Parekidetasun teknikaria

2021/12/21 - 2022/01/18
Inprimatu
Azpeitia
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Azpeitiko Udala
Lehiaketa:
Parekidetasun teknikaria
Lanpostua:
Erdi Mailako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Deialdi honen xede plazari dagokion helburu orokor moduan, genero berdintasuna eta ekitate sustatzeko arloko politikak antolatu eta kudeatzea, eta horri begira aurreikusi diren betekizun eta ardurak, besteak batzuen artean, honako hauek izango dira:

1.    Berdintasun arloan, udalaren plangintza osatu eta jarraipenerako eta ebaluaziorako bideak eta tresnak diseinatu.

2.    Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta bultzatu.

3.   Sailarekin zerikusia duten kontratazio publikoetan arlo teknikoari dagozkion eginbeharrak Aurrera eraman: plegu-teknikoak egin, kontratazioa mahaiari aholkularitza teknikoa eman, esleitutako kontratuen jarraipena eta kontrola…       

4.   Beste administrazio publikoetatik jasotzen diren dirulaguntzen Kudeaketa eta zuriketa, beti ere parekidetasun arloarekin zerikusia badute.  

5.   Emakumeen Mahaiaren (herritarren parte hartze kontseilua) dinamizazio eta koordinazio lanak burutu.

6.   Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-gaietan sentsibilizatzeko eta prestakuntza emateko ekintzak diseinatzea eta bultzatzea udal langileentzat eta herritarrentzat oro har.

7.   Udalerri mailan egon daitezkeen diskriminazio-egoerak identifikatzea, eta haiek desagertarazteko neurriak diseinatu era bultzatzea.

8.   Udalaren eta udalaz gaindiko lurralde-erakundearen politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzeko sustapen-lana bultzatzea.

9.    Sailetik bideratzen diren ekintza eta programei buruzko informazioa ematea dagokion udal batzordean.

10.    Departamentuko helburuak lortzeko beharrezkoak diren eta horrela eskatzen zaizkion lanak, beti ere lanpostuarekin erlazioa badute.

Titulazioa:

Unibertsitateko erdi mailako titulua, lizentziaturako hiru lehen urteak gaindituta izatea, a edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

4. H.E. edo baliokidea.

Beste baldintza batzuk:

a)    16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea.

b)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioar te ko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

c)    Lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, Azpeitiko Udaleko dagokion zerbitzu medikoak egiaztatuko duena praktiketako funtzionario izendatu aurretik. Hori guztia, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzeari kalterik egin gabe.             

d)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan bal din tza berberetan enplegu publikora iristea erago tzi ko duenik, hain zuzen.

e)    Unibertsitate-graduko, ingeniaritza teknikoko, unibertsitate-diplomaturako, arkitektura teknikoko edo baliokideko titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.

Horretarako, ez da nahikoa izango eskatutako titulaziora iristeko aukera ematen duten ikasketa-planak edo probak gainditu izana, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa izatea ere.

Egoera horietan dauden pertsonek, titulazioaren baldintza betetzeko, titulua lortzeko eskubideak ordaindu beharko dituzte hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala eduki beharko da.            

Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide-kualifikazioa lortu duten izangaiei. Izangaiei dagokie azterketa hori egiaztatzea.            

f)    Euskarako 4. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa. Euskara maila. H.E edo baliokidea egiaztatuta ez daukaten izangaiek, hautaketa prozesuko euskara-proba gaindituta esukara maila egiaztatuko dute.

g)    Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez botatakoa ez izatea eta funtzio publikoan aritzeko desgaitzerik ere ez izatea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, errehabilitatzeko onura aplikatuko da, baldin eta bidezkoa den dokumentu ofizialaren bidez izangaiak hori horrela dela egiaztatzen badu.

h)    Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza-ikastaroren bat egin izana, gutxienez 150 ordukoa, eta egiaztagiri ofiziala izatea (unibertsitatearena edo administrazio publikoena).

Onartzea
Elektronikoa:

Parte hartzeko eskaera modu telematikoan egin ahal izango da. Horrela, prozesu honetan parte hartzeko, izangaiek ziurtagiri elektroniko aitortu batekin identifikatu beharko dute beren burua, eta eskabidea Internet bidez aurkeztu beharko dute, helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen eredua betez: www.azpeitia.eus (Atala: Lan-eskaintza, parekidetasun-teknikaria).

Aurrez aurrekoa:

Presentzialki Herritarren Arreta Zerbitzuan, Azpeitiko udaletxeko lehen solairuan, Plaza nagusia 5, 20730 Azpeitia (ordutegia: astelehenetik ostiralera 07:30etatik 14:30etara eta ostegunak 07:30etatik 19:00etara).

Deialdia
Gaiak:

Gaitegi orokorra.

  1.   1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

  2.   Euskal Herriko Autonomia Estatutua: atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Herriko botereak.

  3.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udalerria. Toki-erakundeen xedapen komunak.

  4.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

  5.   1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena.

  6.   2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Udal-eskumenak.

  7.   6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsarien araubidea.

  8.   40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Administrazio publikoetako organoak.

  9.   6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

10.   5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatzaile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea.

11.   4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa. Euskal botere eta administrazio publikoen jardunean genero-ikuspegia txertatzeko neurriak.

12.   10/1982 Oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, herri-administrazioan euskararen erabilera normalizatzekoa: printzipio orokorrak.

13.   3/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua (datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena: xedapen orokorrak. Printzipioak. Interesdunaren eskubideak.

14.   9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: sektore publikoko kontratazioari buruzko xedapen orokorrak. Kontratuaren zatiak. Xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta berrikuspena. Herri-administrazioen kontratu-motak.          

15.   Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra: xedapen orokorrak.

16.   19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa: jarduera publikoaren gardentasuna.

Aipatutako araudietan aldaketarik gertatuz gero, beti hartu beharko dira kontuan gai bakoitzean indarrean dauden testuak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.   

II. ERANSKINA

17.   Sexu-generoaren sistema, gizartearen identitatea nahiz antolakundea eraikitzeko eragin-indarra.

18.   Feminismoaren historia: mugari nagusiak.

19.   Sexuaren araberako lanaren banakuntza eta gizartearen antolakundea.

20.   Diskriminazio motak: zuzena eta zeharkakoa.

21.   Diskriminazio anizkoitza eta sektoreartekotasuna.

22.   Emakumeen eta gizonen berdintasun estrategiak: genero zeharkakotasuna eta ekintza positiboa.

23.   Berdintasun erakundeen ereduak: sustapen erakundeak vs Kudeaketa erakundeak.

24.   Berdintasun politiken ikuspegiaren bilakaera: Berdintasunerako politikak vs emakumeentzako politikak.

25.   Emakumeen aurkako diskriminazio mota guztiak ezabatzeko nazioarteko konbentzioa. (CEDAW).

26.   Emakumeen IV: Mundu Konferentzia: Pekineko Ekintza Plataforma.

27.   Emakumeen eta gizonen berdintasuna garapen iraunkorreko 2030 Agendan, 5. helburua.

28.   Emakumeen eta gizonen berdintasuna Europar Batasuna Europar Batasunaren Tratatuan (8, 153 eta 157. artikuluak).

29.   Europako Kontseiluaren hitzarmena emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena). III. Kapitulua: prebentzioa.

30.   Europako Kontseiluaren hitzarmena emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena). IV. Kapitulua: Babesa eta laguntza.

31.   Europako Kontseiluaren hitzarmena emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena). V. Kapitulua: zuzenbide materiala (29-43 art.).

32.   Europako Kontseiluaren hitzarmena emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kontrako prebentzioaz eta borrokaz (Istanbuleko hitzarmena). Babes neurriak (56 eta 57. artikuluak).

33.   4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak.

34.   4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Udal administrazioen eskumenak eta funtzioak (7 eta 10 art.).

35.   4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Berdintasunerako erakundeak.

36.   4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Euskal herri-administrazioetan eta aginteen jarduketan genero-ikuspegia integratzeko neurriak.           

37.   4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Emakumeen aurkako indarkeria.

38.   4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Berdintasunerako defentsa erakundea.

39.   2/2015 Foru araua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: eskumenak eta eginkizunak, antolaketa eta finantziazioa.

40.   2/2015 Foru araua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoaberariazko politikak.

41.   2/2015 Foru araua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Indarkeria matxistarik gabeko bizitza.

42.   3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. II. Titulua Berdintasunerako politika publikoak.

43.   3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. IV. Titulua: Aukera berdinekin lan egiteko eskubidea.

44.   3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. V. Titulua, I. kapitulua: Berdintasun printzipioa enplegu publikoan.

45.   6/2019 Dekretu-legea, martxoaren 1ekoa, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoa.

46.   1/2004 Lege organikoa, abenduaren 28, genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: printzipio gidariak.

47.   1/2004 Lege organikoa, abenduaren 28, genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak.

48.   EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana: Egitura.

49.   EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana: Kudeaketa-sistema.

50.   Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea: xedeak, helburuak eta eginkizunak.

51.   Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde arteko batzordea: eginkizunak eta osaera (5/2007 Dekretua, urtarrilaren 16koa, aldatua 6/2014 dekretuak, otsailaren 4koak).

52.   Emakumeen eta gizonen egoera EAEn enpleguaren arloan. Generoaren araberako soldata arrakala esplikatzeko esparrua.

53.   Denbora erabilera desberdinak emakumeengan eta gizonengan.

54.   Pobretasunaren feminizazioa.

55.   Enplegua eta lana: esparru kontzeptuala.

56.   Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna: kontzeptua, harremana, desberdintasunak.

57.   Etxeko eta zaintzako lana; ekonomiaren eta gizartearen sostengarritasunari egiten.

58.   Pertsonak zaintzeko lana: emakumeen eta gizonen desberdintasunak areagotzeko eragina.

59.   Zaintza, erantzukizun sozial gisa: botere publikoen zeregina, lan esparruko eragileena eta etxeena.              

60.   Emakume etxeak: zer dira? Zein helburu eta eginkizun dute maila lokalean?

61.   Gunea: Gipuzkoako emakume mugimenduaren eta elkarteen gizarte alorreko elkarrizketa gunea.

62.   Ahalduntze eskolak eta emakume etxeak: berdintasunak eta desberdintasunak.

63.   Emakume etxeak Gipouzkoan: kokapena eta Kudeaketa ereduak.

64.   Emakumeen parte hartze soziala: gaurko egoera.

65.   Emakumeen parte hartze soziala areagotzeko neurriak.               

66.   Emakunderen Aholku Batzordea: eginkizunak eta parte hartzaileak.

67.   Hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea. Gomendio orokorrak eta erabilera irizpideak.

68.   Hizkuntzaren garrantzia identitate pertsonala eta soziala eraikitzeko.

69.   Gipuzkoako Foru Aldundiaren zeregina berdintasunerako toki-politikak sustatzeko Gipuzkoan.

70.   Berdinbidean programa, berdintasunerako toki politikak sustatzeko Gipuzkoan.

71.   Berdinsarea-Euskal udalerrien sara, berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indakeria matxistaren kontra.

72.   Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko EAEko II. akordio: eginkizunak eta parte hartzaileak.

73.   Emakumen aurkako indarkeria matxista: jatorria, kontzeptua eta tipologia.

74.   Indarkeria sexista jasaten duten emakumeen arretarako zerbitzuak EAE mailan.

75.   Emakume etxeen zeregina indarkeria matxista jasaten duten emakumeen prebentzioa, antzematea eta arreta hobetzeko.

76.   Azpeitiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal plana.

77.   Genero indarkerian eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko erakundeen arteko I. udal protokoloa.