2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa
- Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 1.337 plaza.
- Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 174 plaza.
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.
Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa.

Epea: 2018ko otsailaren 28tik martxoaren 19ra arte, biak barne
Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek bete beharreko eskabideak Interneteko helbide honetan daude eskuragarri: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Onartzeko eskabidea».
Eskabidea betetzean, hartu izanaren adierazpena sortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskabide-zenbakia eta tasa 3.2 oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko beharrezko diren datuak barne hartuta. Halaber, izangaiak frogagiria ere eskuratuko du (Interesdunarentzako alea). Eta azkenik, hirugarren frogagiri bat ere sortuko da (Administrazioarentzako alea), eskabideak betetzeko epean aurkeztu beharreko dokumentuei erantsi beharrekoa, baldin eta 3.3.1 oinarrian aipatutako kasuren batean egonez gero.
Hortik aurrera, irakaslegunean argitaratuko da hautaketa-prozesuan zehar izangai bakoitzaren espedientearen inguruko informazio guztia. Irakaslegunean sartzeko, erabiltzailea (NANa) eta pasahitza sartu beharko dira. Interneteko helbide hauetatik sartu ahal izango da irakaslegunera: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ («2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa») eta http://www.irakasle.eus.
Hezkuntza Sailak emandako pasahitza baduten izangaiek hori erabili beharko dute aipatutako informazioaren berri jasotzeko (pasahitz hori lehendik izango dute 2017-2018 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezpenetarako izangaien zerrendan daudenek eta beste prozesuren batean parte hartu dutenek). Pasahitza ahaztu edo galdu badute, beste bat lortu ahal izango dute www.irakasle.eus helbidean, «Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)» izeneko atalean.
Izangaiek ez badute pasahitzik, sistemak bat esleituko die prozesuaren informazioa eskuratu ahal izan dezaten; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko dute, eskabidean adierazitako telefono mugikorrean, eskabidea betetzen bukatzen dutenean. Izangaiaren NANa izango da erabiltzailea.
Espezialitate baterako baino gehiagotarako eskabideak aurkeztuz gero, ez da bermatuko izangaiak eskatutako espezialitate guztiei dagozkien probak egin ahal izatea. Espezialitate ezberdinen proben hasiera bat etorriz gero, ez dute atzera jasoko azterketa-eskubideengatiko tasaren kontzeptuan ordaindutako zenbatekoa.
Hona hemen tasen zenbatekoa:
A-1 azpitaldea: 22,57 euro.
A-2 azpitaldea: 18,82 euro.
- Lan-eskaintza publikoa (EHAA, 2018-02-21)
- Deialdia (EHAA, 2018-02-27)