Udal brigadarako zerbitzu anitzetako ofizial langileen aldi baterako lan-poltsa
Bizkaia
1.- Udal-lantaldeari lan eta beharrizan guztietanlaguntzea.
2.-Udalaren instalazioak eta ekipamendua ondodaudela kontrolatzea eta horiek behar bezalaerabiltzen direla zaintzea.
3.- Eraikin publikoetako kalefakzio- eta mantentzezerbitzueierantzutea.
4.- Lanean aritzen den egoitza eta eraikinetan argiindarra,ura, gasa eta abar bezalako zerbitzuenkontsumoa, erabilera zentzuzkoa eta egokiakontrolatzea, bai eta, hala behar denean horniduramoztea eta berrabiatzea.
5.- Matxurak bere eginkizunak gainditzen baditu,bere nagusi hurrenari jakitera emango dio, horrenarabera jardun dezan.
6.- Arriskua sor dezaketen matxuren bat gertatuz gero, eta eskura dituen aukera eta bitartekoenbarruan, larrialdiko neurriak hartzea, harik etabehin betiko konponketa egin arte.
7. Jarraian zerrendatzen diren konponketa guztiakegitea, eskulan kualifikaturik behar ez badute.Honako hauek dira:
- Elektrizitatea: entxufe, pitzarazgailu, hodifluoreszente, bonbilla, etengailu, barru etaportxeetako plafoi-argiak aldatzea. Txirrinakkonpontzea. Urteko garaiaren arabera,kanpoko argien erlojua ipintzea, pizteko etaitzaltzeko.
- Arotzeria: Biradera, sarraila eta artekakaldatzea, kisketak, hondatutako ate- etaleiho-zangoak eta bandak; ateak askatzea,apalak eta beste osagarri txikiak ipintzea.
- Iturgintza: Tangak konpontzea, txorrotakaldatzea, asentu-balbulak, bridak etakomunen estalkiak. Gailu sanitarioei eustendizkieten torlojuak aztertzea (hilero).Konketen, pixatokien eta asken hustubideaketa sifoiak aztertzea eta, beharrezkoa bada,konpontzea.
- Pintura: ate- eta leiho-zangoak, ateak,leihoak, armairuak, paretak, hesiak, burdinhesiak,sabaiak eta hormak mantentzea,barrukoak eta kanpokoak.
- Lorezaintza: Heskaien inausketa errazakegitea, berdeguneak segatzea eta belargaiztoak kentzea.
- Kirol eta aisiarako gaiak aztertzea.Atenzaindegietako aingurak, saskibaloikosaskiak, haur-jolasak eta udalerrian daudenkirol eta aisiarako beste instalazio finko edodesmuntagarriak begiratzea eta aztertzea.
- Igeltsaritza: Bide publikoetako igeltserotzalanetaneta udal-eraikinen mantentze- etakontserbazio-lanetan laguntzea.Konponketaerrazak edo oinarrizkoak egitea (azulejuak, baldosak, hutsuneak eta abar).
- Soldadura-lan txikiak egitea.
8.- Ibilgailuak kontrolatzea, maneiatzea etagidatzea, baita motozikletak ere, udal ibilgailuak etatresnak mantentzea.
9.- Udal jardunarekin zerikusia duten dokumentueta tresnak hartu, eraman, entregatu eta jasotzea,udalerri barruan eta kanpoan.
10.- Noizean behin babes zibileko lanak egitea,adibidez suteak prebenitzen eta itzaltzen laguntzeaeta katastrofe eta zorigaitz publikoetan laguntzeaeta abar.
11.- Herri-bideak garbitzea, parkeak, lorategi etaloreontziak, espazio publikoak konpontzea, bai etaudal hiri-altzariak konpontzeko eta mantentzekoobra txikiak egitea ere.
12.- Udal zerbitzuetatik eratorritako eta bereprestakuntzarekin bat datorren beste edozein, udalagintariak bere eginkizunak betez agintzen dionaeta orain arte aipatu ez dena.
13.- Bide publikoaren mantentze- eta egokitzelanakegitea (fatxadak, kutxetak etab. garbitzea).
14.- Jai herrikoiak, jai nagusia eta Udalak eta/edoherriko beste erakunde batzuk antolatzen dituztenbestelako ospakizunetarako behar den azpiegituraguztia (oholtzak, karpak, jarlekuak, mahaiak,altzariak eta bestelako osagaiak orokorrean)muntatzen eta desmuntatzen laguntzea.
15.- Langileak bere eskura dituen tresna etamaterial guztien inbentarioa egin beharko du, etabera izango da horiek zaindu eta mantentzearenarduraduna.
16.- -Norabide anitzeko aldamio-egiturakmuntatzea eta desmuntatzea.
17.-Antzeztokiak muntatzea.
18.-Obra eta zerbitzuen brigadak egiten dituen languztietan laguntzea eta talde horren kide izatea,eta bere kategoriaren arabera agintzen zaizkion lanak egitea.
19.- Lurperatzaile lanak egitea: hilerrian lurperatu,lurpetik atera eta mantentze-lanak egitea.
20.- Kategoriaren arabera, nagusiek agindutako languztiak egitea.
Eskola-graduatua, LH1, Erdi mailakoHeziketa Zikloa edo baliokidea.
1HEren (B1) ziurtagiria edo maila altuagokoaedukitzeagatik: 4 puntu
a) Europar Batasuneko kide den estatu batekonazionalitatea edukitzea edo, bestela, EuroparBatasunak egin eta Espainiako estatuakberretsitako tratatuak aplikatzearen ondoriozlangileen zirkulazio askea onartuta daukan estatubatekoa izatea.
b) Era berean, espainiarren eta EuroparBatasuneko beste estatu kideetako herritarrenezkontideek parte hartu ahalko dute, baldin etaegitez bananduta ez badaude, eta haienondorengoek edo haien ezkontidearenondorengoek, hogeita bat urte baino gutxiagobadituzte edo, zaharragoak izanez gero, haienkontura bizi badira.
c) Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezkoerretiroko gehienezko adina ez gainditzeaeskabideak aurkezteko epea amaitzen denegunean.
d) B motako gida-baimena edukitzea. Gida-baimenhori indarrean egongo da Espainian gidatzekomoduan.
e) Zereginak betetzeko behar den gaitasunfuntzionala edukitzea. Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzekobehar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoaedukitzea eta beren elbarritasun-mailalanpostuaren betebeharrak eta eginkizunakbetetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. HoriUdalaren Osasun Zerbitzuek egiaztatuko dute.
f) Diziplina espediente bat dela medio, edozeinherri administrazioren edo autonomíaerkidegoetako konstituzio edo estatutu organoenzerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpenadministratibo edo judizialen bidez, enplegu edokargu publikoak betetzeko desgaitasun absoluturikedo berezirik ez izatea, ez funtzionarioen kidegoanedo eskalan sartzeko, ez eta, langile lankontratudunenkasuan, bereizi edo desgaituaurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioakbetetzeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada,desgaituta edo horren pareko egoera batean ezegotea eta haren estatuan baldintza beretanenplegu publikora iristeko eragozpen dendiziplinazko zehapenik edo horren parekorik ezizatea.
g) Abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herriadministrazioen zerbitzurako bateraezintasunaarautzen duenak, xedatutakoaren arabera,ezintasun eta bateraezintasuneko legezkokausaren batean ez egotea.
- Udaleko sarrera erregistroan.
- Eskabideak urriaren 1eko 39/2015Legeak, administrazio publikoenadministrazio prozedura erkidearenak, 16.4artikuluan adierazitako herri administrazioenerregistroetan ere aurkeztu ahalko dira.Ermuko Udaleko alkate-udalburuarizuzenduko zaizkio eta kasuan kasukofuntzionarioak, eskabideak aurkeztekoapean, data eta zigilua jarrita egon beharko dute.