TEKNIKARI JURIDIKOA
Araba/Álava
FUNTZIO OROKORRAK
Kontratazio-zerbitzuari dagokionez:
- Kontratazio-arloko aholkularitza juridikoa ematea antolakundeari eta kudeaketa-organoei (kontratazio-mahaiak).
- Kontratazio-espedienteak kudeatzea, kontrataziorako barne-baimenak gainbegiratuz, dokumentazioa entregatzea eta itzultzea kudeatuz, iragarkiak prestatuz eta argitaratuz, pleguak eta kontratuak eginez.
- Abalak kudeatzea eta zaintzea, bai eta abalak itzultzeko izapideak egitea ere.- Kontratazio-arloko dokumentazioa prestatzea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari bidaltzeko.
- Kontratazio-arloko errekurtso berezien berri ematea eta ebazpen-proposamena egitea.
Birgaitzea eta hirigintza sustatzeari dagokionez:
- Etxebizitza-sustapenen kudeaketa juridikoa egitea: lurzoruak lortzea, sustapenen bideragarritasuna, negoziazioak, kudeaketa-planak eta -tresnak egitea, desjabetzeak, birkokatzeak.
- Birgaitze-proiektuen kudeaketa juridikoan eta/edo hirugarrenei laguntza teknikoan esku hartzea, enpresa buru duten proiektuetan.
- Eskritura publikoak prestatzea eta berrikustea; dirulaguntzak, zergak eta lizentziak berrikustea; errentak edo beste kopurubatzuen ez ordaintzea.
- Erakundearentzako aholkularitza juridikoan parte hartzea, txostenak, errekurtsoak eta alegazioak eginez, kontsultak egitea, etab., eskatzen diren gai guztiei buruz.
Zuzenbideko lizentziatura edo Zuzenbideko gradua
Esperientzia: Bi urteko esperientzia sektore publikoko kontratazio-zerbitzuetan teknikari juridiko gisa.
Gidabaimena: B
Erabiltzaile mailako ezagutza informatikoak
Nola aurkeztu eskaera elektronikoa (egonez gero) eta helbide elektronikoa
Lan-eskaintzari 5798 erreferentzia-zenbakiarekin erantzun ondoren entregatuko da dokumentazioa 0 FASEAN "eskaerak aurkeztea" atalean, posta elektronikoz, procesovisesa@campo-ochandiano.com helbide honetara bidalita
Nola aurkeztu eskabidea aurrez aurre (egonez gero)
POSTA ELEKTRONIKO BIDEZ BAKARRIK
KONTRATAZIO PUBLIKOA
• 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa
• 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea zati batean garatzen duena.
• 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
• 814/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, Kontratuen arloko erabakiak berrikusteko eta Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentrala antolatzeko prozedura berezien Erregelamendua onartzen duena.
• 3/2016 Legea, apirilaren 7koa, Zenbait Klausula Sozial Kontratazio Publikoan Sartzekoa
• 2/2007 Legegintzako Dekretua, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
• Gobernu Kontseiluaren 2014ko apirilaren 29ko Erabakia, zerbitzuak kanporatzeko irizpideei buruzkoa
ADMINISTRAZIO-ZUZENBIDEA ETA SEKTORE PUBLIKOA
• 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
• 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
• 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
• 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
ZUZENBIDE ZIBILA
• 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena. (1.088 artikukutik 1.314 atikulurara)
• 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa.
• 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa.LURZORUA ETA HIRIGINTZA. INGURUMENA
• 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
• 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa
• 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
ETXEBIZITZA, ERAIKUNTZA ETA KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK
• 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
• 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa.
• 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena.
• 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena
• 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoa.