Sukaldari
Bizkaia
Sukaldaritzaren arloan lehenengo mailako lanbide heziketaren titulua edo maila ertaineko teknikariarena izatea.
Derrigortasunik gabeko 1. hizkuntza-eskakizuna.
a) Espainiar naziotasuna izatea. Horrez gain, urriaren 30eko 5/2015. Legegintzazko Errege Dekretuaren 57. artikuluan xedatutakoa.
b) Hamasei (16) urte beteak izatea eta derrigorrez erretiratzeko adinera iritsi gabe egotea.
c) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea eta ez izatea dagozkion betebeharrak betetzea eragozten dion gaixotasuni edo akats fisikorik edo psikikorik.
d) Herri-administrazioaren edozein zerbitzutik diziplina-espedientearen bidez ez bereizi izana, ezta herri-funtzioak betetzeko gaitasunik eza izatea ere. Beste Estatuko nazionala izanez gero, ez-gaitua ez egotea edo bestelako egoera baliokidean ez izatea. Halaber, bere Estatuan herri-enplegura iristeko baldintza berdinetan saihesten dion diziplina-zigorra edo baliokidea ez izatea.
e) Plazetarako oinarri hauen eranskinetan eskatzen den titulazioa izatea edo emateko eskubideak ordaindu izana. Atzerrian titulazioa lortu duten hautagaiek ba liozkotuta dutela egiaztatu beharko dute edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala aurkeztu beharko dute.
f) Herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunaren arloan indarreko araudiak aurrez ikusitako ezintasunak edo bateraezintasunak ez izatea.
g) Oinarri hauen eranskinetan plaza bakoitzerako berariaz finkatzen diren horiek.
Eskabideak modelo ofizial formalizatuarekin bat egingo dira. Hori hautagaiei Sestaoko Udalaren Udaletxeko (Kasko plaza) Udal Erregistroaren Bulegoan emango zaie. Eskabidea Alkate-Lehendakariari zuzenduko zaio 20 egun baliodunez. Epea deialdiaren iragarkia “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.
Era berean, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4. artikuluan adierazten duen eran eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideareren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikulua, urriaren 1eko 39/2015. Legearen laugarren xedapen gehigarriaren eta xedapen indargabetzaile bakarraren arabera, ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
I. zatia
Gai komunak
1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa: Printzipio orokorrak.
2. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Aginpideak Euskal Herrian: esklusiboak, garapen legegilekoak eta betearazleak. Euskal Herriko aginteak. Euskal Parlamentua. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria.
3. gaia: Udalerria: kontzeptua elementuak. Udal mugartea. Biztanleria. Erroldatzea.
4. gaia: Udal-antolaketa eta aginpideak.
5. gaia: Funtzio Publikoa:funtzio publikorako sarbidea. funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Bateraezintasunak eta diziplina araubidea.
6. gaia: 4/2005 Legea Gizonezkoen eta Emakumezkoen Berdintasunerako. Atariko Titulua. Printzipio Orokorrak.
II.zatia
Gai espezifikoak
7. gaia: Elikagaien definizioak: justifikazioa.
8. gaia: Elikagaien konposizioa.
9. gaia: Nutrizioa eta dietetika. Elikagaien nutrizio-funtzioak. Dieta eta elikadura-erregimen nagusiak. Elikagai-motak.
10. gaia: Sukaldearen eremua. Erabilera eta banaketa. Ekipamendua, makineria eta tresnak. Izakinak biltegiratzea.
11. gaia: Erabilitako kontserbazio-metodoak: motak, teknikak eta metodoarekin zerikusia duten ekipoak.
12. gaia: Elikagai-manipulatzailearen higiene- eta osasun-arauak: higienearen arauak, aplika daitekeen legeria, elikagaien manipulazioa.
13. gaia: Elikagaien kalitatea: definizioa, jatorrizko deitura duten elikagaiak, deitura berezia dutenak. Erabateko kalitatea: oinarrizko printzipioak, aplika daitezkeen arauak, funtzioak eta alderdi karakteristikoenak.
14. gaia: Sukaldaritza hutsean, kontzeptua edo definizioa. Sukaldaritza lerro hotzean, kontzeptua edo definizioa.
15. gaia: Lana taldean sukaldean. Lanaren plangintza, zereginak antolatzea eta denborak kudeatzea.
16. gaia: Sukaldaritza-teknikak: arrautzak, oreak, esnea eta deribatuak.
17. gaia: Sukaldaritza-teknikak: zerealak, lekaleak, berdurak eta barazkiak.
18. gaia: Sukaldaritza-teknikak: haragiak eta arrainak.
19. gaia: erabilera arrunteko tresnak, instrumentuak, erremintak eta makinak garbiketa- lanetan. Lokalak garbitzeko erabilitako produktuak. Ezaugarriak, bitartekoak eta erabilera-arauak. Saneamendua. Desinfekzioa. Esterilizazioa.
20. gaia: Arriskuen prebentzioa sukaldeko lanetan. Ordena eta garbitasuna. Prebentzioa kontaktu termikoen arriskua dagoenean. Prebentzioa objektu ebakitzaileekin istripuak izateko arriskua dagoenean.