Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian txanda ireki baten bitartez sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia hainbat Udaletarako.
d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokidea edo goragoko mailako graduatu titulua izatea.
i) Derrigortasun-data duten lanpostuak lortu nahi dituztenentzat, 2 edo goragoko hizkuntza-eskakizuna izan nahi dutenentzat edo hautaketa prozesu honetan zehar deituko diren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak gainditu nahi dituztenentzat, baldintza hori betetzeko data hautaketa prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egingo den data izango da.
c) Gutxieneko altuera izatea: gizonezkoek, 1,65 m, eta emakumezkoek, 1,60 m.
h) Honako gidabaimenak izatea:
– Deitutako lanpostu guztietarako:
Turismoetarako B gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.
– Arrasateko Udalerako, 5 lanpostuetarako.
E gidabaimena, prestakuntza ikastaroan sartu aurretik.
Motozikletetarako A1 gidabaimena, praktika-aldia amaitu baino lehen.
– Mungiako Udalerako, 2 lanpostuetarako.
Motozikletetarako A2 gidabaimena, praktika-aldia amaitu baino lehen.
– Santurtziko Udalerako, 7 lanpostuetarako.
Motozikletetarako A2 gidabaimena, prestakuntza ikastaroan sartu aurretik.
Motozikletetarako A gidabaimena, prestakuntza ikastaroa amaitu baino lehen.
– Zarauzko Udalerako, 6 lanpostuetarako.
E gidabaimena, prestakuntza ikastaroa amaitu baino lehen.
Lehen adierazitako gidabaimenak indarrean izan beharko dira eskatzen direnetik, gidatzeko baimena kendu edo erretiratu gabe izanik –Administrazio izaerakoa eta judizial izaerako xedekoa izan-, eta esleitutako puntu guztiak kendu gabe izan beharko dira.
Deialdian, 72 lanpostu deituko dira, honako hauen arabera:
– 2 lanpostu, Abadiñoko Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-1 azpitaldekoak, lanpostu-mailako osagarria:15, osagarri espezifikoa: 21.103 euro, 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– 5 lanpostu, Arrasateko Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 17; osagarri espezifikoa: (bi txanda eta garabi zerbitzua) 13.916,00 euro (gehi plusak), 2016 eta 2017ko lan-eskaintza publikoei dagozkienak.
– Lanpostu 1, Arrigorriagako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin (euskara) eta derrigortasun-data iraungita.
Plaza Administrazio Bereziko taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-1 azpitaldekoa, lanpostu-mailako osagarria: 14, osagarri espezifikoa: 25.452,18 euro 2016ko lan-eskaintza publikoari dagokiona.
– 25 lanpostu, Bilboko Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 17 derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 15, osagarri espezifikoa: 18.818,52 euro (gauak/jaiegunak gabe), 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– Lanpostu 1, Basauriko Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plaza Administrazio Bereziko taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoa, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 17, osagarri espezifikoa: 23.664,03 euro, 2016ko lan-eskaintza publikoari dagokiona.
– 3 lanpostu, Galdakaoko Udalerako, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoa, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 16, osagarri espezifikoa: 14.488,97 euro, 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– 14 lanpostu, Getxoko Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 14, osagarri espezifikoa: 17.711,46 euro (2 Txanda), 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– 2 lanpostu, Mungiako Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-1 azpitaldekoak, lanpostu-mailako osagarria: 19, osagarri espezifikoa: 17.811,50 euro, 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– 7 lanpostu, Santurtziko Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 15, osagarri espezifikoa: 14.372,00 euro, 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– 3 lanpostu, Pasaiako Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-1 azpitaldekoak, lanpostu-mailako osagarria: 10, osagarri espezifikoa: 13.728,24 euro, 2015eko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
– 6 lanpostu, Zarauzko Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal+ Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 18, osagarri espezifikoa: 18.929,26 euro, 2016ko eta 2017ko lan-eskaintza publikoei dagozkienak.
– 3 lanpostu, Zumaiako Udalerako Udalerako, guztiak 2. (euskara) hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.
Plazak Administrazio Bereziko taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako azpitaldea, udaltzain klasea, C sailkapen profesionaleko taldekoak, C-2 azpitaldekoak (C-1 lanpostu-jabetzaren ondoren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioekin bat etorriz), lanpostu-mailako osagarria: 16, osagarri espezifikoa: 15.059,38 euro, 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.
Hautaketa-prozesuan plaza guztiak C2 Taldean deituko dira. Hala ere, sartzeko oinarrizko ikastaroa eta praktika-aldia gainditu ondoren, udaltzainen kidegoetako oinarrizko eskalako funtzionario izendatuko dira, euskal administrazio publikoetako funtzionario sailkapeneko C1 taldean sailkatuko dira. Sailkapen horrek toki erakundeetako polizia kidego-eremuari lotutako ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu esklusiboki eta ez du inolako baliozkotzerik edo errekonozimendurik izango akademiko-, irakaskuntza- edo hezkuntza-eremuan.
Deitutako plaza kopurua handi daiteke, betiere kudeaketa-gomendioaren hitzarmena izenpetu duten toki-korporazioen hautaketa-prozesu hau gauzatu bitartean udaltzain agenteen kategorian edozein arrazoi dela-bide sortzen diren plaza hutsen arabera. Hala gertatuz gero, hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran emango da horren berri, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Lanpostu-gehikuntza hori ere oinarri hauen bidez arautuko da, eta edozein kasutan ere prozesu honetako oposizio-fasean onartutako pertsonen zerrenda argitaratzeko izapidea gauzatu aurretik ezarri beharko da.
3.1.– Aurkezpena eta epea.
Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean www.arkauteakademia.net eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira.
Eskabidean adieraziko da zer hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egin nahi diren oposizio-faseko ariketak.
Eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari zuzenduta bidaliko dira. Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 2017ko urriaren 1eko 24:00ak arte izango da.
I. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA
I.– Herritarren Eskubideak.
1.– Giza eskubideak: giza eskubideen alde orokorrak. Giza eskubideen Adierazpen Unibertsala. Giza eskubideak babesteko Europako sistema.
2.– Eskubideak eta askatasunak Konstituzioan: oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Oinarrizko askatasun eta eskubideen bermeak.
3.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: arau-xedea eta helburua. Printzipio orokorrak. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
4.– Datu pertsonalak babestea: kontzeptuak edo definizioak. Datuak babesteari buruzko printzipioak. Pertsonen eskubideak (sartzea, zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea). Sekretu-eginbeharra eta datuen komunikazioa.
5.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea: herritarren eskubide orokorrak administrazioarekiko beren harremanetan. Administrazio-erregistroak.
II.– Antolakuntza Politiko-Administratiboa.
6.– Europako esparrua: Europaren eraikuntzaren historia. Europako instituzioak eta euren konpetentziak.
7.– Estatuaren lurralde-antolakuntza Konstituzioan: toki-administrazioa. Probintzia. Udalerria. Autonomia Erkidegoak.
8.– EAEren politika- eta administrazio-antolakuntza: Euskal Herriko Estatutuaren aurrekariak eta genesia. Euskal Herriko Estatutuaren atariko titulua. Euskal Herriko botereak. Gain hartutako konpetentziak Euskal Herriko Autonomia Estatutuan. EAEko erakunde erkideen eta lurralde historikoen foru-erakundeen arteko konpetentzien banaketari buruzko alde orokorrak.
9.– Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Antolakuntza. Konpetentziak. Erregimen bereziak.
10.– Sektore Publikoko Araubide Juridikoa. Herri-administrazioen organoak: administrazio-organoak eta konpetentzia. Herri-administrazio desberdinen kide anitzeko organoak: funtzionamendua. Abstentzioa eta errekusazioa.
11.– Toki-erakundeen oinarriak: ondasunen kontzeptua, toki-erakundeen ondarea. Sailkapena. Araubide juridikoa. Toki-ogasunak: diru-sarreren sailkapena.
III.– Zuzenbidearen eta Administrazio-Prozeduraren Iturriak.
12.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak. Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua: erregelamendu-ahalaren titulartasuna eta bere mugak. Arau-hierarkia. Legezkotasun-printzipioa herri-administrazioan.
13.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: administrazio-egintza: alde orokorrak. Eraginkortasuna. Deuseztasun eta deuseztagarritasuna. Administrazioaren isiltasuna.
14.– Administrazio-prozedura: interesdunak. Administrazio-prozeduraren faseak. Egintzak berrikustea.
15.– Sektore Publikoko Araubide Juridikoa. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Herri-administrazioen ondare-erantzukizuna.
IV.– Zigor Kodea. Atal orokorra.
16.– Delituak (ZK-ko 10etik 18ra).
17.– Erantzukizun kriminaletik salbuesten dituzten kausak (ZK-ko 19tik 20ra).
18.– Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak (ZK-ko 21. artikulua).
19.– Erantzukizun kriminala astuntzen duten inguruabarrak (ZK-ko 21. artikulua).
20.– Ahaidetasun-inguruabar mistoa (ZK-ko 23. artikulua).
21.– Delituengatiko krimen erantzuleak (ZK-ko 27tik 30era).
V. Bide Segurtasuna.
22.– Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra: aplikazio-eremua (atariko titulua).
23.– Bide Segurtasunaren Legea: definizioak (artikuluak: 1etik 9ra, 12tik 24ra eta 53tik 73ra).
24.– Bide Segurtasunaren Legea: arau-hausteak (V. titulua, I. kapitulua).
25.– Bide Segurtasunaren Legea: zigorrak (V. titulua, II. kapitulua).
26.– Bide Segurtasunaren Legea: erantzukizuna (V. titulua, III. kapitulua).
27.– Bide Segurtasunaren Legea: zehapen-prozedura (V. titulua, IV. kapitulua).
28.– -Bide Segurtasunaren Legea: portaera arauak zirkulazioan (II. titulua, I. kapitulua).
29.– Bide Segurtasunaren Legea: puntuak galtzea dakarten arau-hausteak. (II. eranskina).
30.– Bide Segurtasunaren Legea: gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. kapitulua).
VI.– Arriskuen Prebentzioa.
31.– Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa. Aplikazio-eremua. Eginbeharrak eta eskubideak.
32.– Eraikuntzak ebakuatzea: sarrera, autobabes planetan. Erantzuna, istiluetan. Jokatzeko gutxiengo jarraibideak. Okupazio handiko eraikuntzak. Larrialdietako plana.
33.– Lehen sorospenak: lesioen lehen eta bigarren balorazioa. Bihotz-birikietako bizkortzea. Arnasbideen buxadura. Odoljarioak. Erredurak oro har artatzea.
VII.– Euskal Herriko Historia, Ingurumena eta Errealitate Soziolinguistikoa.
34.– Euskal Herriko XIX. mendeko historia: konstituzio-aldia eta errestaurazio absolutista. Gerra karlistak: aurrekariak, bandoak, garapena eta ondorioak. Foruen abolizioa. Euskal nazionalismoa: sorrera eta garapena.
35.– Euskal Herriko XX. mendeko historia: monarkiaren krisialdia. II. Errepublika. Gerra zibila, Autonomia Estatutua, eta lehen Eusko Jaurlaritza. Frankismoa: errepresioa, erbesteratzea eta erresistentzia. Trantsizio demokratikoa.
36.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena: erliebearen konfigurazioa, unitate morfoestrukturalak. Klima. Sare hidrografikoa. Itsasertza eta itsasoko urak. Landare-paisaia eta zoru-motak.
37.–2014ko ikuspegi demografikoa. Biztanleria: bilakaera esparru geografikoaren arabera eta egituraren bilakaera adinaren arabera. Migrazioak: migrazio-mugimenduak eta -balantza. Kanpoko migrazioak. Barruko migrazioak. Beste mugimendu batzuk.
VIII.– Herritarren Zerbitzurako Polizia.
38.– Euskal Herriko Poliziaren sorrera eta garapena: Ertzaintzaren sorrera historikoa. Gernikako Estatutuko 17. eta 36. artikuluak. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea: atariko titulua (1etik 4rako artikuluak). Euskal Herriko Polizia, xedapen orokorrak (24tik 27ra). Euskal Herriko Polizia, Kode Deontologikoa (28tik 38ra). Ertzaintzako funtzionarioak (105etik 115era). Udaltzaingoak (116tik 118ra).
39.– Hizkuntzaren erabilera zuzena. Komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea: komunikazioaren prozesua. «DP» izeneko elementuak. Oztopoak komunikazioan. Administrazioko agiriak hobeto idazteko jarraibideak. Administrazio-agiri motak. Administrazioko agirien oinarrizko egitura. Errespetuzko hizkuntza eta hizkuntza ez-sexista.
40.– Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren eredua.