Udal zerbitzuen gidaria

2023/05/16 - 2023/06/12
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Leioako Udala
Lehiaketa:
Udal zerbitzuen gidaria
Lanpostua:
Udal zerbitzuen gidaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Titulazioa:

Oinarri orokorretako 2. h) atalean xedatutakoari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokide titulazioa izatea eskatzen da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna 

derrigortasun-data (2022/04/28)

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo beste estaturen bateko nazionalitatea izatea, baldin eta, Europar Batasunak
izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa bada, Europar Erkidegoa eratzeko Tratatuan
zehaztutako moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek
eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik
gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
f) Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-erakunderen zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.
h) Zuzenbideko lizentziatura/gradu-titulua edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
i) Titulazioa atzerrian lortu duten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoari jarraituz. Nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen ari direnek legezko arau horietan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.
k) Hautaketa-prozesuaren barruan 1. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea dutela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu horretan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.
l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, parte hartzen duen dagokion lan-prozesuari, eskalari edo kategoriari dagokiona; eta zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da
m) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lankontratuko langile finkorik.
n) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

 

 

Onartzea
Elektronikoa:

https://udaletxean.leioa.eus
Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero,programak onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat eduki beharko duzu (https://udaletxean.leioa.eus/).

Aurrez aurrekoa:

Udaleko erregistro eta herritarren arretarako bulegoan, Elexalde kalea, 1, 48940, Leioan kokatuta.
6.3.2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edo zein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Gaiak: