Suhiltzaile izateko 15 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia

2017/02/07 - 2017/03/08
Inprimatu
Pamplona/Iruña
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Lehiaketa:
Suhiltzaile izateko 15 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia
Lanpostua:
Suhiltzaile
Plaza-kopurua:
15
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C
Titulazioa:

Txanda irekiko izangaiak:

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honen 8. oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

 

Igoera txandako izangaiak:

Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izatea eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honen 8. oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Aurreko lerroaldean aipatutako titulurik ez badu izangaiak, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna duela aitortua duela frogatzeak balioko du.

Oharrak:

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi da. Bertan suhiltzaileen 15 lanpostu huts onesten dira, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.6 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoaren arabera, sartzeko prozedura egin aurretik, suhiltzaileen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa eginen da horrelako lanpostuetan aritzen diren funtzionarioen artean.

Hori hala izanik ere, kontuan harturik lanpostu horiek betetzea presakoa dela, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, oposizio bidez sartzeko deialdi hau onesten da suhiltzaile lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketaren deialdiarekin batera, eta erabakitzen da Administrazioan sartzeko deialdi honetan beteko diren lanpostuak izanen direla deituta baina ebatzi gabe dagoen lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAI ZERRENDA

1.–Nafarroako legeria, erakundeak eta historia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Botere Judiziala. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa.

2. gaia.–Europar Batasuna: Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: eginkizunak.

6. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak.

7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna. Egintza administratiboak.

8. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak. Bide administratiboko egintzen berrikuspena. Legegintzako ekimena, eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahalmena.

9. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Administrazio egoerak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak.

10. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan: babes zibileko jarduketak. Herritarren laguntza. Ikuskapenak. III. titulua: Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua: Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

11. gaia.–198/2015 Foru Dekretua, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: IV. kapitulua: 4. sekzioa: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

12. gaia.–122/2016 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteei aurrea hartzeko.

2.–Salbamenduak eta su-itzaltzeak.

1. Suaren teoria: ezaugarriak: oinarrizko kontzeptuak. Suaren teoria. Errekuntzak. Zer den sua eta zer den sute bat. Suaren triangelua eta tetraedroa. Sute motak. Suteen bilakaera. Suteen transmisioa.

2. Suaren teoria: teknikak: itzaltzeko baliabideak. Agente itzaltzaileak. Agente itzaltzaileen aplikazioak, erabilerak, abantailak eta desabantailak.

3. Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: ezaugarriak: barnealdeetako suteak nola garatzen diren. Erregaiaren eragina. Barrunbearen eragina. Barnealdeetako suteetan lan egitearen arriskuak. Suteen gainean ura erabiltzearen eragina. Aireztatzearen eragina. Barrunbeen presurizazioaren eragina.

4. Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: esku hartzeko teknikak: ura aplikatzea. Aireztapena kontrolatzeko teknikak. Ikusgarritasun gabeko eremuetan lan egitea.

5. Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: barnealdeetako suteen balorazioa: balorazioaren garapena denboran aurrera egin ahala. Sutearen irakurketa. Lehentasunezko ekintzen identifikazioa.

6. Landaredi suteak: ezaugarriak: landaredia baizik erretzen ez duten suteak. Suaren transmisioa baso suteetan. Baso suteen jokabidean eragina duten faktoreak. Basoko erregaiak. Sutearen jokabidean eragina duten sutearen beraren faktoreak. Keak eragindako alarmaren identifikazioa eta sailkapena.

7. Landaredi suteak: hiriko-basoko interfazeko suteetan esku hartzeko teknikak: zuzeneko erasoa. Zeharkako erasoa. Suteak itzaltzeko beste baliabide eta teknika batzuk. Landaredi suteak: esku-hartzeko taktikak.

8. Altuerako erreskatea: ezaugarriak: egungo hirigintzaren errekerimendu berriak. Legedia eta araudiak. Lan bertikaleko inguruneen ezaugarriak. Altuerako lanaren oinarrizko printzipioak. Segurtasun katea. Soka, erreskateetan. Erorketen fisika. Soka bidez iristea: soka bikoitzaren kontzeptua. Segurtasuneko ainguratze sistemak.

9. Altuerako erreskatea: esku hartzeko teknikak: korapiloak. Polipastoak. Sokekin igotzea eta jaistea. Eskaileren bidez iristea. Altuerako erreskatea: balorazioa.

10. Zirkulazio istripuetako erreskatea: ezaugarriak: istripu motak eta lesiorik ohikoenak. Ibilgailu motak. Energia eragilearen iturriak. Ibilgailuen segurtasun elementuak. Esku-hartzea zirkulazio istripuetan. Aplikatu beharreko legedia.

11. Buxatutako egiturak: ezaugarriak: aurrekariak. Eraispenak. Buxatutako egituretako esku-hartzeen garapen orokorra. Lokalizazio sistemak eta harrapatuta gelditzen diren pertsonen bilaketa. Ikuskatutako eremuen seinaleztapena. Biktimekiko kontaktua. Biktimak garraiatzeko oinarrizko sistemak. Buxatutako egiturak: esku hartzeko teknikak: ekipamendu eta materialak. Erreskaterako teknikak.

12. Buxatutako egiturak: balorazioa: ebaluazioa. Lehentasunezko ekintzak. Eskura dauden baliabideen ahalmena. Ekintzen arrakasta. Buxatutako egiturak: esku hartzeko taktikak: defentsa-planteamenduak. Eraso-planteamenduak. Elementu bertikalen atzean dauden biktimen erreskatea. Elementu horizontalen atzean dauden biktimen erreskatea. Biktimen erreskatea galerien bidez.

13. Elektrizitate arriskua: balorazioa eta esku-hartzea elektrizitate arriskua duten egoeretan. Esku hartzeko taktikak.

14. Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: esku hartzeko teknikak: babeserako baliabideak. Industriak vs garraiobideak. Eragina arintzeko ekintzak. Deskontaminazioa.

15. Bizi-euskarria: pazientearen lehen mailako eta bigarren mailako balorazioa. Oinarrizko bizi-euskarria helduekin eta haurrekin.

16. Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: paziente politraumatizatuen hasierako arreta. Traumatismoak.

17. Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: ehun bigunen lesioak eta zauriak. Mobilizazioa eta inmobilizazioa.

18. Prebentzioa eta laguntza psikologikoa: laguntza psikologikoa biktimei eta esku hartzen dutenei. Babesa eta arriskuen prebentzioa larrialdietan. Gaixotasun kutsakorrak.

3.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

1. Nafarroako lurraldea: egoera, mugak, hedadura. Eskualde geografikoak. Udalak eta kontzejuak. Herri-lurrak eta fazeriak.

2. Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Erliebearen formazioa: hiru Nafarroak. Mendialdea eta Ebroko depresioa. Nafarroako mendiak.

3. Klima: Nafarroako kliman eragiten duten faktoreak. Tenperatuak. Prezipitazioak. Eguraldiari eta klimari lotutako beste alderdi batzuk. Nafarroako klimak.

4. Euri kontinentalak: Nafarroako ibaiak, idoiak eta urtegiak.

5. Landaredia, lurzoruak eta fauna: Nafarroako biodibertsitatean eragiten duten faktoreak. Zuhaitz basoen hedadura eta banaketa. Jabari biogeografikoak. Ingurumenaren babesa Nafarroan.

6. Geografia aplikatua: Nafarroako Suhiltzaile Etxeen Sarea. Arriskuen mapa.

7. Errepideak Nafarroan: Errepide sarea. Mendateak. Tunelen lokalizazioa.

8. Nafarroako industria: industrialdeak, kokapena. Nafarroan segurtasun arloko aholkularia duten enpresen erregistroa.

4.–Ezagupen teknikoak.

1. Hidraulika: teknikak: ponpa zentrifugoak eta instalazio hidraulikoa.

2. Erreskatea tren istripuetan: ezaugarriak: tren munduaren kontzeptuak, bagoiak lotzeko aparatuak, balaztatzeko gailuak eta trenen segurtasun elementuak.

3. Eraikinak: ezaugarriak: sarrera. Eraikuntzari aplikatutako fisika kontzeptuak, ekintzak eraikuntzan, esfortzuak/tentsioak, eraikuntzako materialak, eraikuntzan erabiltzen diren oinarrizko eraikuntza sistemak, eraikuntzan ohikoenak diren egiturazko elementuak, eraikuntzak Espainian izan duen bilakaera historikoa (eraikuntza sistemak eta egiturazko tipologiak), eraikinaren elementu osagarriak, eraikinen patologia eta aurri-egoera.

4. Eraikinak: eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak: patologiak dituzten eraikinen egonkortzea, egonkortzeko teknikak, egitura osagarrien exekuziorako jarraibideak (faseak), eraispen teknikak, eraispenak egiteko jarraibideak (faseak), suhiltzaile taldeen esku-hartze ohikoenak, fatxadetako harri-askatzeen ezaugarriak eta norbera babesteko ekipamendua.

5. Bortxazko irekierak: ezaugarriak: legedia, ateak, sarrailak, leihoak, babeserako burdinsareak eta metalezko itxiturak.

6. Igogailuetako erreskatea: ezaugarriak: igogailu motak, igogailu baten zati komunak, igogailuen araudia eta mantentze-lanak.

7. Elektrizitate arriskua: ezaugarriak: elektrizitatearen gaineko oinarrizko kontzeptuak, sare elektrikoak, segurtasun neurriak arrisku elektrikoa dagoenean, elektrizitateak organismoan duen eragina eta araudia.

8. Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: ezaugarriak: hasierako kontzeptuak, oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarri fisiko-kimikoak, substantzia kimikoak, hondakin toxikoak eta salgai arriskutsuak, garraiatzeko eta biltegiratzeko ontziak (eragina ezbeharretan), azterketa eta identifikazioa.

9. Erremintak eta ekipamendu operatiboak: norbera babesteko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamendua suhiltzaileen uniformean eta jantzietan. Arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua. Sua itzaltzeko ekipamendua eta tresnak. Norbera babesteko ekipamendua altuerako lanetan.

10. Erremintak eta ekipamendu operatiboak: eskuzko erremintak. Ebakitzeko erremintak. Ezbeharretan harrapatuak askatzeko erremintak. Arrastaka eramateko eta goratzeko erremintak. Eraisteko erremintak.

11. Erremintak eta ekipamendu operatiboak: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa. Norbera babesteko ekipamendua tentsio elektrikoarekin lan egiteko. Ekipamendua uretako esku-hartzeetarako. Ekipamendua animaliekiko esku-hartzeetarako. Komunikaziorako eta orientaziorako ekipamendua. Neurtzeko tresnak. Sorgailuak eta argiztatzeko eta seinaleztatzeko erremintak.

12. Suhiltzaileen ibilgailuak. Ibilgailuen izendapena. Suhiltzaileen ibilgailuei buruzko Europako araudia. Zirkulazio arloko araudia lehentasunezko ibilgailuei buruz (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra). Suhiltzaileen ibilgailuen elementu komunak eta berariazkoak. Suhiltzaileen ibilgailu motak (araudia eta ekipamendua). Ponpa zentrifugoak. Mekanika. Gidatzeko teknikak.

Web-orria: