Portuko Polizia
Gipuzkoa
DBH, gradu ertaina lanbide heziketa edo goi mailako lanbide heziketa titulazioa ofiziala edukitzea edo titulazioa eskuratzeko baldintzetan egotea.
1. Nazionalitatea
a) Espainiar nazionalitatea izatea.
b) Europako Batasuneko partaide den estaturen bateko nazionalitatea izatea.
c) Beste nazionalizatea izanda ere, Europako Batasuneko partaide diren beste estatuetako nazionalen ezkontideak, betiere legez bereizita ez badaude, baita haien ondorengoak eta ezkontidearenak ere, baldin eta bi ezkontideak legez bereizita ez badaude, eta hauek hogeita bat urtetik beherakoak edo adin hori gaindituta duten ondorengoak badira eta horien kontura bizi badira.
d) Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplikagarria zaion estaturen batekoa izatea.e) Adierazitako aurreko ataletan barne ez dauden pertsona atzerritarrek Espainian legezko erresidentzia badute.
2. Gutxienez 16 urte izatea eta, bere kasuan, erretiro arrunterako adina maximoa ez izatea.
3. Lanpostu honi atxikituta dauden funtzioak bete ahal izateko bateraezina diren gaixotasunak edo muga fisiko edo psikikoak ez izatea.
4. Ezintasuna duten aurkezten diren pertsona hautagaiek, ehuneko hogeita hamahiruko edo ezintasun-maila handiagoa aitortuta dutela egiaztatu beharko dute eta Administrazio Publikoen organo eskudunek emandako ziurtagiria aurkeztuko dute baita ere egiaztatzeko deialdian eskainitako lanpostu honi dagozkion lanak egiteko gaitasuna dutela.
5. Diziplina-zehapenaren ondorioz zerbitzutik kendu ez izana, ezta sektore publikoan funtzioak betetzeko gaitasun gabetua ez egotea.Bateraezintasun kausatan ez egotea funtzio publikoak gauzatzeko
6. Hautaketa prozesuan aurkeztutako edozein datu edo dokumentu faltsifikatu izanak ekarriko du pertsona hautagaiaren kanporatzea.
Berariazko baldintzak :
1. B motatako gidabaimena izatea.
Osatutako eta sinatutako eskaerak, gehi entregatu behar den beste dokumentazio guztia, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Giza Baliabidetako Zerbitzuan edo Erregistro Orokorran aurkeztu beharko dira eskaerak aurkezteko azken egunaren 14:00 baina lehen (ordutegia astelehenik ostiralera: 7:30tik-14:30ra) edo posta zertifikatuaren bidez bidaliko dira (Helbidea: Giza Baliabideen Zerbitzua-Pasaiako Portuko Agintaritza, Portu Barrutia z/g. 56 posta kutxatila, 20110 Pasaia), eta kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztuko da bidalketa, posta-funtzionarioak data eta zigilua jarri ahal izateko, eskaera epe barne aurkeztu dela ziurtatzeko.Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 legearen 16.4 artikuluak zehazten dituen beste Erregistroak ere erabili daitezke. Horrela balitz, erregistro horretan egindako sarreraren kopia eskaneatuta gb-rrhh@pasaiaport.eus e-postara bidali beharko dute.