Udaltzaingoan bitarteko agenteen lan-poltsa

2019/11/11 - 2019/12/09
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Basauriko Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoan bitarteko agenteen lan-poltsa
Lanpostua:
Agentea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

— Udalerrietako agintariak zaintzea, eta eraikinak eta instalazioak zaintzea.

— Herriguneko trafikoa antolatzea, seinaleztatzea eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan xedatutakoarekin bat.

— Herrigunean gertatutako trafiko-istripuengatiko atestatuak egitea.

— Polizia administratiboa, bere eskumeneko ereduan eta ordenantzei, bandoei eta gainerako udal xedapenei dagokienez.

— Polizia judizial lanak egitea, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Legearen 29.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

— Laguntza ematea istripuak, zorigaitzak edo hondamen publikoak gertatzen direnean. Eta parte hartzea babes zibileko planetan, legeek aurreikusitako moduan.

— Prebentziozko eginbideak eta delituak egitea ekiditeko helburua duten jarduketak egitea, Segurtasun Batzarretan finkatutako lankidetza-markoan.

— Eremu publikoak zaintzea. Eta, hala eskatzen dietenean, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin eta autonomia erkidegoetako poliziekin lankidetzan aritzea, manifestazioetan eta jendetza biltzen duten kontzentrazio handietan ordena publikoa mantentzeko.

— Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala egiteko eskatzen dietenean.

 

Titulazioa:

Batxiler, FP2, horien baliokidea den edo goragoko kategoria duen edozein mailaren titulua izatea.

Beste baldintza batzuk:

a) Aurretiaz eskabidea egitea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) 18 urte beteta izatea eta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, 38 urte bete gabe izatea. Gehienezko adinaren muga konpentsatu ahal izango da Euskal Herriko polizien kidegoetan lan egin izandako tarteekin.

d) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bitarteko agenteen lan-poltsa eratzeko emandako prestakuntza-ikastaroa gainditu izana egiaztatzea.

e) Batxiler, FP2, horien baliokidea den edo goragoko kategoria duen edozein mailaren titulua izatea.

f) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan osasun-arrazoiengatik baztertua izateko jasotako horietako bat ere ez izatea. Baldintza hori egiaztatu beharko da bitarteko funtzionario lanpostuaz jabetu aurretik.

g) Dolozko delituagatik kondenatua izan ez izana, tokiko administrazioko zerbitzutik kendua izan ez izana eta kargu publikoak betetzeko gaitasungabetuta ez egotea. Hala ere, birgaitzearen onura aplikatu ahal izango da, zigor- eta administrazio-arauen arabera, baldin eta izangaiak egoera hori agiri ofizial egokiaren bitartez egiaztatzen badu. Dolozko delituagatik kondenatua izan ez izanari buruzko, tokiko administrazioko zerbitzutik kendua izan ez izanari buruzko eta kargu publikoak betetzeko gaitasungabetuta ez egoteari buruzko egiaztagiria eskatuko da bitarteko funtzionario izendapena egin aurretik.

h) Euskal Herriko Poliziaren edozein hautaketa-prozesutik baztertua izan ez izana hutsegite larri edo oso larriren bat egin izanagatik, salbu eta, baztertze-datatik zenbatuta, preskripzio-epearen bestekoa igaro bada.

i) Bide publikoetan B motako ibilgailuak edo horien baliokideak, eta A-2 motako ibilgailuak edo horien baliokideak gidatzeko baimen administratiboa izatea, Gidarien Araudi Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuarekin bat.

j) Indarreko araudian aurreikusitako legezko ezintasun- edo bateraezintasun-arrazoirik ez izatea.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautapen-prozesuan parte hartzeko, Basauriko Udalaren webgunean (www.basauri.eus) dagoen eskabide-eredu ofizial normalizatua bete beharko da.

Deialdia