Udaleko gizarte-hezitzailea.

2017/08/18 - 2017/09/16
Inprimatu
Zizur Mayor/Zizur Nagusia
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ZIZUR NAGUSIA
Lehiaketa:
Udaleko gizarte-hezitzailea.
Lanpostua:
Gizarte-hezitzailea.
Plaza-kopurua:
1
Taldea:
B
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuari dagozkion eginkizunak eginkizunen eskuliburuan zehaztutakoak izanen dira.

Titulazioa:

Gizarte Hezkuntzako diplomadun titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Beste baldintza batzuk:

B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten hezitzaile lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Zizur Nagusiko Udalaren Idazkaritzan hartuko dira, edo, bertzenaz, INFOLOCAL 012 telefonoaren bidez, Nafarroa barrutik deituz gero, edo 948 217 012 telefonoa markatuz, Nafarroaz kanpotik deituz gero; Internet bidez ere eskuratzen ahal da, www.zizurmayor.es  helbidean, baita deialdia argitaratzen den Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia) edo Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Deialdia
Oinarriak: