SUHILTZAILEEN HOGEITA BOST PLAZA LEHIAKETA-OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
Gipuzkoa
2.3. Deitzen diren plazei lotutako lanpostuetako berezko eginkizunak honakoak dira:
— Prebentzioa, suteak itzaltzea eta pertsonak, ondasunak eta materialak salbatzea.
— Istripu, salbamendu eta erreskateetan laguntzea eta esku-hartzea.
— Esku-hartze, maniobra eta praktiketan zerbitzuko ibilgailu eta makinak erabiltzea eta maneiatzea.
— Langileak ezbeharra/gertakaria izan den lekura eramatea.
— Ariketa tekniko, teoriko eta praktikoak egitea, jarduteko beharrezko gaitasuna lortzearren.
— Ibilgailuak eta materialak ikuskatzea.
— Instalazio eta materialen zein ibilgailuen prebentzioko oinarrizko mantentze-lanak egitea. Instalazioak beharrezko ordena eta txukuntasun egoeran mantentzea.
— Ariketa fisikoak egitea, norbera sasoian mantentzearren.
— Pertsonak eta materialak hartzea eta suhiltzaile etxeetako kanpoko eremuak eta instalazioak zaintzea.
— Interbentzioetan erabilitako materiala garbitzea eta birjartzea.
— Prebentzio operatiboko lanak egitea: kale-planoak eta zona eta auzoetarako sarbideak ikuskatzea. Hidranteak, ur-harguneak eta deposituak aztertzea. Instalazioak, industriak eta istripuak izan ditzaketen eta arrisku garrantzitsuak dituzten jarduerak ikuskatzea.
— Administrazio lana eta parteak egitea.
— Oro har, aurrekoetan aipatu ez arren nagusiek eskatzen dituzten eta suhiltzaile kategoriari egokitzen zaizkion bestelako eginkizun guztiak burutzea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat jotako beste edozein titulu edukitzea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea.
Atzerriko titulazioen kasuan, horien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
Euskarazko 1. hizkuntza eskakizuna edukitzeari buruzko ziurtagiria izatea edo, bestela, 10. oinarrian xedatutakoarekin bat lortzea.
C+E gidabaimena edukitzea, 2017ko maiatzaren 1a baino lehen.
Baimen hori aipatutako data baino lehenagotik dutela egiaztatu beharko dute izangaiek, Epaimahaiari aurkeztuz baimen hori badutela egiaztatzen duen dokumentua. Horrela egin ezean, hautapen prozesutik kanpo geratuko dira automatikoki.
Hautapen prozesuan parte hartzeko onartua izateko eskaera orri normalizatuak Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuari zuzenduko zaizkio, deialdia eta oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta, gehienez, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 20 egun naturaleko epea amaitu arte. (Argitaratze data: 2016/12/30)
GAI-ZERRENDA OROKORRA
1. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Estatuaren lurralde antolaketa.
2. gaia. Euskadiko Autonomi Estatutua. Euskadiren eskumenak. Euskadiren botereak. Euskara Estatutuan.
3. gaia. Lurralde historikoak. Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia.
4. gaia. Administrazio prozedura: kontzeptua eta izaera. Hasiera, instrukzioa eta amaiera. Administrazio-egintza. Errekurtso administratiboak.
5. gaia. Herri Administrazioen zerbitzuan diharduten langileak: langile-motak. Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Jokabide-kodea.
6. gaia. 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako: atariko titulua eta III. titulua (Genero ikuspegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardueretan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoko entitateen jardueretan integratzeko neurriak).
GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
I. ATALA
1. gaia. Suaren teoria. Karakterizazioa: Oinarrizko kontzeptuak, suaren teoria, konbustioak, zer da sua eta zer sute bat?, suaren triangelua eta tetraedroa, sute motak, suteen eboluzioa, suteen transmisioa.
2. gaia. Suaren teoria. Teknikak: suak itzaltzeko mekanismoak, agente itzaltzaileak, aplikazioak, erabilerak, agente itzaltzaileen abantailak eta eragozpenak.
3. gaia. Barruko suteak. Suteen aireztatzea: Karakterizazioa.
4. gaia. Barruko suteak. Suteen aireztatzea: Barruko suteen balorazioa.
5. gaia. Basoko suteak: Sarrera. Landare sua. Basoko sutearen dinamikan eta garapen librean eragiten duten faktoreak. Basoko suteak itzaltzea. Segurtasuna esku-hartzean.
6. gaia. Eraikinak: eraikuntzako materialak. Eraikuntzan erabiltzen diren oinarrizko eraikuntza-sistemak. Eraikuntzako egitura-elementu ohikoenak. Eraikuntzaren patologia. Hondamen- edo aurri-egoera.
7. gaia. Ibilgailu astunen mekanika: motorrak. Lubrifikazio sistema. Hozte-sistema. Pizketa sistema. Eztanda motorretako alimentazio sistema. Diesel motorra. Ekipo elektrikoa. Transmisio sistema. Direkzio sistema. Balazta sistema. Gurpilak eta pneumatikoak.
8. gaia. Banaketa sareak eta instalazioak: A - Elektrizitatea suhiltzaileentzat: energia elektrikoa eta instalazioak, segurtasuna suhiltzaileen esku-hartzean arrisku elektrikoa dagoenean, elektrizitatearekin lan egiteko tresnak.
9. gaia. Banaketa sareak eta instalazioak: B - Gasaren banaketa-sare eta instalazioetan esku hartzea: gasetarako sarrera (GNL eta GLPren ezaugarri fisiko-kimikoak), GNL eta GLPren instalazio mota eta tipologia ohikoenak, gasarekiko esku-hartzeetarako tresna espezifikoak, esku hartzeko jarraibideak.
10. gaia. Arnas babesa: suteen toxikotasuna eta arnas arriskuak. Aire kontsumoaren kalkuluak.
11. gaia. Suhiltzaileentzako larrialdi sanitarioak. Paziente baten balioespena eta bizi zeinuen azterketa. RCP Oinarrizkoa, heldua eta umea. Pozoitzeak eta intoxikazioak. Zauriak eta ehun bigunen lesioak. Beroak eta hotzak eragindako lesioak. Gertakizunak biktima askorekin, eta hondamendiak.
12. gaia. Istripu arriskua materia arriskutsuekin. I. Identifikazioa. Fisika eta kimikako oinarrizko kontzeptuak materia arriskutsuen inguruan. Norbera babesteko ekipoak. Babes mailak.
13. gaia. Istripu arriskua materia arriskutsuekin. II. Deskontaminazioa. Esku hartzeko urrats orokorrak. Substantzia arriskutsuak: motak, arrisku lotuak, esku-hartzea.
14. gaia. Suteen prebentzioa: eraikinen diseinu segurua. Sute kontrako instalazioak. Prebentzio aktiboa.
15. gaia. Fisikako oinarrizko kontzeptuak suhiltzaileentzat: energia, lana eta potentzia. Estatika. Elastikotasuna. Makina sinpleak. Materiaren egoerak. Gasen fisika. Termodinamika. Fluidoak. Elektrizitatea eta magnetismoa.
16. gaia. Kimikako oinarrizko kontzeptuak suhiltzaileentzat. Materia eta eraldaketa kimikoak. Termokimika. Konposatu organikoak.
17. gaia. Aritmetika, aljebra eta geometria aplikatuak.
1. Zenbakizko kalkulua eta kalkulu algebraikoa: Zenbaki arruntak, osoak, hamartarrak, zatikizkoak eta irrazionalak. Hainbat zenbaki moten arteko eragiketak (Batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa, berreketa eta erroketa). Oinarrizko algoritmoak eta kalkulurako gailuak (Eragiketen hierarkia. Parentesien erabilera). Zenbakien arteko erlazioak (Hamartarren eta zatikien arteko erlazioa eta portzentajeak kalkulatzea. Zatigarritasuna: irizpideak, zenbaki lehenak, zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena). Magnitude proportzionalak (Proportzionaltasun zuzena. Alderantzizko proportzionaltasuna. Proportzionaltasunaren inguruko arazoak. Portzentajeak).
2. Geometria eta neurketa: Geometria elementuak planoan eta espazioan, eta elementu horien arteko erlazioak (Perpendikulartasuna, paralelotasuna eta intzidentzia). Erreferentzia sistemak (Koordenatu kartesiarrak planoan eta espazioan). Irudiak eta gorputzak (Irudi eta gorputzen sailkapena, hainbat irizpideren arabera. Poligono, poliedro eta gorputz biribilen bereizgarriak. Triangelu eta laukien azterketa, angelu eta aldeen arabera). Pitagorasen teorema. Irudi eta gorputz geometrikoen azalera eta bolumena kalkulatzeko formulak. Sistema metriko hamartarra: Funtsezko unitateen multiploak eta azpimultiploak. Angeluen neurketa: sistema hirurogeitarra. Antzeko irudiak. Eskalako irudikapena (Talesen teorema. Antzekotasun arrazoia. Planoak, mapak eta maketak).
18. gaia. Kartografia eta orientazioko oinarrizko kontzeptuak. Kartografia. UTM proiekzioa. Eskala eta zeinu konbentzionalak. Sestra-kurbak. Interpretazioa. Mapa topografiko nazionala. Koordenatu sistemak: geografikoak, UTM, lokalak, nabigazioa. Posizionatze globaleko sistemak (GPS). Trigonometria. Katastro-erreferentzia.
19. gaia. 1/1996 Legea, apirilaren 3koa, EAEko Larrialdiak Kudeatzekoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 77. zk., 1996/04/22) eta haren aldaketak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zk., 2016/04/27). III. kap.: Larrialdi ez tamalgarrien kudeaketaz. IV. kap.: Suhiltzaile zerbitzuaz.
20. gaia. 24/2010 Dekretua, urtarrilaren 19koa, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa. 1. kap.: Xedapen orokorrak.
21. gaia. Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 26. zk., 2016ko otsailaren 9a).
II. ATALA
22. gaia. Gipuzkoako mugak eta lurralde mugakideak. Gipuzkoako eskualdeak eta hiri-asentamenduak. Foru Aldundiaren suhiltzaile etxeen estaldura zonak. (Interneteko helbide hauetan argitaratuko da Gipuzkoako suhiltzaile etxeetako estaldura eremuei buruzko dokumentua: https://www.gfaegoitza.eus eta www.gipuzkoa.eus/enplegu-publikoa).
23. gaia. Gipuzkoako industria-asentamenduak. Zerbitzuen sektorea: Gipuzkoako osasuna, administrazioa, hezkuntza, kultura, turismoa.
24. gaia. Gipuzkoako orografia orokorra. Gipuzkoako hidrografia eta urtegiak.
25. gaia. Gipuzkoako bide sarea. Gipuzkoako kostaldea, portuak eta hondartzak.
LANBIDEEI BURUZKO EZAGUTZA
1. gaia. Igeltserotzako oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, hormigoi eta adreiluzko eraikuntza, morteroak, planoak interpretatzea.
2. gaia. Galdaragintzako eta industria muntaketako oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, materialak, trazaketa, ebaketa, soldadura eta autogenozko ebaketa.
3. gaia. Zurgintzako oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, despiezea eta muntaia, zuren maneiua eta mekanizazioa, finkapen eta burdineri elementuak, enkofratuak eta zurkaitzak.
4. gaia. Karrozeriako oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, hondatutako karrozeriak konpondu eta muntatzeko metodologiak, azalerak, pinturak eta babesak prestatzea.
5. gaia. Elektrizitate eta elektronikako oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, instalazioak, koadroak, hartuneak eta linea elektrikoak, kontrol eta neurketako aparailuak, eskemak interpretatzea, makina elektrikoak.
6. gaia. Iturgintzako oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, iturgintza eta saneamenduko instalazioak, jariakinak kontrolatzeko sistemak eta elementuak, kaleko ur sareak, hartuneak.
7. gaia. Ibilgailuen mekanika eta elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, diesel motorrak eta gasolinakoak, lubrifikatzaileak, piztea, abian jartzea eta ikuskapenak, mantentze-lanak eta ordezko piezak.
8. gaia. Lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak: hasierako ebaluazioa eta istripua izan duen pertsonaren balorazioa. Bihotz-biriken bizkortze oinarrizkoa (BBB). Zauriak. Odol isuriak. Erredurak. Hausturak. Shock egoera. Zapaltzeak. Biktima mugitzea eta garraiatzea.
9. gaia. Suhiltzaile lanbidearen oinarrizko ezagutzak: suteak itzaltzea, sorospen eta erreskateak, laguntza teknikoak, gai arriskutsuak, zamak altxatu eta mugitzea, elementu lagungarriak, transmisioak, babes eta neurri ekipoak, esku hartzeko protokoloak, taktikak, prozedurak