Sukaldaria (Barriako aterpetxea)

2019/09/02 - 2019/09/23
Inprimatu

Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gazteriaren Foru Erakundea (Arabako Foru Aldundia)
Lehiaketa:
Sukaldaria (Barriako aterpetxea)
Lanpostua:
Sukaldaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Zentroko janaria prestatzea eta sukaldeko egitekoak antolatzea.

Janaria prestatzeko beharrezkoak diren osagaiak ekartzea biltegitik.

Hornitzaileek ekarritako elikagaiak jarri eta antolatzea biltegian eta ganberetan.

Lankidetzan aritzea zuzendaritzarekin menuak taxutzean.

Lanpostuaren betekizunen barruko beste edozein, Zuzendaritzak aginduta.

Titulazioa:

Sukaldaritzari buruzko goi mailako gradua edo baliokidea

 

Hizkuntza eskakizuna:

1. H.E.

Beste baldintza batzuk:

Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.

Era berean, aurreko paragrafoetara bildu ez diren atzerriko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta espainiar estatuan modu legalean bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio baimena kontratua gauzatu aurretik eduki beharko dute; nolanahi ere, Administrazioarekin duten harremana soilik lan kontratuaren bitartekoa izan ahalko da. (EPOE, 57.4 art.).

b) Hamasei urte (16) beteta izatea.

c)Dagozkion funtzioak normaltasunez egitea eragozten duten gaixotasun edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; nolanahi ere, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Legegintzako Dekretua aplikatuko da, desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartu zuena. Hautapen prozesua gainditu ondoren egiaztatuko da gaitasun fisiko eta psikikoa, ziurtagiri edo/eta aitorpen medikoz; hautagaia kontratatu ahal izateko betekizun hori bete egin beharko du.

d)Dagokion deialdi espezifikoan eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e)Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazio, organo konstituzional edo Autonomia Erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik, ez eta epai bidez erabat edo bereziki desgaituta ere enplegu edo kargu publikoak izateko, funtzionario kidego edo eskalara sartzeko edo lan kontratudun langileen kasuan, burutzen zituzten antzeko funtzioak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.

f) Indarreko arautegiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege kausaren batean sarturik ez izatea; nolanahi, bateraezintasuna izanez gero, hautatzeko eskubidea izango du.

g) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Onartzea
Elektronikoa:

Interneten bitartez, webgune honetan eskuragarri dagoen eredua betez: www.ivap.euskadi.eus/epe-gfe

Aurrez aurrekoa:

Salbuespen gisa, eskabidea egiteko horretarako prestatutako instalazioetara jo ahalko da, Siervas de Jesús kaleko 5. zenbakiaren behealdean, 01001 VITORIA-GASTEIZ.

Deialdia
Gaiak:

IIA)I.

 GAI KOMUNAK

1. gaia. Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak (10-55 artikuluak).

2. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak (10-12 artikuluak). II. Titulua: Euskal Autonomia Erkidegoko aginteak (24-39 artikuluak).

3. gaia. Arabako Batzar Nagusiak eta Arabako Lurralde Historikoko Foru Administrazioa. 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren erakunde antolamenduarena (133 artikuluak).

4. gaia. Gazteriaren Foru Erakundea: 52/1992 Foru Araua, abenduaren 18koa, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoa. Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 8ko 26/2010 Foru Dekretua; horren bitartez aldatu zen Gazteriaren Foru erakundearen organismo autonomoaren egitura eta funtzionamendua.

5. gaia. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua. Langile motak (813 artikuluak). Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide kodea (14 54 artikuluak). Zerbitzu harremana eskuratzea eta galtzea (55 68 artikuluak).

6. gaia. Administrazio prozedura. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena. Xedapen orokorrak (12 artikuluak). Prozeduran interesdun direnak (312 artikuluak). Jarduketa arau orokorrak (13 28 artikuluak). Epe mugak eta epeak (29 33 artikuluak).

7. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena. Legearen xedea eta aplikazio eremua (13 artikuluak). Kontratu motak (1218 artikuluak). Kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak (2427 artikuluak).

8. gaia. Datuen babesa. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 12koa, datu pertsonalen babesarena. Xedapen orokorrak (13 artikuluak). Datuen Babeserako Araudi Orokorra (EUROPAR PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 ARAUDIA (EB), 2016ko apirilaren 27koa): Printzipioak (5. artikulua). Interesdunaren eskubideak (12. artikulua).

9. gaia. Berdintasun politikak Printzipio orokorrak eta babesa. Politika publikoak: printzipio orokorrak (3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa: 3-22 artikuluak). EAEko herri administrazioen esparruko neurriak (Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa: 18-22 artikuluak).

10. gaia. Lan osasuna 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentziokoa: III. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. IV. kapitulua: Prebentzio zerbitzuak. V. kapitulua: Langileen kontsultak eta parte hartzea.

11. gaia. 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, agente kimikoekin loturiko laneko arriskuen aurka langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa.

GAI ESPEZIFIKOAK

12. gaia. 17/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, Elikagaien Segurtasun eta Elikadurarena.

13. gaia. 2073/2005 (EB) Erregelamendua, Elikagaiei Aplikatzekoak diren Irizpide Mikrobiologikoei buruzkoa.

14. gaia. Janari berezien jakinarazpen eta kontrolari buruzko gida.

15. gaia. 2002ko martxoaren 15eko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira jantoki kolektiboak eta azken kontsumitzailearentzako janari prestatuak egiten dituzten establezimendu ez industrialak sailkatzeko eta haiek Euskal Autonomia Erkidegoan bete behar dituzten osasun baldintzak.

16. gaia. 178/2002 (EE) Erregelamendua, 2002ko urtarrilaren 28koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, elikagai legeen printzipioak eta baldintza orokorrak ezartzen dituena, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza sortzen duena eta elikagaien segurtasunaren inguruko prozedurak finkatzen dituena.

17. gaia. APPCC sisteman oinarritutako elikagai enpresen autokontrol sistemen erreferentzia estandarra

18. gaia. Gazteen aterpetxeetarako elikadura osasungarriaren gida

19. gaia. Izakinak biltegiratzea. Kontserbatze teknikak. Hoztea eta izoztea

20. gaia. Sukaldaritzako terminoak.

21. gaia. Sukaldea. Garrantzia eta lekuak bete beharreko baldintzak: Toki komunak. Egokitutako tokiak.

22. gaia. Tresneria I. Sutegiak. Sukaldeko tresnak eta istripuen prebentzioa:

Bilakaera orokorra.

 –Bero-sorgailuak.

 –Sutegiak.

 –Gas propanokoak.

 –Hiri-gasa.

Ikatz mineralekoak.

 –Diesel-oliokoak.

 –Elektrikoa.

 –Sutegi guztiek dituzten osagarriak.

23. gaia. Tresneria II. Beste bero-sorgailu batzuk:

Berontziak.

 –Frijigailuak

Parrilla eta Plantxa parrilla.

 –Prusiana.

 –Erretegia eta Labeak.

 –Marmitak eta presio-eltzeak.

 –Mahai beroa.

 –Zartagin eraisgarriak.

 –Maria bainua.

24. gaia. Tresneria III. Hotz-sorgailuak:

Elikagai galkorrak kontserbatzeko erabilitako elementuak.

 –Postreak egiteko erabilitako elementuak.

 –Zurrupaki-ontzia eta Irabiagailua/izozki-makina.

25. gaia. Tresneri txikia:

Irabiagailua eta oragailua.

 –Ehogailua-fintzeko makina.

 –Janaria txikitzeko makina, zurigailua, birringailua, ebakigailua eta zatigailua.

 –Balantza eta lan-mahaiak.

26. gaia. Sukaldeko ontziteria:

Marmita taparekin. Saute. Saute errusiarra.

 –Kazola zabala taparekin. Turbotera burdinsarearekin. Maria bainua.

 –Txingarretan erretzeko makina.

 –Erreen plaka. Ontzi handia. Eltzea.

 –Lupia-ontzia eta bisigu-ontzia. Frijitzea. Marmita erdia.

 –Zartagin zuloduna.

 –Edukiera-neurriak. Alanbre-saskia. Burdinsarea.

 –«Habia» patata-saskitxoak. Burruntzali zuloduna. Erreen sardexka. Hainbat iragazki mota.

Puregailuak. Iragazki txinatarra. Motrailua. Eskuko birringailua.

 –Lapikoa. Paella-ontzia. Buztinezko lapikoa.

27. gaia. Moldeak eta tresnak:

Moldeak: bizkotxoa, terrina, magdalenak, puddinga, flan indibiduala, tarta izoztua, gelatina, brioche.

Tresnak:

 Kolpeko eta kolpe erdiko labana. Tipula-labana.

 Hezurrak kentzeko aiztoa. Zatikatzeko aiztoa. Labana txikia.

Urdaiazpikoa mozteko aiztoa. Matxetea.

Zurigailua. Altzairuzko espatula.

Gomazko espatulak. Lata-irekitzekoak. Urdaiztatzekoa.

Bridatzeko orratzak. Espalmadera. Guraizeak. Ildoak egitekoa.

Ezproia.

Arrautzak ebakitzekoa. Zerra. Sagarrak hustekoa.

Koilaratxo hustutzaileak edo hozkadak ateratzekoak. Olibei hezurra kentzekoa.

28. gaia. Lanaren banaketa sukaldean:

Lanbide-kategoriak sukalde barruan.

 –Xedeak. Bakoitzaren betekizunak eta esleipenak.

 –Lanaren banaketa sukaldean. Taldeko bakoitzaren xedea.

 –Eguneroko lanaren ordena sukaldean.

 –Sukaldearen administrazioa.

Prestatutako generoen hondarren aprobetxamendua.

 –Alferrikako gastuak aurreztea.

 –Elikadura-generoen errendimendua.

29. gaia. Ongarriak:

Gatza, azukrea, ozpina.

 –Begetal lehorren ongarriak.

 –Eskatzen dituzten zainketak.

 –Espeziak.

30. gaia. Begetal lehorren ongarriak: Espeziak, belar usaintsuak.

31. gaia. Ongarri freskoak. Ontzeko barazkiak.

32. gaia. Sukalde-hondoak:

Oinarrizko hondoak.

 –Hondo zuria eta hondo iluna.

 –Argitutako salda eta salda zuria.

 –Fumet.

 –Gelatinak.

 –Saltsa baltsamiko handiak.

 –Loturak eta saldak.

33. gaia. Barazkiak eta entsaladak:

Kozinatzeko oinarrizko metodoak.

 –Udaberriko barazkiak.

 –Udako barazkiak.

 –Udazkeneko barazkiak.

 –Neguko barazkiak.

 –Entsalada sinpleak eta konposatuak.

34. gaia. Lekale lehorrak, zerealak eta tuberkuluak:

Kozinatzeko oinarrizko metodoak.

 –Babarrunak, txitxirioak, dilistak.

 –Arroza.

 –Patatak.

35. gaia. Zopak, saldak eta kremak:

Eltzekoak.

 –Zopak.

 –Saldak.

 –Kremak.

36. gaia. Goarnizioak:

Goarnizio sinpleak.

 –Goarnizio konposatuak.

37. gaia. Frijituak:

Frijitze handia.

 –Frijitze-motak.

 –Frijitze mistoa.

38. gaia. Pasta italiarrak:

Pasta freskoak eta pasta lehorrak.

 –Pasta freskoen eta lehorren kalitatea.

39. gaia. Arrautzak:

Osaera, merkataritza-balorazioa eta kontserbazioa.

 –Aplikazioak eta prestatzeko oinarrizko metodoak.

 –Elaborazioa eta kalitateko ezaugarriak.

40. gaia. Arrainak:

Aurkezpena merkatuan eta merkataritza-balorazioa.

 –Garbiketa eta kontserbazioa.

 –Kozinatzeko oinarrizko metodoak.

 –Espezie garrantzitsuenak:

 –Ur gezako arrainak.

 –Itsasoko arrain urdinak.

 –Itsasoko arrain zuriak.

 –Itsasoko arrain erdi-zuriak.

41. gaia. Haragiak:

Merkataritza-balorazioa.

 –Banaketa nutrizio-propietateen arabera.

 –Kozinatzeko oinarrizko metodoak. Behi zaharrak.

 –Aberea zatitzea. Aldeak banatzea.

 –Izen propioa duten pieza txikiak.

 –Behi gazteak.

 –Kalitatearen identifikazio espezifikoa.

 –Aberea zatitzea.

 –Izen propioa duten pieza txikiak.

 –Hegaztiak.

 –Oiloa eta oilaskoa.

 –Hegaztiak prestatzeko eta kozinatzeko oinarrizko metodoak.

42. gaia. Postreak:

Sinple naturalak.

 –Sinple prestatutakoak.

 –Beroak.

 –Hotzak.

43. gaia. Generoen kontserbazioa:

Oinarri nagusia.

 –Metodoak:

 Hotza, hoztea, izoztea, beroa.

 Ketua, deshidratazioa, gazitzea. Eskabetxea.

 Likido kontserbatzaileetan sartuz.