Saneamenduko Ustiapen Zerbitzuko burua
Bizkaia
Egitekoa
Plaza honen egitekoa da, Galindoko Eremuko arduradunak eskuordetuta, Galindoko Hondakin Uren Araztegia osatzen duten instalazioen eragiketarako eta kontserbaziorako beharrezkoak diren lanak antolatzea eta gainbegiratzea, bai eta prozesuak kontrolatzeko behar diren datuak kudeatzea ere.
Eginkizunak
1. Garapenerako definitutako eragiketa-irizpideen aplikazioaren jarraipena egitea Galindoko HUAren funtzionamendua, ustiapen-erabakiak horien araberakoak direla ziurtatuz.
2. Galindoko Arloaren arduradunak eskuordetuta, eta aktiboen kudeaketarekin, Galindoko HUAko instalazio mekaniko, elektriko eta elektronikoetan egin beharreko mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileak koordinatzea, eragiketan izan dezaketen eragina minimizatzeko.
3. Galindoko Arloko arduradunarekin lankidetzan aritzea, HUA ustiatzeko beharrezkoak diren espezifikazioak, aurrekontuak eta zerbitzu- eta hornidura-kontratuak garatzeko.
4. HUAren ustiapenaren kontrol eta jarraipen egokirako beharrezkoak diren datu-baseak kudeatzea eta elikatzea.
5. HUAren eragiketa- eta ekoizpen-datuak une bakoitzean erabilgarri dauden aplikazio informatikoekin hartzen direla gainbegiratzea.
6. Bere eskumeneko gaietan eskatzen zaizkion txostenak, lan-prozedurak, azterlanak eta lankidetzak idaztea.
7. Izaera duen informazioa kudeatzeko sistemak betetzen parte hartzea Partzuergoan ezartzen diren sailez gaindikoa eta korporatiboa.
8. Galindoko hondakin-uren araztegian ingurumen-kudeaketako sistemak, kalitatea bermatzeko sistemak eta saneamenduaren eremuan hartutako laneko arriskuen prebentzioko sistemak aplikatzen laguntzea.
9. Alarmak aztertzea, bere erantzukizun-eremuaren barruan daudenak konpontzea eta Galindoko Arloko arduradunari alarmak gainditzea jakinaraztea, eguneroko jardunean gertatzen diren gorabeherei azkar erantzuteko.
10. Bere ardurapeko langileek egindako lana gainbegiratzea, espero diren ustiapen-errendimenduak bermatzeko, eta langile berriak trebatzen laguntzea
11. Bere kargura dauden langileek eta HUAn lan egiten duten kontratatutako enpresetako langileek segurtasun-, prebentzio-, ingurumen- eta kalitate-arauak gainbegiratzea eta betearaztea.
12. Bere lanbide-taldeari dagozkion gainerakoak.
Industria Ingeniaritza Teknikoa edo Itsasontzigintzako Ingeniaritza Teknikoa/Itsas makinetako Diplomatura edo Meatzeetako Ingeniaritza Teknikoa
Txanda askea: 2 plaza, 2. hizkuntza eskakizunarekin (ez derrigorrezkoa)
a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.
Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da.
Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da. Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.
e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute.
Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.
h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, IMSERSO, edo baliokidea).
B gidabaimena
a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira; eredu hori www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez eskuratu ahalko da. Eskaerok helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Eskabidearekin batera eskaneatutako Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo baliokidea (atzerritarra izanez gero) aurkeztu beharko da. Alegatutako baldintzak eta merituak betetzen direla adierazteko, zerrenda eta identifikazio bat egin beharko dira hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen den eskaera orrian. Gauzak horrela, eskaerarekin batera ez da aurkeztu behar baldintza eta meritu horien egiaztagiririk; izan ere, partaidetza baldintzak nahiz alegatutako merituak egiaztatu beharko dira horretarako eskatuak izan diren unean, betiere oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Halaber, hala nahi dutenentzat, Partzuergoak erregistro bulego osagarria prestatuko du, Albia II eraikinean kokatuko dena; bertan, hala nahiago duten pertsonen esku jarriko dira ordenagailuak eta eskaera betetzeko beharrezko bestelako baliabide teknikoak, eta interesdunei aholkuak eta laguntza emango zaie eskaera zuzen eta egoki bete dezaten.
b) Aukera gisa, eskaera paperean aurkeztu nahi duten izangaiei zuzenduta, oinarri hauei eskaera eredu bat erantsi zaie; eredu hori oinarri hauetan ezarritakoaren arabera bete eta 4.3. atalean adierazitako tokietan aurkeztu beharko da.
c) Eskaeraren atal guztiak bete beharko dira. Eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, eskariak aurkezteko epearen amaiera eguna kontuan hartuta beti.
Horretarako, eskabidearen dagokion atalean, izangaiek hauxe adierazi beharko dute:
— Eskatutako datu pertsonalak.
— Zein deialditan parte hartu nahi duen.
— Zein txandatan parte hartu nahi duen: txanda askean (a) edo minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako txandan (b), betiere deialdian ezarritakoari jarraiki. Izangaiek txanda bakarrean parte hartu ahalko dute deialdi bakoitzeko, 1.2. oinarritan ezarritakoari kalterik egin gabe.
— Elbarritasunak dituzten pertsonek adierazi egin beharko dute hori eskabidean, baita proba egiteko beraien ustez zein egokitzapen tekniko behar dituzten ere.
— Ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten, euskaraz edo gaztelaniaz. Edonola ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzeko probak jatorrian diseinatu diren hizkuntzan egingo dira.
— Parte hartzeko betekizun gisa zein titulazio aurkezten duten.
— Euskarazko hizkuntza eskakizun ziurtatua.
— Lehiaketa faserako alegatu diren merituak: 11. oinarrian aurreikusitakoaren arabera zehaztu beharko dira. Meritu horiek geroago egiaztatu beharko dira, 11. oinarrian ezarritako forman eta epean. Parte hartzeko eskabidean alegatutako merituak baino ez dira baloratuko.
Aurkezteko tokia:
Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez.
Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia II, beheko solairua, 48001-Bilbao.
A) Jakintza orokorren gai-zerrenda
1. gaia: Hornidura prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesua definitzea. Instalazioaren elementuak eta beren zeregina deskribatzea. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Eragiketa nagusiak.
2. gaia: Saneamenduaren prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesua definitzea. Instalazioaren elementuak eta beren zeregina deskribatzea. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Eragiketa nagusiak.
3. gaia: Uraren Esparru Zuzentaraua (2000/60/EE). 91/271/EE Zuzentaraua. 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen Testu Bategina onesten duena. 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urei buruzkoa.
4. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko oinarrizkoa.
7. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena.
8. gaia: Generoaren arloko politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.
9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuak eta osatzen duten erakundeak.
10. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur hornikuntzako zerbitzua arautzen duen Ordenantza. Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu eta arazketa zerbitzua arautzen duen Ordenantza.
11. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa eta 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.
12. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. Otsailaren 4ko 3/2020 Errege Lege Dekretua.
13. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.
14. gaia: Ingurumen Kudeaketako Sistema: Kontzeptuak. Ingurumen Kudeaketako Sistemaren betekizun nabarmenak. Ingurumen Kudeaketako Sistema mantentzea. Ziurtagiriak.
15. gaia: Kalitatearen Kudeaketa Sistema: Kontzeptuak. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan. Kalitatearen Kudeaketa Sistema mantentzea. Ziurtagiriak.
16. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.
B) Jakintza berezien gai-zerrenda
1. gaia: Saneamendu-sistemei aplikatutako hidraulika:
— Xafla askeko eroanbideak: Karga-galerak. Autogarbiketa.
— Presioko eroanbideak: karga-galerak. Kalkulu-metodoak. Erregimen hidraulikoa.
2. gaia: Ponpatze-estazioak:
— Ponpa motak: ezaugarriak eta aplikazioak.
— NPSH.
— Potentziak eta errendimendua.
— Arieta-kolpea. Arieteen aurkako sistemak.
— Kurba bereizgarriak. Ponpak akoplatzea (seriea, paraleloa).
— Ponpatze-estazioak erregulatzea eta kontrolatzea.
3. gaia: Saneamendu-sistemetako instalazioak eta kontrol-elementuak:
— Emaria kontrolatzeko egiturak. Zabortegiak: Tipologia. Dimentsionamendua.
— Mekanismoak: uhateak, klapletak, jarduleak.
2. atala.— Hondakin-urak, ezaugarriak eta tratamenduak
4. gaia: Etxeko eta industriako hondakin-urak:
— Zuzkidurak eta emariak.
— Ezaugarriak (fisikoak, kimikoak, biologikoak).
— Aurretratamenduak. Aurretratamenduen xedea.
— Instalazioen eta tratamendu-prozesuen gaineko efektuak
5. gaia: Hondakin-uren araztegiak —I—:
— Aurretratamendua. Sarrerako putzuak. Arbastatu lodia eta fina.. Harea kentzea.
— Lehen mailako tratamendua. Prozesu fisiko-kimikoak.
— Prozesu biologikoak eta bigarren mailako dekantazioa.
— Nitrogenoa eta fosforoa desagerraraztea.
— Urten kontrol analitikoa.
— Hirugarren mailako tratamendua. Efluenteak berrerabiltzea.
6. gaia: Hondakin-uren araztegiak —II—:
— HUA batean lohiak ekoiztea.
— Loditzea.
— Lohia egokitzea eta deshidratazioa.
— Lohiaren azken kenketa: Alternatibak.
7. gaia: Lohi aktibatuen prozesua. Honako kontzeptu hauek definitzea eta kontrolatzea eta/edo horiekin lotutako ariketak ebaztea:
— Adin zelularrak.
— Karga masikoa.
— Gehiegizko solidoak eta lohiak ekoiztea.
— Barne- eta kanpo-birzirkulazioa.
— Oxigeno disolbatua.
8. gaia: Lohi aktibatuen prozesua —II—:
— Oxigeno-kontsumoa. Aireztapen-sistemak.
— Turbosoplantedun aireztapen-instalazioak.
— Difusoreak. Gainazaleko aireztagailuak.
9. gaia: Instalazio osagarria:
— Usainen tratamendua.
— Aire konprimituaren instalazioa.
— Sortutako hondakinak eta horiek kudeatzea.
3. atala.— Lohien errekuntza
10. gaia: Errekuntza.
— Bero-ahalmena.
— Errekuntzarako behar den airea.
— Errekuntzan sortutako gasak. Gasen bolumena kalkulatzea.
— Gehiegizko airea.
11. gaia: Oheko labe jariakorrak.
— Oheko labe jariakor baten deskribapen fisikoa.
— Errausketa-prozesuaren deskribapena.
— Labearen oinarrizko funtzionamendu-baldintzak.
— Labearen katigamenduak eta arrazoiak deskribatzea
— Abiatze-sekuentzia osatzen duten eragiketak.
— Gasen beroa berreskuratzea. Xedea eta funtzionamendua.
12. gaia: Ihes-gasen arazketa. Deskribapena, funtzionamendua eta kontrola.
— Kutsatzaileak. Ezabatzeko printzipioak.
— Bide lehorreko arazketa. Motak eta funtzionamendu-sistema.
— Bide heze bidezko arazketa. Motak eta funtzionamendu-sistemak.
— Isurketen kalitate-kontrola.
13. gaia: Energia elektrikoaren ekoizpena.
— lurrun-turbinak.
— Gas-motoreak.
— Kogenerazioa.
4. atala.— Elektrizitatea eta instrumentazioa
14. gaia: Instrumentazioa:
— Maila-zundak: funtzioak, motak: neurketa-printzipioa.
— Emari-neurgailuak: funtzioa, motak: neurketa-printzipioa.
— Prozesua kontrolatzeko tresneria.
15. gaia: Makina elektrikoen eragingailuak:
— Abiatze mota desberdinak motor elektrikoetan. Abantailak, eragozpenak eta ezaugarriak.
— Abiadura-erregulagailu elektrikoak. Funtzionamendu-printzipioa. Motak.
— Motor elektrikoetarako babesak. Ezaugarriak.
16. gaia: Instalazio elektrikoak:
— Transformazio-zentroak: osagaiak, deskribapena eta ezaugarriak.
— Goi-tentsioko gelaxkak.
— Transformadoreak.
— Lur-sareak.
— Indar-, maniobra- eta kontrol-koadroak PLC bidez. Osagaiak.
— Segurtasuna. Txartelen babesa.
5. atala.— Teleagintea eta telekontrola
17. gaia: Automatizazioa:
— Prozesu-automatak (PLC): seinale analogikoak eta digitalak, kontrol-loturak.
— HUA baten kontrol lokala eta zentrala.
— Komunikazio-sistemak.
18. gaia: Teleagintea eta telekontrola - Bistaratzeko sistemak eta SCADA eragiketak.
— Prozesua bistaratzea.
— Gorabeheren tratamendua.
6. atala.— HUA-ren ustiapena eta kudeaketa
19. gaia: Instalazioen ustiapena:
— Aktibatutako lohien araztegi bateko eragiketa-lanak.
— Sortutako hondakinak eta haien kudeaketa.
— HUAko kontserbazio-lanak.
20. gaia: Eragiketa-zailtasunak lohi aktibatuetan:
— Goranzko lohia.
— Bulkinga.
— Lohien bolumen-indizea
21. gaia: Prozesuaren kontrola:
— Uren kontrol analitikoa.
— Nitrogenoaren balantzea.
— Tratamendu biologikoaren kontrola: 02 neurgailuak, NH3, NO3, SST.
— Lohien kontrol analitikoa.
— Lohien balantzea (materia lehorra).
7. atala.— Aktiboen kudeaketa
22. gaia: Aktiboen kudeaketa:
— Mantentze-lanetarako GMAO programa. Gorabeheren kudeaketa eta jarraipena.
— Mantentze prediktiboa, prebentiboa eta zuzentzailea.
— Ekipo elektrikoak eta mekanikoak mantentzeko gamak. Hilean, urtean, hiru urtean behin.
— Legezko mantentze-lanak eta mantentze espezializatuak.
8. atala.— Arriskuen prebentzioa
23. gaia: Segurtasuna espazio konfinatuetan. Arrisku elektrikoa. Produktu kimikoak Laneko arriskuen prebentzioari buruzko Legea. 15., 16., 17., 24. eta 28. artikuluak.
9. atala.— Kudeaketa sistemak
24. gaia: Kudeaketa sistemak:
— ISO 9001:2008. Kalitatearen Kudeaketa Sistema. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan.
— ISO 14001:2004. Ingurumena kudeatzeko sistema: kontzeptuak. Ingurumen Kudeaketako Sistemaren betekizun nabarmenak.