Peoia
Araba
- Eraikin eta instalazioen zaintza.Ordenantza, bando eta gainerako udal-xedapen eta egintzei buruzko kontrola, bere eskumen-eremuaren barruan, eta ingurumenaren eta ingurunearen babesaren arloan indarreandagoen araudia betetzen dela zaintzea, gai horiei buruzko toki-eskumenen esparruan.Istripu, hondamendi edo zorigaitz publikoetan laguntza ematea, eta, legeetan aurreikusitakomoduan, babes zibileko planak gauzatzen parte hartzea.
- Udal-komunikazioak banatzea, iragarki-taulak mantentzea eta Udalak agindutako kartel etadokumentu guztiak jartzea.Udalerrian egiten diren eta agintzen zaizkion jai-, kultura- eta kirol-ekitaldi guztietan laguntzea.
- Jabari eta erabilera publikoko eta udal-jabetzako ondasun eta instalazioen kontrola.
- Iduia jauregia, Haurreskola, Ekinbide eraikina, Kiroldegia, Venta del Patio 1. zenbakikoa etaerabilera anitzetarako eraikina mantentzea.Bere ardurapeko eraikin eta instalazio guztiak irekitzea eta ixtea.
- Eraikina eta instalazioa unean uneko erabilerarako prestatzea.
- Instalazioak kontrolatzeko lanak:Botikinaren egoera.Eraikinaren eta instalazioaren egoera, oro har.
- Eraikinek eta instalazioek ezarrita dituzten fitxa eta dokumentu guztiak betetzea.
- Bere ardurapeko eraikin eta instalazioetan barne-araudia betetzen dela zaintzea.
- Eraikin eta instalazioetarako sarbideak garbitzea.Dagoen eraikina, instalazioak eta makineria egoera onean edukitzea, eta arduradunei berehalajakinaraztea konpondu ezin dutena.
- Berokuntzako eta ur beroko sistemaren funtzionamendua ezagutzea eta haren programazioazarduratzea.Landareak mantentzea.
- Eraikinera eta instalaziora joaten diren pertsona guztiei arreta eta informazioa ematea.
- Zerbitzuaren parte diren ibilgailuak, erremintak eta makinak mantentzea, alokatuta edoemanda.Alkate-udalburuaren ikuskaritzapean, udaleko kirol-instalazioen mantentze-lanak planifikatzeaeta jarduera ezarritako epeen eta erabilgarri dauden baliabideen arabera banatzea.
- Programaren inplementazioaz arduratzea.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduduna eta indarreko araudiak enplegupublikoan sartzeko ondorio berberak ematen dizkien tituluak.
2. HE
— Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea, edo, bestela,Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearenondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukaten estaturen bateko kide izatea. Halaber,Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izangodute parte, baldin eta legez bananduta ez badaude, bai eta herritartasuna duenaren eta harenezkontidearen ondorengoek ere —baldin eta horiek ere legez bereizita ez badaude—. Azkenhoriek hogeita bat (21) urte baino gutxiago izan beharko dute edo bestela adin hori baino nagusiagoaketa gurasoen kontura bizi.
— Hautagaiak hamasei urte beteta eduki behar ditu eta ezin du izan erretiroa hartzeko adina.
— Titulazioa: derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduduna eta indarreko araudiak enplegupublikoan sartzeko ondorio berberak ematen dizkien tituluak.
— Behar den besteko gaitasun funtzionala izatea atazak betetzeko.
— Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazioen ez autonomia erkidegoetakoorgano konstituzionalen edo estatutuen araberako organoen zerbitzutik, eta ezegotea epai bidez erabat edo bereziki desgaituta enplegu eta kargu publikoetan aritzeko ezfuntzionario kidego edo eskalan sartzeko, ez eta, lan kontratudun langileen kasuan, baztertuedo desgaitutako lanpostuan egiten zituzten antzeko egitekoetan aritzeko ere. Batasuneko besteestatu batekoak diren izangaiak ezin dira egon desgaituta enplegu publikoan aritzeko (ez etahorren baliokide den egoera batean ere), eta ezin jaso izan dute beren estatuan enplegu ofizialalortzea eragozten duen diziplinako zehapenik ez antzekorik.
— Administrazio publikoen zerbitzuko langileen ezgaitasun edo bateraezintasunen arloan,indarrean dagoen araudiak xedatutako ezgaitasun edo bateraezintasun inguruabarretako bateanere ez egotea.
— B gida-baimena.
http://www.barrundia.eus web orrian (eskaera elektronikoa).
- Eskabideak Barrundiako Udalekobulegoan (Boilar 12, Ozaeta) aurkeztuko dira.
- Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera ere aurkeztu ahalko dira eskabideak.
- Correoseko bulegoen bidez aurkezten diren eskaerek gutun azal irekian joan beharko dute,Correoseko langileek data eta zigilua jar ditzaten ziurtatu baino lehen.
1. Gaia. 1978ko Espainiako konstituzioa. Egitura eta edukia. Estatuaren lurralde-antolaketaKonstituzioan.
2. Gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (1. artikulutik30.era).
3. Gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (11.artikulutik 30.era).
4. Gaia. 11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejueiburuzkoa (6. 18. artikuluak).
5. Gaia. Administrazio-egintza. Administrazio-egintzaren kontzeptua, motak eta elementuak.Arrazoiak eta jakinarazpena.
6. Gaia. Administrazio-prozedura. Herritarrek administrazio-prozeduran dituzten eskubideak.Administrazio-prozeduraren printzipioak eta faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa etaamaiera.
7. Gaia. Administrazio publikoetako langileak: tipologia. Herri-administrazioetako langileeneskubideak eta betebeharrak. Bateraezintasunak. Diziplina-araubidea.
8. Gaia. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko Legea. III. Kapitulua Betebeharretarakoeskubideak (14-29 artikuluak).
9. Gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. Zioenazalpena. Atariko titulua. I. tituluko I. kapitulua.
10. Gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta EskubideDigitalak Bermatzeari buruzkoa (1. artikulutik 18. artikulura).
11. Gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa(204. 218. artikuluak).
12. Gaia. 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa(101. artikulutik 112. artikulura).
13. Gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoa(1. 25. artikuluak).
14. Gaia. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialenerabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa (1. 11. artikuluak).
15. Gaia. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa (8. 15. artikuluak).
16. Gaia. 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpenaeta kudeaketa arautzen duena (1. artikulutik 10. artikulura).
17. Gaia. Segurtasuna eta osasuna mantentze lanetan. Makinak eta materialak erabiltzekoneurri bereziak. Babes neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak. Aldamioak eta eraispenak.Eraikuntzako materialak eta lanabesak.
18. Gaia. Igeltserotza obrak: hormak, eraikinen barrualdeko zatiketak, junturak, blokekoitxiturak, estaldura jarraituak, zarpiatuak, emokadurak, lohiztatzeak, pinturak.
19. Gaia. Elektrizitatea: oinarrizko kontzeptuak. Energia elektrikoaren garraioa, eroaleak etaisolagailuak. Lanabesak, matxurak eta konponketak. Argiteria publikoaren instalazioak.
20. Gaia. Arotz lanak: lanabesak, zurgintzako oinarrizko teknikak eta mantentze lan etakonponketa ohikoenak. Apalategiak.
21. Gaia. Eraikin eta lokaletako pinturari buruzko kontzeptu orokorrak. Pinturak emateko etakentzeko lanabesak: garbiketa eta kontserbazioa. Akats eta konponketa ohikoenak.
22. Gaia. Lorezaintza: kontzeptu orokorrak eta lorezainaren eginkizunak. Landareak.Lorezaintza lanetarako lanabes erabilgarriak. Landareak zaintzeko teknika nagusiak. Landareengaixotasunak.