Udaltzain Agente (Lehiaketa)

2022/11/09 - 2022/12/07
Inprimatu
Zestoa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zestoako Udala
Lehiaketa:
Udaltzain Agente (Lehiaketa)
Lanpostua:
Udaltzaina
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

1.    Udalaren jabetzako eraikin, lokal eta dependentziak ireki eta ixtea, zehaztuak dauden jarraibideen arabera, eta Udalaren jabetzako zein jabetza pribatuko ondasunak errespeta daitezela zaintzea.

2.    Udalerriko agintariak babestea.

3.    Trafikoa arautzearekin lotuta dauden zeregin guztiak egitea:

— Trafikoa gidatzea bidegurutzeetan, trafiko handieneko orduetan.

— Kaleak ireki eta ixtea.

— Arau-hausteetan isunak jartzea.

— Ibilgailuak geldiarazi eta erretiratzea.

— Istripu eta ezbeharretan laguntza ematea.

— Bide-seinalizazioan, arrisku guneetan eta abarretan dauden okerrak detektatzea.

4.    Laguntza ematea istripu, katastrofe edo hondamen publikoetan; horretarako, legeek adierazitako moduan hartuko dute parte, babes zibileko planak bete daitezen.

5.    Agindutako sektoreetan patruilatzea, ikusitako oker eta akatsak kontuan hartuz eta sortzen diren era guztietako gorabeherak konponduz.

6.    Hiriguneko edo herriguneko zirkulazio- istripuen atestatuak instruitzea.

7.    Administrazio-poliziaren lanak egitea, udaleko ordenantza, bando eta gainerako xedapen eta egintzei dagokienez, eta ingurumenaren eta ingurune-babesaren arloko indarreko arauak bete daitezen zaintzea, gai horietarako toki-eskumenen esparruan.        

8.    Kale, zoladura, eraikin eta herri-argiteriaren egoeran, pintada eta karteletan sortzen diren era guztietako gorabeherez ohartu eta jaso, eta horretarako dagozkion jakinarazpen-orriak bete.

9.    Herritarrari emandako arreta eta zerbitzutik sortuko diren lan guztiak egin: Argibideak eman eta galderak erantzun, kexa eta salaketak jaso, eta abar.

10.    Azterketa eta ikerketa lanak egin, hauek beharrezko direnetan, beste erakunde batzuk eskatuta edota udaltzain-lanetan egindako aktuazio eta salaketen ondorioz.       

11.    Behar diren adina koordinazio-harreman izan gainerako Segurtasun Indar, Erakunde eta Zerbitzuekin.

12.    Jarrita dauden helburuak beteko direla bermatzeari begira antolatu bere lana.

13.    Dagokion lana zuzen betetzeko beharrezko diren arau eta prozedurak ezagutu eta jarraitu.

14.    Bere lan-arloan behar duen antolamendu zuzena eta zehatza gorde, bere esku jarritako baliabideen egoera zuzena eta funtzionamendua zainduz.

15.    Etxezetxeko udal ebazpenen jakinarazpenak.   

16.    Bere lankideei aholkuak eman eta lagundu, dituen ezagutza eta/edo esperientziagatik haiek baino gaitasun profesional handiagoa duen lanetan.

17.    Zerbitzua hobetzen lagundu eta hobekuntza hori sustatu, horretarako bide emango duten ekinbide eta aldaketak proposatuz.

18.    Noizean behin, eta ordu-malgutasuna kontuan izanik, ezarritako lan-programa betetzeak eta zerbitzuen beharrek sortzen dituzten beharretara egokitzea.

Titulazioa:

Batxilergoko titulua edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

  IVAPeko 2. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Aldez aurreko eskaera egitea.

b)    Espainiako nazionalitatea izatea.

c)    Gutxienez 1,65 metroko altuera izatea gizonek, eta 1,60 metrokoa emakumeek.

d)    18 urte izatea eta 38 urte bete ez izana. Muga hori konpentsatu ahal izango da Euskal Herriko Poliziaren kidegoetan emandako zerbitzuekin.

e)    Batxilergoko titulua edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.    

f)    Ez egotea erregelamenduz ezarritako bazterketa medikoen taulan.

Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz. 

g)    Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.

h)    Eskatzailearen adierazpen bidez, armak eramateko konpromisoa hartzea, eta, hala badagokio, armak erabiltzea.

i)    Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik kontatzen hasita.

j)    Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, indarreko arau - diaren arabera, praktiketako funtzionarioaren izendapenak ondorioak dituen egunean.       

k)    IVAPeko 2. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea.

l)    B motako gidabaimena izatea, indarrean.  

Onartzea
Elektronikoa:

Zestoako Udalaren erregistro elektronikoan (www.zestoa.eus)aurkeztu beharko dira.

Aurrez aurrekoa:

Zestoako Udaleko harrera bulegoan.

Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira. Horiek aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.