Udaltzain lanpostu bat

2017/09/22 - 2017/10/22
Inprimatu
Olite/Erriberri
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ERRIBERRI
Lehiaketa:
Udaltzain lanpostu bat
Lanpostua:
Udaltzaina
Taldea:
C
Titulazioa:

Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea.

Atzerrian eskuraturiko tituluak izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izan beharko da.

Beste baldintza batzuk:

B eta A2 motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpenaren bidez adieraziko da.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Erriberriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.a plaza, 20, behea) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabidearen eredua Erriberriko Udalaren erregistro orokorrean eskura daiteke.

Eskabidearen eredua (ez dokumentazio erantsia) behar bezala beteta aurkeztu beharko da, eta betiere bi ale.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Lehen probarako gai zerrenda

  1. Espainiako 1978ko Konstituzioa.
  2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: udalerria. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea. III. titulua, I. kapitulua, II. atala: udalen funtzionamendua.
  3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: II. titulua, III. titulua eta V. titulua, II. kapitulua: administrazio errekurtsoak.
  4. 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.
  5. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Babesari buruzkoa: II. titulua: datu babesaren printzipioak. III. titulua: pertsonen eskubideak. IV. titulua, I. kapitulua: titulartasun publikoko fitxategiak.
  6. 4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.
  7. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. Laugarren xedapen iragankorraren eragina. IV. kapitulua. Administrazio karrera. VI. kapitulua. Egoera administratiboak.
  8. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.
  9. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.
  10. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalari buruzko Legea onesten duena: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua, II. kapitulua: atxiloketa. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: sarrera eta erregistroa toki itxian. II. kapitulua: liburu eta paperen erregistroa. III. kapitulua: atxiloketa eta gutuneria idatzi eta telegrafikoa irekitzea.
  11. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena.
  12. 8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.
  13. 8/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
  14. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.
  15. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.
  16. Erriberriko Udaleko udal ordenantza ez fiskalak.
  17. Erriberriko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
  18. Erriberriko herrilurretako aprobetxamenduen udal ordenantza, herrilurraren erlezaintzarako erabilera arautzeko.
  19. Ordenantza, Erriberriko Udaleko bide sarearen erabilera eta mantentze-lanak arautzen dituena.
  20. Ordenantza, Erriberriko Udaleko elkarteak, pipoteak, bestetarako gelak eta bertze batzuk arautzen dituena.
  21. Ordenantzaren aldaketa, Erriberriko Udaleko animaliak edukitzea arautzen duena.
  22. Ordenantza, Erriberriko Udaleko bizikidetza eta espazio publikoen babesa arautzen dituena.
  23. Ordenantza, Erriberriko udalerrian merkataritza ez egonkorra arautzen duena.
  24. Udal ordenantza, Erriberriko herrilurretako baratzeen esleipena, erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituena.
  25. Ordenantza, Erriberriko udal mugapean autokarabanak gelditu eta aparkatzea arautzen duena.
  26. Ordenantza, Udalaren bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituena.
  27. Jokabide kodea legea betearazi behar duten funtzionarioentzat (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).
  28. 690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Batzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.
  29. Gomendioa (2001), Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko Estatuei emandakoa, Poliziaren Etikari buruzko Europako Kodeari buruzkoa (Ministroen Kontseiluak hartua 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).
  30. Erriberiko geografia, historia eta kale-izendegia.
  31. Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.