Parasitologian Teknikari

Neiker
2020/10/02 - 2020/10/17
Inprimatu
Arteaga Derio
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Parasitologian Teknikari
Lanpostua:
Parasitologian Teknikari
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
  • Parasitologiako laborategian jasotako laginak, analizatzeko (odola, erraiak, gorozkiak, artropodo parasitoak, etab.) kudeatzea eta prozesatzea.
  • Parasitologia klasikoko eta biologia molekularreko teknika analitikoak egitea, animalien osasunean garrantzia duten gaixotasunak diagnostikatzeko.
  • Animalien parasitologiari eta abeltzaintzan eta giza osasunean eragina duten bektore artropodoei buruzko. I+Gko ikerketa-proiektuak gauzatzen parte hartzea, landa-lana eta laginak
    hartzea barne.
  • Laborategiko teknikak prest jartzea, lan-prozedurak idaztea eta deialdiaren eremuan erabili ohi diren programa informatikoak maneiatzea.
Titulazioa:

Titulazioa lizentziatura edo diplomatura graduko unibertsitate diziplina hauetakoren batean edo ingeniaritza teknikoan edo ingeniaritzan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, zientziak, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.

Beste baldintza batzuk:
  • Deialdiaren 3. puntuan agertzen diren antzeko lanetatik bitan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea.Behar bezala justifikatutako doktoratu aurreko bekak lan-kontratutzat hartuko dira. Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da. Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango
    dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.
  • B motako gida baimena.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKER-en eskabidea egiteko eredu aurkeztuz eta CV erantsiz eta bertan egiaztatzen den agirien dokumentazioa batera bidaliz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.

Arloari dagokion lan-esperientzia egiaztatzeko, lan kontratuak edo bakoitzak lan egin duen enpresak edo administrazioak emandako ziurtagiria behar da. Kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi behar dira ziurtagirian. Lan-Eesperientzia orokorra egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.