Su itzaltze eta salbamendu zerbitzuan, azpieskala operatiboan, suhiltzaile kategorian, karrerako funtzionario sartzeko deialdia.

2017/03/15 - 2017/04/25
Inprimatu

Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ARABAKO FORU SUHILTZAILEKAK
Lehiaketa:
Su itzaltze eta salbamendu zerbitzuan, azpieskala operatiboan, suhiltzaile kategorian, karrerako funtzionario sartzeko deialdia.
Lanpostua:
Suhiltzaile
Plaza-kopurua:
94
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C-2
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat jotako beste edozein titulu izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, horien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

Beste baldintza batzuk:

Gidabaimena. Izangaiek C+E gidabaimena edukitzea.

Oharrak:

Deialdi honetako lanpostu hutsekin lotutako lanpostuen banaketa:

Kodea

Lanpostua

Destinoa

Hizkuntz eskakizuna

Derrigortasuna

Lanpostu kopurua

P1

Suhiltzaile-gidaria

Iruña Oka

II

EZ

20

P2

Suhiltzaile-gidaria

Iruña Oka

II

BAI

12

P3

Suhiltzaile-gidaria

Laudio

II

EZ

4

P4

Suhiltzaile-gidaria

Laudio

II

BAI

4

P5

Suhiltzaile-gidaria

Espejo

II

EZ

11

P6

Suhiltzaile-gidaria

Espejo

II

BAI

7

P7

Suhiltzaile-gidaria

Laguardia

II

EZ

11

P8

Suhiltzaile-gidaria

Laguardia

II

BAI

7

P9

Suhiltzaile-gidaria

Kanpezu

II

EZ

5

P10

Suhiltzaile-gidaria

Kanpezu

II

BAI

4

P11

Suhiltzaile-gidaria

Agurain

II

EZ

5

P12

Suhiltzaile-gidaria

Agurain

II

BAI

4

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

3. ESKAEREN AURKEZPENA.

3.1. Hautaprobetan parte hartu nahi duten pertsonek 2017ko apirilaren 25eko 24:00ak arte aurkeztu ahalko dituzte euren eskaerak, ordutegi ofizialaren arabera.

3.2. Eskaerak eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira, Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren http://www.arkauteakademia.eus web orrian.

3.3. Onartuak izateko eta hautaproban parte hartzeko, izangaiek ondorengo hauek adierazi beharko dituzte:

a) Eskakizunak aurkezteko epearen amaierarako eskakizun guztiak eta bakoitzabetetzen dituztela adierazi beharko dute.

b) Eskaera-orriaren atal guztiak bete beharko dituzte. Horretarako, izangaiek ondorengo hauek adieraziko dituzte dagozkien ataletan:

1. Eskatutako datu pertsonalak.

2. Oposizio faseko ariketak edo probak zein hizkuntza ofizialetan, euskaraz edo gaztelaniaz, egin nahi dituzten.

3. Egiaztatutako hizkuntza eskakizunak.

4. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko egin nahi dituzten probak.

5. Oposizio aldiko hirugarren ariketa egiteko aukera.

6. Lehiaketa fasean alegatutako merezimenduak. Eskaera aurkezteko egunean merezimendu gisa konputagarriak diren zerbitzuakbetetzen ari diren izangaiek eskaerak aurkezteko azken eguna (2017ko apirilaren 25a) ezarri behar dute zerbitzu horien amaiera egun gisa.

7. Aurreko atalean adierazitako deialdi honetako lanpostu hutsekin lotutako lanpostuak esleitzeko lehenespena. Lehenespen-ordena ezingo da aldatu eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren.

3.4. Datu pertsonalak babesteko araudia betetzeko, hautaketa-prozesua kudeatzeko jasotako datuak Erakunde Autonomoak kudeatutako "2016 eta 2017ko Enplegu Eskaintza Publikoa" izeneko fitxategi batean sartuko dira, eta datu horietan sartzeko, datuok zuzentzeko, ezeztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak egikaritu ahalko dira, Vitoria-Gasteizko Probintzia plazako 5. zenbakiko 2. solairuan.

Izangaiek berariaz onartzen dute, kontrakorik adierazi ezean, euren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako helburuetarako eta bertan adierazitako moduan erabiltzea.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

II. ERANSKINA

GAI OROKORRAK

1. gaia. Espainiako Konstituzioa: Eskubideak eta Askatasunak (I. Titulua, II. Kapitulua, 14. art.), Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak (I. Titulua, II. Kapitulua, 1. Atala, 15-29 art.), Foru Lurraldeen Eskubide Historikoak (Lehenengo xedapen gehigarria).

2. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria (Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren II. Titulua, I. eta II. kapituluak).

3. gaia. Estatuaren eta Euskadiren arteko Ekonomia Ituna: Lurralde Historikoetako Erakundeen Eskumenak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen Eranskinaren 1. art., apirilaren 21eko 7/2014 Legeak emandako idatzian).

4. gaia. 27/83 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzkoa: Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eskumenak (6. artikulua). Lurralde Historikoen eskumenak (7, 8, 9 eta 10. art.).

5. gaia. 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari buruzkoa (Atariko Titulua, I, II, III, eta IV tituluak). 52/1992 Foru Araua, abenduaren 18koa, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoa (Atariko Titulua eta I. Titulua, II. Tituluko I. eta II. atalak, III. Tituluko I, IV eta V atalak).

6. gaia. Foru erakunde autonomoak: xedapen orokorrak eta foru erakunde autonomoak (15/1987 Foru Araua, urriaren 30ekoa, Ekonomia Jardueren eta Foru Zerbitzu Publiko Deszentralizatuen Kudeaketari buruzkoa, I. eta II. tituluak). Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoa (8/2016 Foru Araua, uztailaren 13koa, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoa eratzen duena).

7. gaia. Arabako Lurralde Historikoko Ikurrak: Bandera, armarri heraldikoa, izen ofiziala. (61/1989 Foru Araua, azaroaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoaren izen ofizialarena; 14/1993 Foru Araua, maiatzaren 5ekoa, Arabako Foru Aldundiaren banderari, armarriari eta komunikazio logotipoari buruzkoa).

8. gaia. Udalerriak, 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerria eta toki-autonomia (8. eta 9. art.). Eskumen propioak (17. art.).

9. gaia. Kuadrillak (63/1989 Foru Araua, azaroaren 20koa, Kuadrillei buruzkoa- I, II, III eta IV tituluak).

10. gaia. Kontzejuak (11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuei buruzkoa, I, II, III tituluak)

11. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Xedea eta aplikazio-eremu subjektiboa (1. eta 2. art.). Interesduna: jarduteko gaitasuna, kontzeptua eta ordezkaritza (3., 4. eta 5. art.). Administrazio Publikoek agiriak ematea (26. art.). Epe-mugak eta epeak: epeen zenbaketa (30. art.).

12. gaia. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: Xedea eta aplikazio eremua (1. eta 2. art.). Lanpostu-zerrendak (II. Titulua, I. Kapitulua). Aurrekontu plantillak (II. Titulua, II. Kapitulua). Lan Eskaintza Publikoa (II. Titulua, III. Kapitulua). Administrazio-karrera: Lanpostuak betetzea, barne-sustapena eta mugikortasuna (III. Titulua, IV. Kapitulua, Hirugarren, Laugarren eta Bosgarren atalak).

5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duena: Administrazio egoerak (VI. Titulua).

13. gaia. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa: Atariko Titulua eta Lehenengo Titulua).

14. gaia. Suteen Prebentzio eta Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen IV. Kapitulua).

15. gaia. Euskadiko Herri Babeseko Plana (LABI): Kontzeptuen definizioa eta larrialdiaren faseak. Euskadiko Lurralde Zibilerako Lurralde Planaren aktibazioa (urtarrilaren 13ko 1/2015 Dekretuaren Eranskina: III. Kapitulua, 1. eta 2. atalak).

16. gaia. Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Foru Plana (ALHLP), Diputatuen Kontseiluarenmaiatzaren 4ko 260/2010 Erabakiak onartutakoa -1 oharra-.

17. gaia. Larrialdiei aurre egiteko euskal sistemaren taktika operatiboak, Barne Kontseilariaren 2001eko abuztuko aginduz onartutakoak (EHAA, 178 zk., 2001eko irailaren 13koa): Taktika operatiboen zerrenda orokorra eta Taktika operatibo guztietarako xedapenak (Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Zentrala; 2016ko argitalpena, zuzendu eta zabaldua; ISBN: 978-84-457-2736-2, 13., 14., 15. eta 16. or., eta 19., 20., 21., 22. eta 23. or.).

18. gaia. Esku-hartzearen lege-alderdiak: Erantzukizunak, betebeharrak eta eskubideak (Suhiltzaileen Eskuliburua, 5.3 liburukia -1 oharra-) .

19. gaia. 400/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskadin artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunei buruzkoa (EHAA, 147 zk., 2013ko abuztuaren 2koa, 1., 2. eta 3. art.).

 

III. ERANSKINA

BERARIAZKO GAIAK

A. Kartografia eta Arabaren inguruko ezagutza.

20. gaia. Oinarrizko kartografia eta orientazio kontzeptuak. Kartografia. UTM Proiekzioa. Eskala eta zeinu konbentzionalak. Maila-kurbak. Interpretazioa. Topografia Mapa Nazionala. Koordenada Sistemak: Geografikoak, UTM, Tokikoak. Nabigazioa. Posizionamendu Globaleko Sistemak (GPS). Katastro-erreferentzia (1 oharra).

21. gaia. Foru Izendegia: Kuadrillak, Udalerriak, Kontzejuak eta Herriguneak.

22. gaia. Arabako Geografia eta Geomorfologia: Orografia (mendiak, ibaiak eta urtegiak), bide-sarea (udalerriak, eskualdeak, industrialdeen kokapena, elementu historiko-artistikoak, natura-guneak, tokiko parkeak eta interes turistikoa duten lekuak, eta komunikazio-bideak eta horien sailkapena) eta Arabako udalerrien demografia.

B. Erreskatea eta suteak kontrolatzea eta itzaltzea

23. gaia. Erreskatea trafiko-istripuetan: Trafiko istripuetan norbera babesteko tresneria. Askatzeko tresna eta materialak (Suhiltzaileen Eskuliburua; 1.1 liburukia -1 oharra-).

24. gaia. Suteen kontrako printzipioak (Suhiltzaileen Eskuliburua; 2.1 liburukia -1 oharra-).

25. gaia. Basoetako suteak: Sutea landaretzan. Basoetako suteen dinamikan eta hedapenean laguntzen duten faktoreak (Suhiltzaileen Eskuliburua; 2.3 liburukia -1 oharra-).

26. gaia. Suteen prebentzioa (Suhiltzaileen Eskuliburua; 2.4 liburukia -1 oharra-).

27. gaia. Arrisku naturalak: Arrisku naturalen tipologia (Suhiltzaileen Eskuliburua; 3.1 liburukia -1 oharra-).

28. gaia. Arriskua, gai arriskutsuak tartean dauden istripuetan (Suhiltzaileen Eskuliburua; 3.2 liburukia - 1 oharra-).

29. gaia. Banaketa-sareak eta instalazioak (Suhiltzaileen Eskuliburua; 3.3 liburukia -1 oharra-).

30. gaia. Eraikuntza-printzipioak eta egiturak egonkortzea (Suhiltzaileen Eskuliburua; 3.4 liburukia -1 oharra-).

31. gaia. Arnasbideak babesteko ekipoak (Suhiltzaileen Eskuliburua; 4.1 liburukia -1 oharra-).

32. gaia. Sua itzaltzeko baliabideak. Operazio eta instalazioak, hodi malguekin: lantzak, hodi malguak, errakoreak, su-itzalgailu eramangarriak (Suhiltzaileen Eskuliburua; 4.2 liburukia -1 oharra-).

33. gaia. Ponpak. Suhiltzaileentzako oinarrizko hidraulika (Suhiltzaileen Eskuliburua; 4.3 liburukia -1 oharra-.).

34. gaia. Tresna eta ekipoen erabilera (Suhiltzaileen Eskuliburua; 4.5 liburukia -1 oharra-).

 

1 oharra. Dokumentu hau Enplegu Eskaintza Publikoaren atalean -foru suhiltzaileak- atalean dago ikusgai (http://www.araba.eus).