbide-heziketaren arloko jarduna duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.
- Zuzendaritza Nagusiak haren gomendio uzten duen antzeko beste edozein egiteko betetzea.